Noiz sortua: 2017-05-05 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA. Eneko Sagardoi. Aktorea

«Haurrak jakitunak dira, eta eurek daukate egia»

Sagardoik dio gaur egun ere indartsuak direla pedagogia alternatiboen sustatzaile Janusz Korczaken metodoak. Korczaken azken egunean oinarritzen da 'Treblinkarako azken trena' lana.
MANUEL DI­AZ DE RADA / Tamaina handiagoan ikusi

Lander Muñagorri Garmendia -

2017ko maiatzak 5

Varsoviako ghettoan kokatutako umezurtz etxe bateko azken eguna kontatzen du Treblinkara azken trena antzezlanak. Errealitatean oinarritutako istorioa da, eta umezurtz etxeko haur eta pedagogo juduak Treblinkako (Polonia) kontzentrazio esparrura eraman aurreko denboran oinarritzen da. Umerzurtz etxeko zuzendaria zen Janusz Korczak. Eneko Sagardoik (Durango,Bizkaia, 1994) hezitzaile baten rola jokatzen du antzezlanean. Bihar eta etzi Donostiako Larratxon arituko dira.

Bizitzaren inguruan asko hitz egiten du antzezlanak. Nola sentitu duzu barrutik?

Antzezlanaren muina bizitza goratzea da. Paradoxa bat da, 1942. urtea delako, juduen ghetto batean, eta gas kamerara eraman aurreko eguna delako. Halako egoera batean, espero ez duzun momentuan agertzen da bizitza. Iluntasun halakoan, argitasunerako lekua ere bazegoen.

Umezurtz etxeko Janusz Korczak zuzendariak hau zioen: «Ideia bategatik hiltzea erraza da, baina zailagoa da ideia bategatik bizitzea».

Berak ere esaten zuen hiltzea ez dela zaila, bizitzea baizik. Horretaz hitz egiten da, heriotzari beldurra galtzeaz, eta heriotzaraino iritsi artean inoiz baino gehiago bizi behar izateaz.

Gaur egun presente egon daitekeen zerbait al da?

Dudarik gabe. Telebista edo egunkariak ikustea besterik ez dago. Umezurtz etxe eta ghettoak harresi forman edo ilegal jartzen duen paper baten gisa daude.

Umezurtz etxeko zuzendarian oinarritzen da antzezlana. Ahaztua geratu den figura bat da?

Ez nuen ezagutzen, baina hainbat pedagogia alternatiboren sortzaile izan zen. Antzezlanaren bidez, gizon horren berri eman, eta pentsamolde hori gurera ekar dezakegu.

Umezurtz etxe horretan, haurrek euren konstituzio eta legeak sortzen zituzten. Apurtzailea bere garairako, ala?

Bai. Gaur egun, tentelak balira bezala tratatzen ditugu haurrak, baina Korczakek esaten zuen haurrak jakitunak direla, eurek dutela egia. Askotan, gutxietsi egiten ditugu; baina zer gertatuko litzateke euren gisa ibiltzen utziko bagenie? Azken finean, hitz egitean oinarritzen da dena. Haurrak hitz egitera behartzen dituzu, eta elkarren artean konpondu behar dira, helduen esku hartzerik gabe.

Eredu hori aldarrikatzen duzue?

Asmoa da erakustea haurrek ahotsa eta arrazoia dutela. Izan ere, haurrak isiltzen baditugu, hein batean beldur garelako da, ez dugulako entzun nahi esaten dutena. Agian, interesatzen ez zaizkigun ondorio batzuk ekar ditzaketelako.

Ikusleari gertuko egingo zaio antzerkia, agertokian bertan daudelako...

Hala uste dut. Espazio eszenikoan apustu bat izan da. Gaur [herenegun], adibidez, umezurtz etxea utzi baino lehenagoko hitzaldian, ikusle batek eskua heldu dio aktore bati. Guretzat, hori sekulako oparia da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osakidetzako langile bat Txagorritxuko laborategi batean lanean. ©Gorka Rubio, Foku

Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak

Ainhoa Larretxea Agirre - Mikel P. Ansa

Osagileen sindikatuek jarri zuten salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. ESK sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Osakidetzak, ordea, «positibotzat» jo du ebazpena, epaileak atzera bota dituelako sindikatuen «eskari gehienak».

Jendea paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean. ©JON URBE/ FOKU

Jaurlaritzak ziurtatu du COVID-19aren agerraldiak «kontrolatuta» daudela

Irati Urdalleta Lete

Beste hamalau positibo eta hiru hildako daude. Jaurlaritzak pentsatu du neurriak areagotuko dituela jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Lander Muñagorri Garmendia

Informazio osagarria