ATZEKOZ AURRERA. Urtzi Urrutikoetxea. Idazlea eta kazetaria

«Gaztelaniaren makulua onartzen dugu euskaldunok»

Hizkuntza gutxituen normalizazioa du aztergai Urrutikoetxeak. Dioenez, atzerriko hainbat adibidek balio dezakete erakusteko posible dela hizkuntza nagusien makulurik gabe bizitzea.
MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Kerman Garralda Zubimendi -

2017ko irailak 26

Urtzi Urrutikoetxeak (Bilbo, 1977) Zertaz ari gara hizkuntza-normalizazioaz ari garenean? hitzaldiarekin zabalduko du, bihar, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, ikasturte guztian izango den Hitz adina mintzo hizkuntza gutxituen inguruko zikloa.

Zer dago hizkuntza normalizazioaren atzean?

Biharko hitzaldian normalizazioa hitzak izan ditzakeen ñabardurak jorratuko ditut. Atzerrian ez horrenbeste, baina Espainian normalizazio lege asko ditugu: euskararena, katalanarena eta galizierarena. Hizkuntza horiek, gainerako hizkuntza gutxituek bezalaxe, alboan estatu bat duen hizkuntza nagusi bat dute, itzal egiten diena. Egia da gutxituen barnean maila desberdinak daudela: katalana, esaterako, gutxitua izan arren indartsua da. Baina normalizazioaz ari garenean, hizkuntza gutxituak nagusien mailara igotzeaz ari gara.

Eta horretarako gakoa zein da?

Nagusitasunean dago gakoetako bat. Inork aipatu nahi ez duen fenomenoa gertatzen da hor: hizkuntza nagusia bakarra izan daitekeenez, orain arte nagusia izan denak bere posizioa galdu behar duela. Ez dut esaten gaztelaniaren edo frantsesaren kontra egin behar denik, baina des-ikaste prozesu bat behar da. Askotan, hizkuntza nagusia denok dakigula pentsatuz, erreparatu gabe onartzen dugu bere nagusitasuna. Eta, horrela, hizkuntza handiek jan egiten dute txikia. Kataluniarrek, esaterako, ahalegin handia egiten dute liburuak itzultzean, ekintzarik txikiena ere kataluniarrez egin ahal izateko. Gaztelaniaren makulua onartzen dugu euskaldunok.

Hortaz, aurreraka ala atzeraka goaz normalizaziorako bidean?

Gizarte zibil oso aktiboa gara, eta, horri esker, geroz eta gauza gehiago egin daitezke euskaraz. Baina ez diogu gaztelaniari uko egin nahi.

Azken neurketen arabera, Bilbon behera egin du euskararen erabilerak. Zuri, bilbotarra izanik, nola eragiten dizu horrek?

Ez nau harritzen. Azpimarratu beharra dago orain dela urte batzuk ia denek zekartela euskara etxetik. Orain, ordea, askorentzat euskara ez da ama hizkuntza, eta erosoagoa zaie gaztelaniaz egitea nahiz eta euskaraz jakin. Dakigunon kopuruak gora egin du; orain, erabiltzen dugunon datuak hobetu behar dira.

Hego Amerikan eta Europa ekialdean ere ibili zara. Badute loturarik Euskal Herriarekin?

Hizkuntza gutxitu baten elementu hori hor dago, baina herrialde guztiak dira desberdinak. Esaterako, Estonian egin duten bideak eta guk egindakoak ez dute zerikusirik: independentzia lortzean, hizkuntza ofizial bakarreko herrialdea izendatu zuten. Egunen batean erabaki guztiak guk har baditzakegu, aipatuko dut hitzaldian nola jokatu beharko genukeen.

Beraz, atzerriko adibideek ikasteko balio digute?

Kanpoko adibideek balio digute hizkuntza nagusien makulurik gabe bizi gaitezkeela ikusteko.

Komunikabideetan esperientzia handikoa zara. Zenbaterainoko ardura dute komunikabideek hizkuntza baten normalizazioan?

Herrigintzaren lana eskertzekoa eta ezinbestekoa da, baina bere mugak ditu. Orduak eta orduak igarotzen ditugu ikus-entzunezkoak kontsumitzen, baina euskaraz ia ez dago eskaintzarik. Independentzia behar dugu gure arauak egiteko, eta bertan emititu nahi duten etxeei gure hizkuntzan eginarazteko.

Merezi du hizkuntza baten normalizazioaren alde lan egiteak?

Ez dakit merezi duen, baina merezi badu lan asko egin behar da. Euskaldunok lan asko egin dugu, eta hizkuntza nagusiekiko erresistentzian asmatu dugu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Getxoko Bikain tabernan eta Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec jatetxeetan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Toki horietan izan zirenek beren osasun etxera edota osasun aholkularitzara deitu beharko dute ordua hartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Kerman Garralda Zubimendi

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna