Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Gau ahaztezina

Publizitatea

Kultura

KRITIKA. Beldurrezko Astea

Gau ahaztezina

 

2016-11-01 / Beñat Eizagirre

'La noche del virgen'

Zuzendaria: Roberto San Sebastian. Herrialdea: Euskal Herria. Iraupena: 117 minutu.

Roberto San Sebastian bilbotarraren opera prima da La noche del virgen higuingarria. Baliabide gutxirekin egindako film interesgarria aurkeztu du Donostian, galdu ezin diren horietakoa. Fantasia eta beldurra uztartzearekin batera, era guztietako sentipenak sortzen ditu ikuslearengan, nazka, harridura, ezinegona… eta horrek guztiak tentsioa mantentzen laguntzen du.

Amaiera aldera gore eszenak ugaritu egiten dira, baina horrek ez dio tonuari eragiten, ezinegona erabatekoa baita artean ere. Genero desberdinak jorratzen dituen arren, zuzendaria egunerokotasunean oinarritu da istorioa sortzeko garaian. Argi dago film guztiek esaten digutela zerbait errealitateari buruz, baina egile askok generoen konbentzioei jarraitzea —edo apurtzea— beste helbururik ez dute izaten. Kasu horietan entretenimenduak du lehentasuna, hau da, fikzioaren gatibu bilakatzen da errealitatea. La noche del virgen-en, kasuan, ordea, generoaren zaleen irrika asetzeaz gain, protagonistaren beldurren inguruan ere mintzatzen zaigu zinemagile bilbotarra.

Gizajo bat da protagonista nagusia, eta arazo larriak ditu emakumeekin naturaltasunez harremanak edukitzeko. Izenburuak adierazten duen moduan birjina da Nico, eta ez du emakumeekin asmatzen. Autoestimu txikia dauka protagonistak, eta, beraz, une honetan ezinezkoa zaio beste norbaitekin ordaindu gabeko sexu harremanak izatea. Urtezahar gauean, ordea, zortea bere alde duela dirudi, Medea izeneko emakume batek bere etxera gonbidatuko baitu. Baina bizitzan ez dago bidezidorrak hartzerik, gauzek beren denbora eskatzen baitute.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak