Batzar nagusietara hautesle elkarteen bidez aurkeztea aztertzen ari da Podemos

Udal bozetan herritarrek osatutako elkargoak sustatuko ditu, alderdien siglen batuketa baztertuta.

Nafarroan Podemos gisa aurkeztuko da
Zarauzko Podemos-Ahal Duguko kideak, urrian, batzar batean.
Zarauzko Podemos-Ahal Duguko kideak, urrian, batzar batean. GORKA RUBIO / ARP

Enekoitz Esnaola -

2014ko abenduak 6

Podemoseko zuzendaritzak uste du beretzat aukera ona litzatekeela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietako hauteskundeetara hautesle elkarteen bitartez aurkeztea, azaroaren 29ko Herritarren batasuneko udal hautagaitzen parte hartzeaz txostenak dakarrenez. Militanteek egunotan jaso dute dokumentua, Lander Martinez Bilboko Podemos-Ahal Duguko idazkarigai nagusiak BERRIAri jakinarazi dionez.

Zuzendaritzak —Herritarren Kontseilua deritzo— berretsi du udal hauteskundeetan ez dela alderdiaren izenarekin aurkeztuko, baina haietan hiri eta herrietako hautesle elkarteen bitartez saiatuko dela egoten. Halaber, berriro esan du Podemosen «lehentasun gorenekoak» Espainiako eta autonomietako bozak direla; «haietan bai, haietan alderdi modura aurkeztuko gara». Xede horretara zuzendua du estrategia, «garaipen aukerari etekin handiena» ateratzeko. Baina bederatzi orrialdeko txosten horren azken pasartean «probintzietako diputazioak» ere aipatu ditu —«bereziki», Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eta Kanaria uharteetako kabildoetako kasuak—, eta ez du baztertzen 2015eko maiatzeko hauteskundeetan han forukoetara hautesle elkarteen bidez aurkeztea. Aldiz, Nafarroako Parlamenturako bozetan Podemos gisa joango da, hauteskunde autonomikotzat jotzen dituelako.

Udal eta herrialde bozetan tokian-tokian sortuko lirateke hautesle elkarteak, elkarren artean lotura organikorik gabe eta ofizialki Podemosen parte hartzerik izan gabe. Zuzendaritzak ezarri duen «irizpide nagusiak» dio elkargoek ezin dutela «sigla batuketa bat» izan. Halaber, alboratu egin du «politika zaharra» islatzen duten alderdiekin bat egitea, txostenean alderdi siglarik aipatu ez badu ere.

«Arriskuak» saihestearren elkarteek izen bera izatea ere txarretsi egin du, adibide bat jarrita: «Nahikoa litzateke ustelkeria kasu bat egotea udalerri batean beste denak azalpenak ematen hasteko, harekin loturarik ez izan arren». Beraz, baztertu egin ditu Ganemos (Irabazi) izenarekin sortzen ari diren plataformak —Bartzelona hirikoa litzateke salbuespena, behetik gorako prozesua izan delakoan—. EAEn urriaren 20an Ezker Anitza-IUk, Equok eta Alternativa Republicanak Irabazi-Ganemos Euskadi aurkeztu zuten, eta iragarri udal eta foru bozetarako izen horrekin herritar plataformak sortu nahi dituztela. Podemosek ez du gustuko formula hori.

Horrez gain, uste du alderdia estatuko hainbat diputaziotan elkarteen bidez ere egon daitekeela ordezkatuta, Espainiako Erregimen Lokalaren Oinarrizko Legeak ahalbidetuta. Lege haren bidez estatuko hainbat diputazioren osaketarako ezin da hautesle elkarteen botoen baturarik egin, baizik eta bakoitzarenak hartzen dira kontuan, eta tokiko diputazioko aulkiak udalekoetan boz gehien duten alderdi, koalizio, federazio edo hautesle elkarteek lortzen dituzte.

Onartzeko moduko formula

Podemosek formula interesgarritzat du hura, elkarteen bidez herrialde instituzioetan ere parte hartzeko. «Kostu bat dakarren arren, uste dugu onartzeko modukoa dela», dio Herritarren batasuneko udal hautagaitzen parte hartzeaz txosteneko 8. orrialdean. Eta «bereziki» aitortu du «baliabideak kudeatzeko gaitasun handiena» duten diputazioetako eremuen kasuan dela hori onartzekoa: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusi eta diputazioen eta Kanaria uharteetako kabildoen kasuan. Haietako hauteskunde sistema desberdina da: parte hartzeko, probintziako hautesle elkartea sortu behar da.

Eztabaida dago Podemosen, denak ez baitaude ados, Lander Martinezek dioen moduan: «EAEn kide askok nahiago dugu batzar nagusikoetara Podemos modura aurkeztea, babes zehatzaren berri izateko. Udal bozetako zerrendetarako jende asko topatu behar da, eta Podemos alderdi berria da. Baina EAEn, forukoetarako, hiru zerrenda soilik osatu beharko genituzke, eta politika koherenteago bat egiteko aukera handiagoa genuke».

Alderdiak barne eraketarekin segitzen du, bide batez. Urtarrilaren 2ra artean estatuko herri eta hiriburuetako zuzendaritzak eratuko dituzte. Erkidegoetakoak otsailaren 14an osatuko dituzte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Getxoko Bikain tabernan eta Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec jatetxeetan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Toki horietan izan zirenek beren osasun etxera edota osasun aholkularitzara deitu beharko dute ordua hartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna