Albistea entzun

19. Korrika. PAPEREZKO LEKUKOA

Konpromisozko izerdi tantak

Miren Narbaiza - Napoka Iriako kantaria

2015eko martxoak 24

Korrika bazetorrela eta gertakariak behar zuen azpiegitura martxan jartzen zen eskolan. Dortsalak fabrikatzen genituen, berauek margotzen ematen genituen orduak, han, fondoan, edizio horretako kantua behin eta berriz entzunaz kantuaren hitzak buruz ikasten genituen arte.

Berekin lotzen baitugu ezinbestean bere soinu banda osatu duten hainbat eta hainbat kantu eder. Ekitaldiari kolorea eta bizitasuna eman diote (batzuetan bestetan baino arrakasta handiagoarekin). Edorta Jimenez-en hitzekin jantzia izan zen Bizi ganoraz abesti alaia; zelan ez gogoratu Tapia ta Leturia handien Aide Korrika, lelo bakoitzean errepikatzen ziren koro bikain eta imitaezin haiekin. Ezin esan ereserki bilakatu ez denik Egan-ena edota guztiok dantzan ipini gaituen Fermin Muguruzaren Big Beñat antikapitalista. Eta askori gertatuko zaion bezala, Korrika herrira sartu ahala, furgonetako bozgorailuetatik kantua entzun eta barruan doanaren animo hotsak entzutean hunkitu egiten naiz. Jende uholdearekin bat egin, antxitxiketan hasi eta malkoren batek egiten dit ihesi. Iruditzen zaidalako euskara babestua dagoela, maitatua, bizi-bizirik eta luzerako duela oraindik.

Agian ilusio moduko bat ere izango da. Aitortu behar dut, pentsatu izan dudala korrika doan jendetza horren erdiak egunerokoan euskaraz egingo balu, herri askoz euskaradunagoan biziko ginatekeela. Herriko aldapetan gora eta behera egiten diren hasperenen eta arnas estuen erdiak euskararen alde benetan egingo bagenitu, askoz herri euskaldunagoan biziko ginatekeela. Pentsatu nahi dut, luze itxaron gabe hizkuntzarekiko arduratsuago jokatuko dugula, kilometroa ez bada metroa korrituz egunero, ekinaren poderioz ikasiz eta erabiltzeko konpromisotik gugan ohitura sortuz.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Lodosa Bizirik taldeko kideak, bi kaleren izenak euskaraz jarri eta gero. ©BERRIA

'Ahobizi' izan nahi, eta ezin

Itsaso Jauregi

Aurten ez da egingo Euskaraldia Lodosan, baina Lodosa Bizirik elkartekoek lanean jarraituko dute euskara normalizatzeko asmoz
Alternatibak atzo Gasteizen antolatutako mahai ingurua. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Ez gara arrisku bat: gu gaude arriskuan»

Edurne Begiristain

Alternatibak antolatuta, Espainiako trans legeari buruzko «gezurrak» ezeztatu dituzte mahai inguru batean. Mar Cambrollek esan du transek «subjektu aktiboak» izan behar dutela

Euskarari eta teknologiari buruzko solasaldia, atzo, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Puntako teknologia euskaraz

Isabel Jaurena

Hizkuntza gutxituak eta berrikuntza uztartzeari buruz jardun dute Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Euskaraz funtzionatzen duten zenbait gailu aurkeztu dituzte

Ezkerretik eskuinera: Otxandiano, Otegi, Aranburu eta Tobar bileraren osteko agerraldian, atzo, Donostian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Konfluentzia» nahi dute EH Bilduk eta LABek, publikoen eta ikastolen «onena» hartuta

Irati Urdalleta Lete

EH Bildu eta LAB hezkuntzaz aritzeko bildu dira. Aitortza egin diete sare publikoari eta ikastolei. Grebak aipatuta, esan dute bat egiten dutela langileen eskaerekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...