Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Miriam Herbon. Sexologo eta aholkularia

«Emakumeoi ez digute esan maitasun ona merezi dugula»

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko, maitasun erromantikoa amaitu eta harreman osasuntsuak landu behar direla dio. «Pozik bizi behar dugu harreman batekin hasi aurretik».
MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Ander Gartzia Badiola -

2015eko abenduak 1 - Bilbo

Argi dauka Miriam Herbonek (Bilbo, 1978): guztiok merezi dugu maitasun ona. Harreman osasuntsuetan aditua da, eta uste du pertsona orok garbi izan behar duela «nor den, nora doan, norekin eta zelan sortu nahi duen harremana». Maitasun ona, genero indarkeriaren aurkako txertoa izenburua jarri diote hainbat zentrotan ematen ari den hitzaldiari.

Zer da, zehazki, maitasun ona?

Maitasun ona autore askok luzaroan landu duten maitasun mota da, baina ez feminismotik. Maitasun erromantikoaz ulertzen genuen guztia eraitsi nahi da. Maitasun erromantikotik begiratuz, emakumeok maitasunerako bizi gara, eta gizonak zainduak izateko.

Zein osagarri ditu?

Berdintasunetik egituratzen da. Harremanak, gainera, askotarikoak dira; ez bakarrik harreman heterosexualetatik begiratuta. Errealitatearen ideia ere badago. Hau da, uko egin behar diogu fantasiari, orain arte saldu diguten idealizazioari. Ikusi egin behar dugu zer motatako harremana dugun, eta ez fantasian izan genezakeenaz.

Diozunez, baldintzak izan behar ditu maitasun onak.

Ezin da baldintzarik gabekoa izan, maitasun erromantikoa bezala. Pentsatu behar dugu harremanean zein muga jarri eta zer ezin daitekeen negoziatu. Oso gauza pertsonalak izan daitezke. Adibidez, negozia ezin daitekeena izan daiteke bikotekideak drogarik ez kontsumitzea. Baina beste batentzat, ez.

Laranja erdiaren mitoak ez luke lekurik izango.

Ez. Pertsona bakoitzak bere bizitza propioaren burujabe izan behar du. Laranja oso bat. Jakin behar du nor den, nora doan, norekin eta zelan sortu nahi duen harreman hori. Eta une jakin batean pertsona horretatik apartatu beharko bagenu, ez genuke maitasun erromantikoetako urratze hori pairatu beharko.

Beti ez da asmatuko bikotearekin.

Ez. Gune bat izan behar da, probatzeko, huts egiteko eta asmatzeko. Praktikarako espazio bat da, huts egiten bada, berriz hasteko. Pertsona batek bere buruaren jabe izan behar du. Pozik bizi behar du harreman batekin hasi aurretik. Nire itxaropena bada pozik egongo naizela harreman hori lortzen dudanean, harreman hori ez da behar bezala hasiko. Mendekotasun batekin hasten da; 'zurekin biziko naiz pozik'. Ariketa nagusia harremanaren aurretikoa da, eta, ez badugu izan aukerarik pertsona gisa hazteko, harremanaren barruan egin beharko dugu prozesua. Hori bai, maitemintze prozesuan albo batera uzten ditugu jarri beharreko mugak. Behin maitemintze prozesua gaindituta, egoera errealarekin aurkitzen gara.

Zure ustez, bakardadeak ez du zertan txarra izan.

Bakardadea hazteko espazio bat da. Nahiz eta bikote harreman batean egon. Zeure burua berrikusteko eta harremana nola hobetu daitekeen aztertzeko balio du. Jende askok ez du nahi bakarrik egon, baina aukera baliagarria da.

«Maitasun ona, genero indarkeriaren aurkako txertoa».

Indarkeria sostengatzen duten emakumeek, arrazoi nagusi bategatik sostengatzen dute: inork ez die esan maitasun ona merezi dutela. Inork ez die erakutsi nola sortu behar den. Emakumeoi esan digute maitasuna dela gure bizitzaren zentroa eta horrek ematen digula identitatea. Ez digute azaldu nola maitatu behar dugun geure burua.

Ahalduntzea beharrezkoa ikusten duzu.

Oinarrizkoa. Ukatu diguten boterea berreskuratu behar dugu. Baita harremanetan ere. Gauza askorengatik; maitasun txarreko harreman batek heriotzara eraman gaitzake.

Zelan antzeman tratu txarreko harreman bat?

Beldurturik bizitzea da ezaugarri bat. Zer gertatuko da hau egiten badut? Gertatzen ari denaren errudun sentitzea ere bai; harreman barruan gertatzen diren gauza txar guztiak (errietak, jipoiak...) emakumearen errua dela sinestea, eta hori ez da egia. Hirugarren osagaia da isiltasuna; inori ezer ez esatea. Tratu txarrak gertatzen direnean, emakumeak uste du erru osoa berea dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Berria Ikasgelaren Tutoriala

BERRIA Ikasgela, egunerokoarekin ikasteko tresna

Mikel P. Ansa

Proiektu berri bat sortu du BERRIA egunkariak: Ikasgela. 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak proposatuko ditu webgune batean: Berria.eus/ikasgela.

Aguada Fenixeko indusketa gunea, LIDAR teknologia bidez hartutako irudi batean. / ©Alfonso Bouchot / Wikimedia Commons (CC BY-SA)

Ezkutaturik dauden 478 monumentu aurkitu dituzte Mexikon laser bidez

Jon Ordoñez Garmendia

Oihanak estaltzen dituen lautada artifizialak atzeman ditu zientzialari talde batek, Mexikoko Gobernuak LIDAR teknologia bidez hartutako irudiak aztertuz.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«'Kontrol' hitzak adiera ezberdinak ditu armen merkatuaz hitz egitean»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Urteak daramatza Calvok armen salerosketa ikertzen, Delas zentroan. Industria hori kontrolatzea posible den ala ez: galdera hori izango du hizpide Gasteizen bihar emango duen hitzaldian.
HBO Max plataformak gaur estreinatuko du <em>Todo lo otro</em> telesaila; Abril Zamorak sortu du. ©HBO MAX

HBO Max gaurtik martxan da Hego Euskal Herrian, eduki berriekin

Urtzi Urkizu

Plataforman HBO, Max Originals, Warner Bros, DC eta Cartoon Networkeko edukiak daude

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.