Albistea entzun

Tratatu gabeko zaborrik ez dutela bota dio TMBko zuzendaritzak

Artigasko zabortegiaren ondoko lurrek bi aste daramatzate plastikoz beterik.

EH Bilduk «oso gertaera larritzat» jo du jazotakoa
Artigasko zabortegia, alboan zarama barreiatuta duela.
Artigasko zabortegia, alboan zarama barreiatuta duela. AITZIBER LASKIBAR LIZARRIBAR

Gotzon Hermosilla -

2015eko urtarrilak 31 - Bilbo

Duela bi astetik, Pagasarri ondoko Arraiz eta Arrastaleku (Bilbo) plastikoz beterik daude; itxura guztien arabera, orduan izan ziren haizete indartsuek Artigas zabortegitik barreiatuta. Horregatik, TMB tratamendu mekaniko-biologikorako plantako zuzendaritzak oharra plazaratu zuen atzo —Artigasko zabortegiaren ondoan dago, eta hango zaborra tratatzea du eginkizun—. Agiri horretan, TMB plantako zuzendaritzak ukatu egin du zabortegian tratatu gabeko zarama bota duela.

BERRIAk atzo ezagutarazitako irudietan, baina, argi ikusten da plastikozko poltsak osorik daudela, tratatu barik. Urtarrilean plantak geldialdirik egin izan zuela ere ukatu dute TMBko arduradunek.

Aldundiaren «ilunkeria»

EH Bilduren ustez, «oso gertakari larria» da Bizkaiko Artigas zabortegi ondoko baso eta mendiak plastikoz beterik agertu izana. Bizkaiko Aldundiak gai horren inguruan izandako «isiltasun eta ilunkeria» salatu dute, eta iragarri dute Iosu Madariaga Ingurumen diputatua batzordean agertzeko eskatu dutela, «gertakari onartezin horiek argi ditzan».

EH Bilduko batzarkide Asier Vegaren iritziz, aldundiak hondakinen kudeaketarako araudia urratu duelako zantzuak daude: «Artigasko zabortegira aldez aurretik tratatu gabeko zaborrak eraman direla dirudi». Gertaerak baieztatuko balira, diputazioak «Bizkaian indarrean dagoen sistema eta araudia urratuko luke bete-betean, baita Europak ezartzen dituen arauak ere».

Vegak gogoratu du oraingoa ez dela Bizkaian hondakinen kudeaketan gertatu den lehenengo arazoa, eta duela zenbait hilabete TMB tratamendu mekaniko-biologikorako planta itxi egin behar izan zutela Q sukarra agertu zelako. «Orduan ere aldundiaren kontrol eta segurtasun neurrien gabeziak eragin zituen arazoak», esan du Vegak. «Frogatu zenez, Artigasko plantak ez zuen hondakinen tratamendurako segurtasun protokolorik».

Aldundiak hamabost egunean «inolako informaziorik» eman ez izana ere deitoratu du Vegak.

Bilboko Udaleko EH Bilduk ere Lan eta Zerbitzuetako zinegotzi Jose Luis Sabasen agerraldia eskatu du. Izan ere, aldundiaren menpeko Garbiker enpresak kudeatzen du Artigasko zabortegia, baina plastikoz beterik dagoen aldea Bilboko udalerrikoa da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu lehendakaria, atzo, Eusko Legebiltzarrera sartzen. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Jaurlaritzak 200 euro emango ditu hilero haur bakoitzeko, umeek 3 urte bete arte

Jone Arruabarrena

Demografiari buruzko bilkura monografikoa egin dute Eusko Legebiltzarrean. Arlo pribatuan ere amatasun eta aitatasun baimenak hemezortzi astekoak izatea eskatu dute

Uemak arnasguneetako barne garapena sustatzeko neurriak eskatu ditu

Olatz Enzunza Mallona

Hizkuntza politikaren ikuspegitik estrategia demografikoa «giltzarria» dela dio Uemak, eta euskara horietan txertatzeko ekarpenak egin ditu
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Erru gutxiago behar dugu, eta oxigeno gehiago»

Julen Aperribai

Euskararen patuaz kezka duen orok, hots, mundu justuago baten ikuskera duten guztiek etziko mobilizazioa bere egitea nahi dute Agirrek eta Garaikoetxeak.
 ©IDOIA ZABALETA / @FOKU

Feministak sanferminetako sexu erasoen aurkako mahaitik altxatu dira

Ion Orzaiz

Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak salatu du Maia alkateak «edukiz hustu» duela sexu indarkeriaren aurkako kanpaina

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.