Albistea entzun

Zoritxarrari irri eginez

'Euritan dantzan' seigarren diskoa kaleratu du Gatibuk, rock-and-rolla eta dantzarako musika nahastuz.

«Soinu berria» duela diote kideek
Donostiako Bulebarrean kontzertu sorpresa eskaini zuen Gatibuk.
Donostiako Bulebarrean kontzertu sorpresa eskaini zuen Gatibuk. J. URBE / ARP

Saioa Alkaiza Guallar -

2014ko abenduak 11

«Euritan dantzan kontraesana da; eguraldi txarrari aurpegi ona jartzea». Baikortasunerako deia egin du Alex Sardui Gatibuko abeslariak Euritan dantzan diskoaren harira. Horixe da-eta lana; «gauzak dauden bezala egonda, parte positiboa ikusteko saioa». Zazpi pieza ditu, sei abesti eta musikatutako bertsoekin osatutako kanta bat.

Esentzia alai horri egin nahi izan diote gorazarre, eta, horregatik, ez dute nolanahiko era hautatu lana aurkezteko. Joan den astean, asteazkenez, kontzertu sorpresa eskaini zuten Donostiako Bulebarrean. Kioskora igo, eta bildutakoen aurrean jo zituzten sortutako abesti berri guztiak. Dena bat-batean, eta iragarri gabe. Hori ez zen izan traba, ordea, lagun mordoxka bertaratzeko. «Gure lanak ematen zigun aukera, eta pentsatu genuen ideia ona izango zela. Agertu ginen, eta jendea batu zen!». Kontent daude lortutako ikuskizunarekin.

Dantzaren neurrira

Gauzak beste era batean egiteko bidean, bestelako hautuak ere hartu dituzte, diskoaren formatua kasurako. Hiru formatu jarri dituzte salgai zaleen eskura: biniloa, USBa eta CDa.

Gaiei dagokienez, berriz, ohiko estiloari eutsi diote. Eguneroko kontuak dira ardatz: «Poza, alaitasuna, une tristeren bat ere bai...». «Denetarik» dago. Ez dute nahi, gainera, zentzu hertsi batean uler daitezen hitzak; hori dela eta erabaki dute esanahiaren inguruan sobera azalpenik ez ematea. «Bakoitzak nola interpretatzen duen eta bakoitzak zer ulertzen duen norberaren ardura da».

Autoekoizpenaren bitartez kaleratu du taldeak seigarren lana; besterik gabe, «abentura propioa edukitzeko gogoa» zutelako. «Bost gaude hau egiteko, eta proiektua bultzatzeko indarra dugunez eta sinesten dugunez, bada, aurrera!». Berritasunean murgildu dira; ez soilik plazaratzeko moduan, estilo plurala jorratzen ere animatu dira. Hala, lanak rock oinarria badu ere, bestelako doinuak ere entzun daitezke. «Rock-dance» estiloa duela diote Gatibuko kideek. Hori baino gehiago ere bada, ordea: «Funka dauka, 80ko hamarkadako musikaren ukitua...». Dena den, garrantzitsuena da «dantzarako» soinuak direla. Plazaren neurrira asmatu dituzte piezak.

Ez da aurretik kaleratutako lanetatik urruti ibiliko azken sorkuntza, azken hamabi urteotan eraikitako estiloari eutsi dio eta boskoteak. Aldaketa, egotekotan, soinuan dago. Hobera egin duela uste du Sarduik. «Horretan zentratu gara, eta lortu dugu gorakadatxo bat». Gauzak horrela, badaki ez dutela taldekideek epaitu behar emaitza; argi dauka ikus-entzuleen egitekoa dela. Zain dago orain zaleek zer pentsatuko. «Gure ustez, apurka-apurka hobera goaz, baina publikoak esan beharko du». Ikus-entzuleen erantzuna, nolanahi ere, bikaina izan da Durangoko Azokak iraun duen egunetan. Han izan dira taldekideak egunero, eta, azkenerako, amaitu egin zaizkie ale guztiak.

Taldea martxan hasi zenetik, bi urtetik behin atera izan dute diskoa, eta aurtengoan ere, ohitura zaharrei jarraiki, horrela egin dute. Orain, egindakoa zabaltzea baino ez zaie geratzen. Lanik ez zaie faltako. Kontzertu mordoa dute aurrera begira. Vianan (Nafarroa) ariko dira hilaren 13an, Basaurin (Bizkaia) 19an, eta urtarrilaren 10ean Iruñean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

1 ©ALEMANIAKO ARTXIBO FEDERALAK / EZEZAGUNA

GOERINGEN ARTEKARIA GURE ARTEAN

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Bigarren Mundu Gerra garai oparoa izan zen naziek espoliatutako artelanen negozioan sartzeko prest zeudenentzat. Horietako bat izan zen Alois Miedl enpresaria. Artelan ugari pasarazi zituen Euskal Herritik barrena, Espainiako eta Portugalgo merkatuetara bidean. Hainbat euskal herritar izan zituen laguntzaile horretan.

Sarah Mary Chadwick abeslari eta pianista. ©BERRIA

Minari amaiera emateko biluztea

Mikel Lizarralde

Bi heriotza, harreman baten haustura eta suizidio saiakera bat. Mina eta samina dario Sarah Mary Chadwick musikariak azken bi urteetan ondu duen trilogiari. 'Me and Ennui Are Friends, Baby' du azken alea.

Idoloak hiltzeko deia, kaleko horma batean idatzia. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna