Albistea entzun

Euskara, generoa, jatorria eta klasea aztertuko dituzte UEUko ikastaroen barruan

Udako Euskal Unibertsitateak, Jakinek eta Usurbilgo Udalak antolatu dituzte jardunaldiak, eta uztailaren 13an eta 14an izango dira
JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2017ko ekainak 1 - Donostia

«Nola kudeatuko dugu kultur aniztasuna, euskararen normalizazioan eten bat izan gabe eta, areago, euskararen normalizazioa bultzatuz?». Besteak beste, galdera horri erantzun bat emateko asmoarekin antolatu dute Udako Euskal Unibertsitateak, Jakinek eta Usurbilgo Udalak Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua topaketak. Uztailaren 13 eta 14an egingo dira jardunaldiak, Usurbilgo (Gipuzkoa) Artzabal baserrian, eta, bi egunez izango diren hitzaldiez gain, kultur programazio bat ere antolatu dute herrian.

Izenburuak dioen moduan, bidegurutzean jarriko dute arreta jardunaldiek. Feminismo intersekzionalaren praktikatik tiraka, menderatuak edo ez-hegemonikoak diren sektoreak elkarrekin jarriko dituzte. «Menderakuntza mota horiek denak gurutzatu egiten dira. Batzuetan ez pertsona batean, baina beste batzuetan bai. Pertsona bat izan liteke emakumea, izan liteke etorkina, etor liteke hizkuntza gutxitu batekin, eta etor liteke egoera prekario batetik. Baina izan litezke beste konbinazio batzuk ere», azaldu du Lorea Agirre Jakineko zuzendariak. Gurutzaketa horiek guztiak aztertu nahi dituzte, «burujabetza edo ahalduntzea» elkarrekin egitea proposatzen duelako feminismo intersekzionalak: «Hizkuntza normalizazioa pasatuko da feminismotik; feminismoa pasatuko da hizkuntzatik...».

Bi egunetan egingo dira jardunaldiak. Lehenengoa «akademikoa» izango da, nahiz eta horri ñabardura bat ere jarri Agirrek: «Akademiaren izenean datozen horiek asko hitz egingo dute bizipenetatik». Lehenengo egunean ariko dira Mari Luz Esteban antropologoa, Ignazio Aiestaran filosofoa, Maria Reimondez idazle galiziarra eta Itziar Gandarias psikologo soziala. Bigarren egunean, berriz, «bizi-ibilbideei» erreparatuko diete Amelia Barquin kulturartekotasunean adituak, Tarana Karim SOS Arrazakeriako kideak, Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko zuzendariak, Jessica Chalampuente Ecuador Etxeko kideak eta Aminata Diop Seck Amher elkarteko kideak. Guztiek hitz egingo dute, eta, ondoren, haien artean mintzatuko dira, norbere bizipenez eta norbere hizkuntzarekin.

Usurbilgo Udalarekin hiru urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute Jakinek eta UEUk, eta, horrenbestez, Jakin Jardunaldiak antolatuko dituzte udako ikastaroen barruan hiru urte horietan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

1 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Berriro ere topagunea da

Ainhoa Sarasola

Iazko etenaren ondotik, aurrez aurrekoa izatera itzuli da Durangoko Azoka, eta, edukiera mugarekin, jendez bete da berriro ere Landako Gunea. Txandaka joan dira sartzen bisitariak, pilaketarik gabe

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Nahikoa lan izan dugu atzerakadari eusten»

Iñigo Astiz

Loiola, festara etorri, eta kulturak harrapatu zuen bere lehen Durangoko Azokan, eta Del Campo sormenerantz bultzatu du pandemiak. Landakon ezagutu dute elkar.

Myriam Miranda, Igor Muniategi, Amaia Ozerin eta Maite Bidarte, atzo, Landako guneko areto nagusian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bidea urratzeko lanabesak

Andoni Imaz

Sortzaileei euren jardunean laguntzeko zenbait tresna azaldu dituzte mahai inguru batean: egile eskubideei, kontratazioari eta zabalkundeari buruzko argibideak eman dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.