ATZEKOZ AURRERA. Marla Gutierrez. Dokumental egilea

«Emakume lesbianak ikusezin egin dituzte»

Chiapasko emakume lesbianen borrokaren inguruko 'Esas, ellas, nosotras' dokumentala aurkeztu du Gutierrezek Euskal Herrian, Yolanda Garciarekin batera. «Memoria historikoa» du ardatz lanak.
Yolanda Garcia eta Marla Gutierrez Mexikoko dokumentalgileak, Bilbon.
Yolanda Garcia eta Marla Gutierrez Mexikoko dokumentalgileak, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Ihintza Elustondo -

2015eko abenduak 22

K'inal Antzetik erakundeak sortu du Esas, ellas, nosotras dokumentala (Horiek, haiek, gu). Chiapasko (Mexiko) emakume indigenekin lan egiten duten emakume mexikar lesbianen inguruko lana da. Marla Gutierrez (Mexiko Hiria, 1974) da egileetako bat, eta Euskal Herrian izan da dokumentala erakusten.

Dokumentala lesbianen memoria historikoa berreskuratzeko ariketa bat da, Chiapasko emakume lesbianek egina; kolektiboak 1980ko hamarkadatik egindako erresistentzia jaso du. Nolakoa izan da etengabeko borroka hori?

Dokumentalarekin, memoria historikoaren bidez, emakumeek mugimendu sozialetan izan duten parte hartzea erakutsi nahi izan dugu. 1980ko hamarkadan San Cristobal de las Casasen [Chiapas] bizi ziren emakume lesbianak egiten ari zirena jaso nahi genuen: sindikalismoan, emakume indigenen borrokan eta abortuaren despenalizazioan.

Chiapasko emakume lesbianak erresistentzia borroka guztietan egon dira: nekazari indigenen mugimenduan, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrakoan, zapatista zibilean... Mugimendu horietan desagertu diren emakume lesbianen egiazko erregistrorik ez dagoela diozue.

Erresistentzia mugimenduetan beti egin da ikusezin emakume lesbianen parte hartzea. Dokumentalak ikusarazi nahi du emakume lesbianak borroka horietan guztietan egon direla. Badaude emakume desagertuen estatistikak, baina emakume moduan soilik izendatzen dituzte. Ez da aipatzen desagertuen artean emakume lesbianak daudenik. Emakume lesbianak ikusezin egin dituzte. Emakume desagertuen estatistikak daude, eta kito, lesbianak zehaztu gabe.

Beharrezkoa da emakume horiek lesbianak direla esatea?

Hain zuzen.

Lesbiana izatea jarrera politikoa da, beraz?

Bai.

«Emakume lesbianak ikaragarriak gara». Dokumentaleko hitzak dira. Hori ozenki aldarrikatzea garrantzitsua dela uste duzu, ezta?

Esaera bat da, hau esatea bezala: «Ez dira gelditzen, borrokalariak dira, indar handia dute, etengabe ari dira gauzak aldarrikatzen».

Emakume «eroak» zaretela diozue. Pixka bat eroa izatea ezinbestekoa da nahi dena lortzeko?

Eroa, markatutako bideari ez jarraitzearen zentzuan. Hau da, heteronormatibitatearen bidetik atera, konbentzioei ihes egin, eta txikitatik egin behar duzula uste duten hori ez egin. Horrekin guztiarekin apurtu, eta zu zeu izaten saiatzea da gakoa.

Baina dokumentalean emakume batek dio lesbianak ez direla ausartzen hala direla esatera. Beldurra eta segurtasunik eza dira horretarako arrazoiak.

Oraindik bazterkeria eta indarkeria handia dago. Mexiko Hirian bakarrik da posible gay eta lesbianak eskutik helduta egotea leku publikoetan, eta horregatik kartzelatuak ez izatea. Chiapasen eta halako estatuetan gaia lantzea falta da oraindik, gay eta lesbianek kalean libreki pasea dezaten.

Filma Chiapasko emakume lesbianek egin duzue. Ez duzue beldurrik izan horretarako?

Bai, beti dago beldur hori. Baina une koiunturala da kalera ateratzeko, ikusezintasuna amaitzeko eta bakoitza den modukoa izateko. Uste dut gizarteak aldatzen ari direla, eta bada garaia nor zaren, zein maite duzun eta zer gustatzen zaizun esateko. Eta baita askatasunik handienarekin egiteko ere.

Ba al dago alderik Euskal Herriko lesbianen borrokaren eta Chiapaskoenaren artean?

Uste dugu paralelismo asko daudela. Euskal Herriko emakume lesbianen kolektiboekin izan gara, eta, gure iritziz, garrantzitsua da memoria historikoa berreskuratzea. Euskal Herrian ere gogoeta asko falta da, eta aurrez egindakoa sistematizatzea. Espazio batzuk irabazi badira, aurretik emakume batzuk eskubide horien alde borrokan aritu zirelako irabazi dira. Uste dugu hori gogoratzeak beste ikuspegi bat ematen duela. Egungo gazte lesbianak eta gayak beste espazio batzuetan daude: ziberespazioan, nork bere burua nola irudikatu lantzen...

Ezberdintasunak baino gehiago dira paralelismo horiek?

Europan edo AEBetan, transgeneroaz eta halako gaiez ari dira hitz egiten. Mexikon, beste gauza batzuk aldarrikatzen ari gara: besteak beste, kalean eskutik helduta ibiltzea ekintza moralgabea ez izatea nahi dugu; eta komunitate indigenetan, lesbianak ikusaraztea, haiek onartuak izatea eta lesbiana izateagatik komunitatetik ez kanporatzea eskatzen dugu.

Nola ikusten duzu etorkizuna?

Gutxiengoa izango gara gero ere. Garrantzitsua da hausnarketarako espazioak eraikitzea; baina, aldaketa gauzatu dadin, gizarteko eragile guztiek aldatu behar dute.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Zarauzko (Gipuzkoa) hondartz, ekainean. ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

Zarauzko Talai Mendi kanpinean PCR probak egiten dabiltza, bezero ohi batek positibo eman ostean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Langileei PCR probak egin dizkiete, eta etxera bidali dituzte. Bezero batzuei ere egin dizkiete probak. Emaitzak jaso bitartean kanpinera inor ez sartzeko ez ateratzeko eskatu dute.

Parke bat hutsik, iragan apirilean, Bilbon. ©Luis Tejido / Foku

Bilboko udaleku batzuetan positibo bat atzeman dute, eta 38 lagun bakartu dituzte

Berria

Haur bati COVID-19a detektatu diotela-eta, haren kideek, begiraleek eta horien guztien bizikideek hamar egun igaro behar dituzte etxean, bakartuta.

Hainbat herritar, Iruñean, maskara jantzita. / ©Iñigo Uriz, Foku

Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Joxerra Senar

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bihartik aurrera kalean ere jantzi beharko da maskara; Nafarroan, etzitik aurrera. Igerilekuetan eta hondartzan, maskara jantzi beharkoa da, bainua hartzeko izan ezik. Kirola egiteko orduan edo naturguneetan ken daiteke. Jaurlaritzak botila festa debekatu egin du.

Herritarrak PCR proba egiteko zain. ©Jon Urbe / Foku

80 kasu gehiago Hegoaldean, eta lehen hildakoa Nafarroan ekainaren 11tik

Edu Lartzanguren

Gipuzkoan indarrez ari da izurria: 41 kasu baieztatu dituzte. Iruñean beste agerraldi bat atzeman dute, eta gutxienez hiru lagun kutsatu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Ihintza Elustondo

Informazio osagarria