Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Juako Escaso. Idazlea

«Sektore politizatuak baino ez du langile borroken berri»

'Todo que ganar' liburua aurkezten ari da egunotan Escaso, 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskian kokatutakoa.«Garai hura ikusaraziz baino ez da helduko biktimen erreparazioa».
JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Saioa Alkaiza Guallar -

2015eko otsailak 27

Gidoilaria zen Juako Escaso (Madril, 1987) lanbidea utzi eta beste era batean bizitzea erabaki zuen arte. Orduan, landan etxe bat okupatu eta idazten hasi zen. Todo que ganar (Dena irabazteko) hirugarren lana kaleratu berri du, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskiaren bueltan. Grebak, batzarrak, istiluak, antolakuntza, errepresioa... horiexek dira bi emakumeren bizitzen inguruan eraikitako eleberriaren ardatzak.

Zerk bultzatu du madrildar bat Gasteizko martxoaren 3ko gertakariak kontatzera?

Langile borrokaren inguruko jardunaldi batzuetara joan nintzen, eta martxoaren 3ko gertakarien berri izan nuen. Gaiak gatibatu egin ninduen. Aldi berean, lagun batek esan zidan interesgarria litzatekeela boterearen erasoei aurre egiteko eman diren erantzun feministak aztertzea. Bi ideiak nahastu, eta garai hori bizi izan zuen emakume baten eta haren alabaren istorioa eraiki dut.

Bi garai islatu dituzu: frankismoaren amaiera eta gaur egungo egoera.

Bi garai historikoren arteko elkarrizketa da. Borrokak asko aldatu dira: lehen, erradikalagoak ziren; orain, infantilagoak. Eleberrian, protagonista haren amak iraganean izandako erradikaltasun horren bila abiatzen da.

Eleberri moduan kaleratu duzu obra, baina dokumentazio lan ikaragarria egin duzu.

Testuinguru soziopolitikoa eraikitzeko, nire eskuetan erori den guztia erabili dut: artxiboetara joan naiz, orduko egunkariak irakurri ditut, martxoaren 3a azalean bizi izan zuten batzuekin solas egin dut... Era horretan, azpitramak eta anekdotak txertatu ahal izan ditut.

Memoria historikoa berreskuratu nahi duzu?

Bai, hala da. Jendea ez da oroitzen langile borrokekin. Esaterako, Madrilen, 1970eko hamarkadako langileen mobilizazioak ahantzi egin dira, eta ikaragarriak izan ziren: erreboltak, Marconi fabrikako altxamendua, Correosekoa, Atotxako abokatuen heriotza... Gazteriak ez du hori guztia presente. Martxoaren 3ko gertakariekin, gauza bera. Sektore oso politizatuak baino ez du langile borroken berri.

Zein da obraren helburua?

Memoria horma hilobitik ateratzea; historia jendeari erakustea. Soilik gertatutakoa kontatuta lortuko dugu jendeak gertakarien inguruan solas egitea. Garai hura ikusaraziz baino ez da helduko martxoaren 3ko biktimen erreparazioa.

Zure hiru obrek ezkerreko karga politiko handia daukate. Sistema pitzatzeko arma al da literatura?

Literaturak ez du zertan izan osagai politiko horren nabarmena, baina gaur egungo garai honekin estuki lotua dago. Gaur egun, gertatzen ari denarekin, ezinezkoa da jarrera inpartziala hartzea; batez ere, inpartzialtasuna ez delako existitzen: norbaitek zerbaiten inguruan ez hitz egitea erabakitzen duenean, posizio politiko bat hartzen ari da. Niri dagokidanez, nire aukera hatza zaurian sartzea da; ez,ordea, jendeari esateko zer dagoen ongi eta zer gaizki; ez galdera erantzuteko, galderak egiteko baizik.

Diozunez, zaila da idazlea eta antikapitalista izatea.

Literatur sari gehienak estrategia komertzial hutsak baino ez dira. Norberak ikusiko du nola atera babak eltzetik, baina inor ez dago parte hartzera derrigortuta. Dena den, idazle bezala kasik ezinezkoa da sistematik ateratzea: batek ia ezin du ekoizpen katetik kanpo argitaratu. Bahitzen gaituen burbuila da kapitalismoa. Egin daitekeena da zirrikituak bilatzea; adibidez, Virus, La Oveja Rosa eta Txalaparta argitaletxeak ez dira besteen berdinak. Ni neu liburuaren merkatua berreraiki nahi duten haiengana gerturatzen saiatzen naiz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Orein arrek orein emeak erakartzen dituzte orroekin eta adarrekin; adibidez, Gasteizko Salburua parkean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Orein arrak, norgehiagoka

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Oreinen marrualdiaz gozatzeko bisitak egiten dituzte Gasteizko Salburua parkean udazkena iristearekin batera. Animalia horien ugaltzea da aldi honetako helburu nagusia.
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Grabatua beti erronka berriak planteatzen dituen diziplina bat da»

Amaia Igartua Aristondo

Unibertsitatean izan zuen grabatuaren teknikaren berri, eta, harrezkero, hura jorratu izan du gehien. 2010ean Bilbon La Taller gunea sortu zuenetik, dibulgatzailea da batez ere, sortzailea bainoago. «Orain, hori da nire proiektu artistikoa».
Kritika soziala egiten duen komedia bat. ©SERIESLAND

Umorezkoak, euskaraz ere bai

Urtzi Urkizu

Seriesland nazioarteko jaialdia bihar hasiko da, Bilbon. Lau websail euskaraz ikusi ahalko dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Saioa Alkaiza Guallar

Informazio osagarria

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna