Noiz sortua: 2016-03-22 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA. Amaia Antero. Arizmendi ikastolako berrikuntza pedagogikoaren zuzendaria

«Ez dira ikasleak, pertsonak baizik»

Hezkuntza tradizionala baztertu, eta konfiantzan oinarritzen den pedagogia baten alde egiten dute Arizmendi ikastolan. Anterok 'Konfiantzaren pedagogia' liburuan azaldu du zertan datzan.
JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Ihintza Elustondo -

2016ko martxoak 22

Bizitzako erronkei aurre egiten ikasteko modurik onena egoera horietan jartzea da, Amaia Antero Debagoieneko Arizmendi ikastolako pedagogia arduradunaren iritziz (Donostia, 1973). Baina hezkuntzak egin dezake zerbait norbanakoari zeregin horretan laguntzeko: «Bidelagun izan». Lorgarriak diren erronkak planteatu behar zaizkio, konfiantza giroan hez dadin. «Arrakasta bermatu behar dugu».

Agortuta dago hezkuntzaren paradigma tradizionala?

Hori askok esaten dute. Ebidentziak hor daude: ikasle gutxi dira eskolara pozik eta motibatuta joaten direnak; irakasleak ebaluazioari oso lotuta daude, eta ikusten da irakaskuntza ez dela disfrutatzen den eremu bat. Bi arrazoi nagusi daude horretarako: alde batetik, ez dago lotura handirik eskolaren eta gizartearen beharren artean, eta, bestetik, gaur egun ikerketa arloan dakigunak erakusten du erabiltzen den metodologiak ez diola erantzuten gure ikasteko modu naturalari.

Ezagutzaren transmisio hutsak ez du balio?

Memoriaz ikasteak ez du ezertarako balio. Zergatik? Gaur egun ezagutza eskuko telefonoetan dagoelako; ezagutza eskura dago edozein momentutan. Garatu beharreko konpetentziak beste batzuk dira. Erabateko ziurgabetasuna daukan gizartean bizi gara, eta ziurgabetasun horretan zer behar du ikasleak profesionalki eta pertsona moduan garatzeko? Ezagutza horretatik erantzun berriak topatzen, taldean lan egiten eta erabaki onak hartzen jakin behar du. Garatu behar duguna da sormena, izaera ekintzailea, kritikotasuna, kooperazioa...

Balio horiek sustatzeko konfiantzaren pedagogiaren alde egiten duzue. Zertan oinarritzen da?

Guk konfiantzan jartzen dugu indarra. Gure egitekoa da ikasleei gaitasun batzuk garatzen laguntzea, eta, horretarako, aldez aurretik baldintza bat bermatu behar da: norbere buruarengan, besteengan eta inguruan konfiantza sentitu behar dute, gero gaitasun horiek garatu ahal izateko. Orduan daude prest ikasteko. Konfiantza maila hori lortu behar da ikas-irakaskuntza prozesua egokia izan dadin.

Ikasteko ez ezik, zoriontsu izateko ere konfiantza izan behar dute beren buruarengan?

Zoriontsu gara barruan daukaguna garatzeko gaitasuna eta testuinguruko baldintzak dauzkagunean, gure lekua okupatzen ari garela sentitzen dugunean. Eta, horretarako, oso inportantea da konfiantza edukitzea zure gaitasunetan.

Pertsonari begiratzeko modu jakin bat duzue.

Pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina da. Denok dauzkagu gure gaitasunak, beharrak, zailtasunak eta ametsak. Baina osagai horien proportzioa bakarra da bakoitzarengan. Pertsona batek berez dauka gaitasuna bere burua garatzeko bizitza osoan. Gure egitekoa bidelagun izatea da, osagai horiek kudeatzen ikas dezan. Pertsona horri bere bizitzan lekua topatzen laguntzea. Ez dira ikasleak, pertsonak baizik. Eta hor asko aldatzen da irakasle baten begirada.

Pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen zarete?

Ikaslea da erdigunea, eta guk lagundu behar diogu bere bidea egiten. Kontua ez da erotzea ikasle bakoitzaren beharrei erantzuten. Ni naiz haren akuilu eta makulu inportante bat, baina ikaskideak ere baditu, eta gurasoak. Denon artean laguntzen diogu pertsona horri.

Nola aplikatzen da metodologia?

Irakaslearen egiteko inportante bat behatzea da, eta modu egokian esku hartzen jakitea. Bestalde, lau paretako gelen ordez, espazio irekiak ditugu. Horrek ez du esan nahi kaosa dagoenik. Espazio horren barruan daude leku batzuk bakarrik lan egiteko, beste batzuk lan kooperatiboa egiteko, eta beste batzuk talde handian aritzeko. Gainera, adinen arteko nahasketa dago: anaia edo ahizpa zaharragoa badaukat, eta ni gaizki pasatzen ari banaiz, aukera daukat harekin egoteko. Denbora ere beste era batera antolatzen da: eguna ikasgaika zatitu beharrean, proiektukako logikak funtzionatzen du. Komunitatearekin lotura izatea ere garrantzitsua da. Gurasoak ikastola barrura sartzen dira egunero, eta nahi adina denbora egoten dira.

Nola motiba daitezke ikasleak?

Neurozientziak azaltzen du sekuentzia logiko bat dagoela ikasketa prozesuan: jakin-mina piztea lortu behar da, orduan arreta aktibatzen da, gero hasten gara gauzak ulertzen, eta ulertzen ditugunean doaz memoriara. Motibazioa pizteko, irakasleak motibatuta egon behar du. Horrez gain, ikasleak testuinguru errealetan jartzen ditugu, lantzen ditugun gaiak gure ingurua hobetzeko izaten dira, eta, teoriaren ordez, manipulazioa sustatzen dugu.

Bizitzarekiko erlazio estuagoa du eredu honek?

Zuk imajinatu herriko plazako bizitza, edo parke bateko bizitza. Hortik askoz gertuago dago.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 24ko datuekin eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da hildakorik izan, 23 positibo berri detektatu dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.474 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.013 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Zaintzaile bat adineko pertsona bati eskua ematen. ©BRAIS LORENZO / EFE

Hauskor azaldu da

A. Iraola - M. Peruarena Ansa

Krisiaren hasieratik jakina zen COVID-19ak gogor erasaten diela adineko pertsonei; edadekoen zentroetan izan diren heriotza ugariek agerian utzi dituzte egoitzen sistemaren inguruko hainbat gabezia, eta galderak sortu dituzte toki horietan egoiliarrek jasotzen duten osasun artaren inguruan.

Eguraldiaz eta neurrien arintzeaz gozatu dute herritar askok gaur. ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Koronabirusak ez du inor hil Hego Euskal Herrian, lehen aldiz 85 egunean

Edu Lartzanguren

23 positibo berri detektatu dituzte PCR probekin, atzo baino bost gehiago.

Bihar irekiko dituzte hondartzak Donostian. Argazkian, atzo. / ©Juan Carlos Ruiz, Foku

Bigarren faserako jakin beharrekoak

Jon Ordoñez Garmendia

Astelehenetik araudi berri bat izango da indarrean Hego Euskal Herrian eta ordutegiei, saltokiei, taberna eta jatetxeei, hezkuntza zentroei, kirola jarduerei, eta igerileku eta hondartzei eragingo die.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Ihintza Elustondo

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna