Noiz sortua: 2017-07-19 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA. Victor Mayoral. Ingeniaria

«Bizitza aldatuko digu robotikak»

H-ROS proiektuagatik izendatu dute Mayoral Inovators Under 35 sarietan. Argi du proiektuak robotika errazten duela, bata bestearekin truka daitezkeen piezak sortzen dituelako.
JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Anixe Uribarren -

2017ko uztailak 19

Victor Mayoral robotikan espezializatutako ingeniaria da (Gasteiz, 1989). H-ROS nazioarteko proiektuan ari da lanean, robotetan erabil daitezkeen piezak sortzen. Proiektu horri esker, oinarrizko ezagutza duen edonork manipulatu ahalko ditu robotak. Inovators Under 35 sarietarako izendatu dute, 35 urtetik beherako berritzaileentzako sarietarako. Sari hori MIT Technology Review-k ematen du, Massachusettseko (AEB) teknologia institutuaren aldizkariak; teknologiari buruz dagoen aldizkaririk zaharrena da.

Espero zenuen Inovators Under 35 sarietan zu izendatzea?

Egia esan, ez. Normalean, aukeratzen dituzten pertsonek 33 eta 35 urte bitartean izaten dituzte; hortaz, ezuste handia izan da. Uste dut sari hauetarako hautatzea oso pauso garrantzitsua izan dela erakusteko robotika alorrean dagoen potentziala, bai Euskal Herrian, eta bai Espainian.

Zergatik uste duzu aukeratu zaituztela?

Iruditzen zait aurrera eramaten ari garen H-ROS proiektua oso berritzailea dela. Horrez gain, pentsatzen dut epaimahaiak kontuan izango zuela nire ibilbide profesionala, teknologikoa eta akademikoa.

Epaimahaiak, zu izendatzerako orduan, H-ROS proiektua ere baloratu du, ez da hala? Zertan datza proiektu hori?

Hala da, bai. H-ROSek, ingelesez, Hardware Robot Operating System esan nahi du. Proiektu horren helburua da sortzea pieza batzuk robot mota ezberdinen artean truka daitezkeenak, eta baita fabrikatzaile ezberdinen artean trukatu daitezkeenak ere. Azken batean, robotika errazten du H-ROSek.

Baina proiektu horrek zenbateraino errazten du robotika?

Edonork, modu erraz batean, robot bat osatzen duten oinarrizko osagaiak zeintzuk diren ulertzeraino. Horrela, edozeinek robotak nola konpontzen diren jakiteko modua ematen du. Horrez gain, oinarrizko ezagutza duen edonork jakingo du robotak zeregin ezberdinak egiteko nola berrerabil daitezkeen.

Robotak egiteko, Linuxen oinarrituriko sistema eragilea erabiltzen duzu. Beste sistema eragileekin alderatuz, zer desberdintasun du?

Linux librea da, edonork iker eta hobe dezake. Pertsona askoren artean eraikitzen den sistema eragilea da, eta horrek pisu teknologiko handia ematen dio. Gainera, Linuxen oinarritutako sistema eragileak merkatuko aurreratuenak dira.

Erle Robotics enpresa sortu zenuen zure anaiarekin batera. Zuen asmoa da robotak kalitate handiagokoak eta ekonomikoagoak egitea. Nola?

Gaur egun robot gehienak fabrikatzaile bakar batetik datoz. Horrek dakar fabrikatzaileak kobratu dezakeela ia ia nahi duen guztia. Gure proposamenarekin ahalbidetzen dugu robot bat osatzen duten pieza ezberdinak fabrikatzaile ezberdinetatik etortzea, merkatu lehiakor bat sortuz. Horrek ekartzen du roboten prezioa jaistea.

Etorkizunera begira, zer aldaketa ekarriko dituzte robotek?

Hogei urtean robotikak bizitza aldatu behar digu, ordenagailuek egin zuten bezala. Hala diote adituek, behintzat. Oso aldaketa nabarmenak ikusiko ditugula esango nuke; esaterako, bakarrik ibiliko diren auto eta kamioiak. Aurreratu dezaket datorren hamarkadan sukaldeko robot asko eta asko ikusiko ditugula; orain ere badaude batzuk, baina gehiago. Gero eta laguntzaile pertsonal gehiago izango dugu, bai gure etxeetan, bai zerbitzu publikoetan. Hori, guretzat, robotikan lan egiten dugunontzat, aukera on bat da, baina ardura eta erantzukizun handia ere badugu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Koronabirusak gutxienez 380.000 pertsona hil ditu munduan

Berria

Johns Hopkins Unibertsitateak jasotako datuen arabera, 380.250 dira dagoeneko izurriak hildakoak, eta ia 6,4 milioi kasu baieztatu dituzte planeta osoan.

Baionako terrazetan jendea bildu zen atzo. ©GUILLAUME FAUVEAU

«Bi kafe eta ebaki bat, otoi!»

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herria bigarren fasean sartu da atzotik. Terrazetan jende andana bildu da egun osoan, baina protokolo sanitarioak egoera bereziak sortu ditu leku batzuetan.

Ikasle batzuk tableta batean ariketak egiten. ©ERNESTO ARIAS / EFE

Hezkuntza digitalean, gabeziak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Konfinamenduarekin areagotu egin da IKT tresnen erabilera, baina adituek azaldu dute irakasleen artean gabeziak daudela oraindik. Educatic kanala jarri dute martxan, laguntzeko asmoz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria