Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Cheij Ahmed Bahia. Ipuin idazlea

«Ipuinek sufrimena arintzen diete umeei»

Euskaraz eta arabieraz idatzitako lehen liburua da 'Chertat eta lehoia'. Sahararrentzat mitoa den Chertat pertsonaiaren inguruko haurrentzako ipuina da. Ahmed Bahiak idatzi du arabierazko zatia.
ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Ihintza Elustondo -

2015eko urriak 27 - Hernani

Hernanin (Gipuzkoa) bizi den saharar bat da Cheij Ahmed Bahia (Smara, Mendebaldeko Sahara, 1973).Euskal Herrian oso gustura dagoela dio, eta hitzen bat edo beste esan du euskaraz. Hori bai, urrun badago ere, oso presente du sahararrak bizitzen ari diren okupazioa. Hernaniko Dobera euskara elkarteak Chertat eta lehoia ipuina argitaratu berri du, eta hark idatzi du arabierazko zatia. Euskarazko atala Jexux Eizagirre Portillok egin du, eta ilustrazioa, berriz, Abdi Ami Omarrek.

Chertat oso pertsonaia ezaguna da Saharan. Nor da?

Pertsonaia komiko bat da, imajinazioan bakarrik dagoena. Umetan ikasten ditugun lehenengo gauzak dira Chertaten istorioak. Asko gozatzen genuen kontatzen zizkiguten ipuinekin: haren azpijokoak, ekintzak... gauza asko dira. Animaliekin ere ibiltzen da. Modu sinplean azalduta, ipuinetan ezagutzen den pertsonaia komiko bat da.

Haurrak barrez hasten omen dira haren izena entzun orduko.

Beti. Umeei «Chertat» esan orduko, mundu guztia barrez hasten da, eta belarriak erne jartzen dituzte.

Idatzi duzun ipuina aurpegian irribarre batekin irakurtzekoa izango da, beraz.

Bai, grazia du.

Ipuin guztiak izan ohi dira zerbaiten sinbolo.

Ipuin honek ere badu mezu bat. Tratu bat egiten denean hori apurtzeak ekartzen dituen kalteak erakusten ditu. Haurrei erakutsi nahi die pertsona batekin tratu bat egiten dutenean bete egin behar dutela hitzartutako moduan. Ezin da apurtu inolaz ere.

Istorioan, Chertatek tratu bat egiten du lehoiarekin. Baina tratu hori apurtu egiten da.

Tximuak Chertati burua berotzen diolako apurtuko da tratua. Orduan, gauzak aldatuko dira.

Zure lagun Abdi Ami Omarrek egin ditu ipuineko irudiak.

Oso koloretsuak dira. Saharako natura irudikatzen dute: hango hondarraren kolore horia Chertaten janzkera sahararrek normalean eraman ohi dutena da... Chertat ilustratuta ageri den lehen aldia da.

Ez da arraroa hori?

Bai, bai, hala da. Baina grazia du. Irudiek oso ondo irudikatzen dute ipuinak kontatzen duena.

Udan Saharatik etorri ziren haurrei ipuin bana oparitu zenieten. Nola hartu zuten?

Oso pozik jarri ziren. Gero Saharara joan zirenean, hango lagunei erakutsi zieten, baita familiakoei ere. Jende helduari ere gustatzen zaio Chertat, ez haurrei bakarrik. Batzuetan, pertsona gisa agertzen da, eta beste batzuetan, animalia bezala. Berezia da. Baina ipuin honetan pertsona gisa ageri da.

Euskaraz eta arabieraz dago idatzita. Ba al dute antzik bi hizkuntzek?

Ez dute antzik ia ezertan. Fonema batzuk soilik errepikatzen dira: z, s, ts, x... Baina baditu arabierak beste fonema batzuk euskarak ez dituenak.

Word programak arazoak sortzen ditu arabieraz idazterakoan.

Badago programa bat aktibatzeko, eta horrek laguntzen du. Baina, bestela, arazoak sortzen dira Word erabiltzerakoan. Arraroa da.

