Albistea entzun

Udalbiltzak lan kolektiboa eskatu du lurralde garapenerako

Pirinioen garapen sozial eta ekonomikorako 19 proiekturentzako diru laguntzak banatu ditu.

Baztango alkateak haren programa txalotu du
Udalbiltzako ordezkariak, Baztango hautetsiak eta hautatutako proiektuetako arduradunak, atzo, Elizondon.
Udalbiltzako ordezkariak, Baztango hautetsiak eta hautatutako proiektuetako arduradunak, atzo, Elizondon. BERRIA

Erredakzioa -

2014ko ekainak 20 - Iruñea

Udalbiltzak atzo eman zien seina mila euroko laguntza Euskal Pirinioetan lan eta bizi programan hautatutako hemeretzi proiektuei. Denera, beraz, Euskal Garapen eta Kohesio Funtsaren bitartez, 114.000 euro bideratu ditu Nafarroako ipar-ekitaldeko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako 103 herritan garapen soziala eta ekonomikoa sustatzeko. 66 proiektu jaso zituen Udalbiltzak, eta batzorde tekniko batek hautatu ditu hemeretzi egitasmoak.

Elizondon (Baztan, Nafarroa) egin zuten ekitaldia. Baztango zinegotzi eta Udalbiltzako lehendakariorde Maite Iturrek Pirinioetako bizilagunak animatu zituen lan egiten jarrai dezaten. Instituzio nazionaleko lehendakari Mertxe Aizpuruak Euskal Herriko garapen desorekak murrizten laguntzeko «lan kolektiboa» aldarrikatu zuen.

Energia positiboa

Pirinioen egoera zaila dela adierazi zuen Garbiñe Elizegi Baztango alkate eta udalbiltzakideak, eta kezkatuta agertu zen Nafarroako Gobernuak ez duelako herrialdearen garapen orekatuaren alde egiten. Hala ere, biktimismoan ez erortzeko eskaera egin zuen: «Konponbidea lan egitea da, alternatibak bilatzea, gure baliabideekin politika egitea eta herritarrei aukerak eskaintzea». Udalbiltzaren egitasmoa txalotu zuen. «Programa horri esker, hilabete bakar batzuetan energia positiboa sortu dugu eskualdean».

Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra iazko martxoan berrantolatu zen. Haren bost ildoetako bat da garapen eta kohesio sozioekonomikoa. Euskal herritartasunaren ildoa ere abian du eta, kasurako, Euskal Herria markaren irudi korporatiboa landu berri du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Llotja de Marreko alderdien ordezkariak, iaz, Espainiako Kongresuan. ©Javier Lizón / EFE

Alderdi subiranistek Espainiako Konstituzioa «agortuta» dagoela aldarrikatu dute

Paulo Ostolaza

Konstituzioaren Egunaren bezperan, ohar bateratu bat plazaratu dute Llotja de Marreko akordioaren sinatzaileek. «Herrien autodeterminazio eskubidean oinarritutako eredu bat» eskatu dute.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Gure ustez, beharrezkoa da EAJ gobernutik kanporatzea»

Gotzon Hermosilla

Ezker Anitza-IUk X. Batzarra egin du, eta EAEn «ezkerreko alternatiba sendo bat» osatu behar dela nabarmendu dute berriro, «Nafarroan egin denaren antzera».
 ©CHEMA MOYA / EFE

«Kontuen emaitzak ikusita, esango nuke badugula zer esana»

Iosu Alberdi

Kongresuan kontuen inguruko lehen akordio bat lortu arren, Esteban ez da negoziazio mahaitik altxatu. Aurrekontuen ingurukoak izan ditu hizpide; baita datozen hilabeteetan irits daitezkeen lege erreformak ere.
Bakegileen agerraldi jendetsua, gaur, Hiriburun ©Guillaume Fauveau

Bakegileek mobilizazio fase berria abiatuko dute

Ekhi Erremundegi Beloki

Gatazkaren konponbidean aitzina egiten Frantziako Gobernuaren «borondatea falta» dela eta, desobedientzia zibilari ekingo diote. Urtarrilaren 8an Baionan eginen duten manifestazioa izanen da fase berriaren hasiera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria