Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. ANALISIA

Paradigma berria

Sabino Kuadra, hauteskunde gauean, EH Bilduko kideekin.
Sabino Kuadra, hauteskunde gauean, EH Bilduko kideekin. JAGOBA MANTEROLA / ARP

Juan Kruz Lakasta -

2015eko abenduak 22

A20aren biharamunean, subiranistak edalontzia erabat hutsik ikus dezake Nafarroan, indar abertzaleak Madrilen inoizko ordezkaritzarik handiena edukitzetik batere ez izatera igaro baitira: 2tik 0ra. Galdutakoak, gainera, ez ziren edozein ordezkari: Uxue Barkos diputaturik baloratuena eta Sabino Cuadra diputaturik —nola esan— pipermindunena. Nafarroa berriaren bi ikur distirant, estatuko politikako erakusleiho ikusgarrian. Amaiurrekin alderaturik, EH Bilduk 15.000 boto galdu ditu. Geroa Baik, 2011tik, 12.000. Maiatzeko foru hauteskundeetan bion artean 100.000 lortu zituzten. Igandekoetan, 65.000.

Haatik, A20aren ondotik, subiranistak basoa guztiz beterik ere ikus dezake, erabakitzeko eskubidearen aldeko indarrek inoiz baino boto gehiago lortu baitituzte. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu herritarren erabakimenaren alde dago. Hartara, alderdi morearenak koalizio abertzaleenei gehituz, 145.000 boz dira erabakitzeko eskubidearen alde, 2011n baino 54.000 gehiago. Txiolariek lioketen moduan, estatuko alderdi bati botoa ematen dion boto-emaile abertzalea —edo independentziazalea, edo subiranista—, #kontzeptugisa #botoduala. Datu gehigarri aski adierazgarria: euskal herritarrek, galiziarrek eta katalanek sostengu handiagoa eman diote Espainiako demokrazia (bir)sortzeko proposamenari espainiarrek beraiek baino.

Kontzeptu berriak paradigma berri baterako, paradigma aldaketa baten aitzinean gaudelakoan bainago. Politika, militantzia, engaiamendua ulertzeko modua aldatu da, eta horrekin batera botoa ematekoa. Orain arte, boto poltsak arrunt iragazgaitzak ziren. Orain, nahikoa iragazkorrak. Maiatzean, Nafarroako aldaketa gauzatzeko. Abenduan, Madrilgo aldaketa bultzatzeko —jakina, alimaleko erauntsi mediatikoaren laguntzaz—.

Ez dut uste txarra denik. Bazterrotako alderdi ezkertiarrak eta abertzaleak haien betiko eskema zurrunetatik ateratzera behartzen ditu, hori bai. Jada ez da aski herri (edo alderdi) hautatua izatea. Kontua ez da (soilik) arrazoia edukitzea. Arrazoia azaltzen (komunikatzen) jakin behar. Proposatzailea izan behar —Nafarroaren defentsa egitera mugatu gabe, zapata guztiak erabakitzeko eskubidearen norabide bakarrean jartzeke—. Proposamenen inguruan, kalean, gehiengo sozialak artikulatzen asmatu behar. Ene uste makalean, hori da bidea hala botoak (berr)eskuratzeko nola aldaketaren gobernua aurrera ateratzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Tellez, 2008ko ekaineko mobilizazio batean, Managuan. ©Mario Lopez / EFE

Dora Maria Tellezi emango diote Rene Cassin saria

Jon O. Urain

«Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta zabalkundean duen konpromisoagatik» sarituko dute.

IAren mobilizazioa, martxoaren 24ko greba zela-ta, Gasteizen. ©Iñigo Uriz / Foku

Mugimendu Sozialistako bi kidek «jazarpen poliziala» salatu dute

Berria

Esan dutenez, «kolaboratzeko» eskaintza egin diete telefonoz zein zuzenean

Uxue Barkos eta Maria Txibite, artxiboko irudi batean ©Jesus Diges / EFE

Foru Hobekuntza osatzera deitu du Txibitek, eta Barkosek ituna berritu nahi du

Jon O. Urain

Nafarroaren Egunaren bezperan, gobernuko bi alderdiak ez datoz bat herrialde horretako esparru juridikoak eduki beharreko garapenaz. Txibitek oharra egin du: PSNk ez du Esparza lehendakari jarriko.

Hainbat gaztek biribilgune bat moztu dute Bergaran (Gipuzkoa), eta garraio publiko

Ernaik gazteen bizitza «duintzeko» eskatu du, zortzi ekintza deszentralizatu eginda

Berria

Besteak beste, EHUren Leioako campuseko errektoretza «blokeatu» eta Bergarako San Prudentzio auzoko biribilgunea moztu du gazte antolakundeak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.