Euskal Herrian bizi zara. Bada zerbait saharar herria gogora ekartzen dizunik?

Oso bizimodu ezberdina da hemengoa. Baina, egia esan, bizimodu arrunta da hemengoa ere. Ondo hartu izan naute beti, ez dut inoiz arazorik izan. Oso pozik nago. Euskal Herrian ezin naiz ezerekin kexatu. Kausa bat daramat barruan, eta horren alde borrokatzen ari naiz. Sahararrak beti hartu izan dituzte ezin hobeto Euskal Herrian. Gainera, mugimendu solidario ugari daude Sahararen independentziaren alde, eta errefuxiatuen kanpalekuetan bizitzen berrogei urte baino gehiago daramaten herritarren sufrimendua arintzeko. Gezurra dirudi XXI. mendean, giza eskubideak hezurmamitzen ari diren garai honetan, halako egoera kaotikoa eta prekarioa izatea Saharan. Kanpotik bidalitako larrialdiko laguntzekin bakarrik bizi dira.

Uholdeekin okerrera egin du egoerak azkenaldian.

Orain, kanpalekuak urez gainezka daude. Adobezko etxe bat egiteak 7.000- 8.000 euro arteko inbertsioa eskatzen du familia bakoitzarentzat. Dena suntsituta dago. Larrialdi kanpainako etxeetan bizi dira, hainbat lekutatik jaso dituzten laguntzen bidez. Euskal Herrian mugimendu solidario izugarria dago. Eta, batez ere, politikoa. Niri gehiago interesatzen zait materiala baino.

Halako garai kaotikoetan haurrei ipuinek lagun diezaieketela uste duzu?

Dudarik gabe. Ipuinek sufrimena arintzen diete umeei. Gutxienez, gauzak imajinatzen lagunduko diete. Salto bat ematen dute irudimenean: inoiz ikusi ez dituzten gauzak bizitzen dituzte, elkarbanatu, hitz egin...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iruñeko Braulia erraldoia Udaletxe plazan dantzan, 2019ko irudi batean. ©Jagoba Mantero, FOKU

Braulia erraldoiaren dantza, haurren izu

Berria

Herritarrak hunkitu ditu azken egunotan Iruñerrian zabaldutako bideo batek: irudiotan, Iruñeko Braulia erraldoiaren dantza, lau begi gazte balkoian, eta ate danbateko bat, izuaren izuz.

Txikiren ama Antonia Maria Manot, haren semearen hiletan. ©BERRIA

Ez ahanzteko ariketak

Gotzon Hermosilla

Natalia Ginzburg idazleak testu bat argitaratu zuen garai hartako prentsan 1975eko irailaren 27ko fusilamenduen harira. Orain, testu hori euskarara ekarri du Josu Zabaletak; itzultzaileak FRAPeko hiru kondenatuak ezagutu zituen espetxean.

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Emakume informatikari erreferenteak behar dira»

Unai Etxenausia

II. Gladys saria jasoko du gaur Perez de Viñasprek. Gaztea izan arren, ibilbide oparoa du informatikan. Nabarmendu duenez, gustatzen zaizkion ikerketak egiten aritu nahi du aurrerantzean ere.
Fusilamenduen 40. hurrenarekin batera Vigon herri-harpidetzaz ezarritako iragarkia. ©INFO.NODO50.ORG

Fusilaturik isilgordeena, Garcia Sanz

Miel A. Elustondo

1975eko irailak 27 beti. Frankismo garaiko azkeneko bost fusilatuak. Sanchez Bravo, Garcia Sanz, Baena, Txiki, Otaegi. Haien ondoan militante ez gutxi, heriotzara kondenatuak izanak, zigorra kommutatuak. Askoren artean, Manuel Blanco Chivite. Bizi-bizirik du egun haietako oroitza samina. Ilun beltzaren muturrerainoko bidaia. Azkena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Ihintza Elustondo

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...