Albistea entzun

'GOOD BYE' FERMIN

Hasi da jaiaren errekonkista

Bunkerrean zein kanpoan diren frankistak besta eta hiriburua berreskuratzeko plana abiatzeko prest daude. Horretarako, Rodezno kondearen plazan aurkitu dute laguntza.
Jolasak, Rodezno kondearen plazan, Molaren hilobiaren gainean.
Jolasak, Rodezno kondearen plazan, Molaren hilobiaren gainean. I. ZABALETA / ARP.

Iker Tubia -

2015eko uztailak 11 - Iruñeko bunkerra

Koxk, koxk! Tartetxo bat. Koxk. Rodezno kondearen plazako 1eko bunkerreko atea ireki dut, pasahitza zuzena baita. Ohar bat dago. Patxadaz idatzitako letra dotoreak halaxe dio: «Ailegatu da unea». Bada beste eskutitz bat. Naparro eta Espainiko Eskuñeko bi lagunek idatzi dute. Lurrazalean daude, eta kronika prestatu dute. Sanferminak eta Iruñea berreskuratzeko konspirazioa hasi dute. Ohiturak ezin dira galdu.

Errekonkista prestatzen dabiltzan iruindar petoek normaltasun itxura eman nahi izan dute sanferminetan, etsaiak iraultza iragarri ez zezan. Prozesioan malkoak bota zituzten San Ferminen omenezko jota aditu bitartean, eta zezenketetara joan dira egunero-egunero. Itzaletara, noski, eta uztailaren 7an alkate abertzaleari txistu egin zioten, Nik ez nion Bilduri botorik eman pankarta leloduna eskuetan zutela. Estafetako balkoian ere agertu dira egunero, entzierroa ikustera.

Baina zezen eta zezen artean, Gurutzeko plazako dantzaldiko rantxeraren bueltan, eta eguerdiko bermuta hartu bitartean, agerizko lasaitasuna uzkurtu egiten zen. Konspirazioa prestatzen aritu ziren, gure erreferente politikoek egiten zuten gisan. Bileraren bat Iratxe monasterioan izan zen, baina gehienak, katedralean.

Atzo, haurren eguna zela probesturik, NEEko adiskideak Rodezno kondearen plazaren ingurura bildu ziren. Oharrean azaltzen dutenez, beldur ziren ez ote zuten altxamendu nazionalaren ikurra galbidera eramanen hiru gurutzedun banderak inposatzen dituztenek. «Itxuran, dena ongi. Gorgorito ere han zen makila eskuan gaiztoei egurra emateko gertu», dio oharrak. «Baina, beldurra genuen. Gizon bizardun bat gerturatu eta ikaratu ginen, 1978tik zuzenean heldutako gorria zirudien. Sua nahi zuen, ez besterik. Berdin gertatu zen ordua eskatzera etorri ziren ama eta alabekin. Biek zuten aizkoraz moztutako ile horia». Ez ziren seguru sentitu Erorien monumentuaren bestaldera ailegatu arte.

Kriptako istorioak

Agoitz kaletik aurrez aurre begiraturik, ezkerraldean bada atetxo bat. Hura igaro, eta ezkerretara, bada beste bat. Koxk, koxk. Tarte bat. Koxk. Apaiz batek zabaldu zien urteen poderioz kirrinka egiten duen atea. Korridore luzean aurrera egin ahala, fresko antzeman zitekeen, eta marmol usaina. Kriseilu eta pospolo bana eman zien apaizak NEEko bi adiskideei. Kanpoan baino seguruago sentitu ziren, nahiz eta iduri lukeen bidearen bukaeran Creepy doktorea agertuko zela kriptako istorioak kontatzeko prest.

Han zen. «Nafarroak Molari», zioen hilobiak. Aurrean belauniko jarri, eskua burura eraman, behatz potoloarekin airean gurutze bat marraztu, eta erregua ideologoari. Beste bi lagun heldu ziren atzetik. Buruarekin baiezko keinua egin zioten elkarri, esanez bezala «ailegatu da unea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kataluniako Heura enpresaren haragi tankerako pintxo beganoak jateko aukera dago azokan, Irunen. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Betiko txistorra ematen du ba!

Urtzi Urkizu

Beganismoari ikusgarritasuna ematen dion jaialdia egiten ari dira asteburuan Irunen, Ficoban: Be Veggie. Askotariko produktu eta zerbitzuak daude 70 erakusmahaitan.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Zifren eta datuen inperialismoaren menpe bizi gara»

Gorka Erostarbe Leunda

Krisi garai erabatekoa; pentsatzeko tarterik ere uzten ez duena. Hartu du denbora hori Iñigo Martinezek, eta egungo inertziak auzitan jarri ditu 'Mandamentu hipermodernoak' lanean.
Pantailak Euskaraz ekimeneko kideak, manifestua aurkezten, gaur Durangon. ©BERRIA

Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko manifestu bat aurkeztu dute

Urtzi Urkizu

Pantailak Euskaraz taldeak plazaratu du testua, ikus-entzunezkoen arloko eta euskalgintzako zenbait eragileren ekarpenekin. Sektore desberdinetako 35 eragilek eman diote atxikimendua manifestuari. Gaur goizean egin dute agiriaren aurkezpena, Durangoko Azokako Irudienean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.