ATZEKOZ AURRERA. Jon Andoni Duñabeitia. Neurozientzialaria

«Adinekoak hiztegi hankadunak dira»

Jendeak euskaraz zenbat hitz ezagutzen dituen jakiteko proba bat Interneten paratu du BCBL zentroko Duñabeitiaren taldeak.
GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Edu Lartzanguren -

2015eko martxoak 17

Jon Andoni Duñabeitia (Bilbo, 1981) psikologo kognitiboa da, eta elebitasuna zein eleaniztasuna ikertzen ditu BCBL Basque Center on Cognition, Brain and Language gunean. Hiztegi proba jokoa sortu eta abiatu berri du. Internet bidez eta minutu gutxitan edonork proba dezake noraino ezagutzen duen euskarazko (eta gaztelaniazko zein ingelesezko) hiztegia, hiztegia.bcbl.eu helbidean.

Hiztegi proba delako joko honek arrakasta izango zuela bazenekiten, ingelesezko bertsio jatorrizkoa oso ondo ibili zelako?

Ingelesezkoa Belgikako lankide batzuek egin zuten, eta arrakasta handia izan zuen. Guk gaztelaniaz eta euskaraz egin genuen. Euskarazkoa egiteko, Pello Salaburuk zuzenduriko EHUko Euskara Institutuarekin elkartu ginen. Euskarazko 25.000 hitz zerrenda lortu genuen, eta horrekin abiatu genuen jokoa. 10 egunen buruan, 24.000 pertsonak amaitu dute testa. Ikaragarria da.

Bost minutuz hitzak ikusten ditu parte hartzaileak pantailan, eta hitz hori ea benetakoa den edo asmatua den esan behar du. Baina jokoak ez al du askotan gehiago neurtzen ezagutu ez arren egiantzekoak diruditen hitzak bereizteko trebezia?

Algoritmo batek egiten ditu sasihitzak, eta esango nuke %80k euskarazko hitzen antz handia dute. Balekotzat ematen badituzu, puntu asko galtzen dituzu.

Zertarako erabili ahalko dira joko honetatik aterako diren datuak?

Hiru helburu ditu probak. Lehena zientifikoa da: pertsona normal baten euskara maila zein den ikusi ahalko dugu, lexikoari dagokionez, noski. Hitzen %65etik gora asmatuta, on samarra da emaitza, txikitatik elebidunak direnentzat. Helburu pedagogikoa: ikasteko zailenak diren hitzak identifikatu ahalko ditugu. Probak berak erakusten dizu amaieran zeintzuk diren asmatu ez dituzun hitzak, zer esan nahi duten, eta nola erabili izan diren. Hirugarren helburua ludikoa da: joko bat da, eta lagunei erronka jotzeko balio du, nork hitz gehien lortu.

Euskaltzain batek zer emaitza aterako luke? Pello Salaburuk egin al du proba?

Ez dakit. Espero dut euskaltzainen batek egin izana, baina ez digute esan. Baina gerta daiteke proba behin bakarrik egiten dutenek zorte txarra izatea eta hitzik zailenak egokitzea. Horregatik gomendatzen dugu behin baino gehiagotan egitea, zeure batez bestekoa fidagarriagoa izateko.

Beste euskalkietako hitzen ezagutza neurtzeko aukera emango du?

Bai. Proba egiten duena nongoa den ikusita, beste euskalkietako zein hitz ez dituen ezagutzen jakiteko bidea emango digu. Euskararen ezagutzari buruz orain arte izan ez dugun informazioa izango da, beraz. Hezkuntza agintariei balio diezaieke, esaterako, toki bakoitzean zer ikasi behar duten ikusteko.

Ingelesezko eta gaztelaniazko proben emaitzak ikusita, euskarazkoarenak oso ezberdinak izango direla uste duzue?

Ez, bi hizkuntza horietako proben emaitzak antzekoak izan zirelako. Baina, noski, euskaldun elebakarrik ez dago, beste hizkuntzetan ez bezala. Proba egiten duenaren beste hizkuntza edo hizkuntzak euskararen emaitzetan zelako eragina duen ikusteko moduan egongo gara. Horrez gain, adinaren arabera ezagutza nola aldatzen den jakin ahalko dugu. Gaztelaniazko proban, esaterako, harritu egin nintzen, zaharrenek gazteek baino askoz puntu gehiago lortu zituztelako: helduenek %80 inguru lortu zuten batez bestean, eta 20-30 urte artekoek, berriz, %70 inguru. Beraz, adinekoak hiztegi hankadunak dira. Martxoaren azken astean edo apirilean kaleratuko ditugu lehen emaitzak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Herritarrek Eibarko Armeria Eskola bete dute Zaldibar Argitu plataformak antolatutako ekitaldian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Zaldibar, ilunetik argira

Uxue Gutierrez Lorenzo

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldi kultural bat antolatu du Zaldibarko luiziaren lehen urteurrenaren atarian. Zenbait arlotako sortzaileak bildu dira elkartasun jaialdian.
 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Santurtzitik Bilbora oinez joaten ginena asmakeria da»

Zihara Jainaga Larrinaga

Duela 30 urte inguru, erretiroa hartu zuenean, Santurtzin gelditzen zen azken sardina saltzailea izan zen Martinez. Goizeko ordu txikietan eta kalean egin beharreko lan nekeza izanik ere, etxera jatekoa eramatea izan du helburu nagusia.
Iñigo Odriozola, aste honetan, Azpeitiko Txintxu gozotegian lanean. ©Hitza

Gozo guztiak berdinak ez direlako

Ihintza Elustondo - Gipuzkoako Hitza

Gipuzkoako hainbat gozogilek jendaurrean aurkeztu dute Gozoa elkartea, opilak eskuz eta mimoz sortzen dituztenen lanbidea sustatzeko. Eredu industrialetik desberdintzeaz gain, belaunaldi berrien transmisioa ere bermatu nahi dute.

Netflix plataformako <em>Lupin</em> telesail frantziarra markak hausten ari da. Argazkian, Omar Sy aktore protagonista. ©NETFLIX

Netflixek 203,7 milioi harpidedun ditu, eta gorantz doa

Urtzi Urkizu

2020. urtean, beste 36,5 milioi harpidetza bereganatu ditu plataformak. 2019arekin alderatuz, %47,9 handitu dira enpresaren irabaziak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Edu Lartzanguren

Informazio osagarria