Albistea entzun

Homosexualitatea: arauen barnean, hobe

Homofobia eta transfobiaren nazioarteko egunaren karietara, gazteek dituzten jarrerak plazaratu ditu Miarritzeko Atlantika Lizeoak ikerketa batean. Heteroarautik hurbil dauden ereduak aiseago onartzen dituzte.
Gay eta lesbianen ezkontza onartua dago gazteen artean. Irudian, ezkontzaren aldeko protesta bat, Baionan.
Gay eta lesbianen ezkontza onartua dago gazteen artean. Irudian, ezkontzaren aldeko protesta bat, Baionan. GAIZKA IROZ

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2015eko maiatzak 17

Gurasoei kontatzeko ezintasuna, lagunengandik jasotako mespretxua, irainak... Jarrera homofoboak ugariak dira gizartean, eta urteak joan, urteak etorri, joerak ez du zertan onera egin: gazteen artean ere gay, lesbiana, bisexual eta transexualen aurkako jarrerak badira, eta horixe erakutsi du Miarritzeko Atlantika Lizeoko zenbait ikaslek berriki eginiko ikerketak.

Homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna da gaur, hain zuzen, eta egunaren bueltan eman du ikerketa ezagutzera Ipar Euskal Herrian LGTBI kolektiboaren eskubideen alde aritzen den Les Bascos elkarteak. 2014ko otsailetik abendura egin dute azterlana, Ipar Euskal Herriko sei ikastetxetan. 604 neska-mutilek hartu dute parte, eta hainbat joera adierazgarri erakusten dituzte ateratako datuek. Erraterako, gazteek onarpen maila handiagoa dutela gay eta lesbianen ezkontzari dagokionez orokorrean homosexualitateari buruz baino.

Ikusgarritasunean dago, nolanahi ere, lehenbiziko hutsunea: galdekaturiko gazteetatik, %62k baino ez dute ezagutzen pertsona homosexual bat, adibidez. Irain homofoboei dagokienez, bertzalde, lautik hiruk baieztatzen dute noizbait laidoren bat entzun izana, eta lautik batek, erregularki.

Heteroarauaren menpe

Lagun batek sexu bereko norbaitekin harremanak izan dituela erranez gero, egoeraren arabera ezberdinak dira gazteen erreakzioak: sexu bereko pertsona bikotekidetzat duela aitortuz gero, adibidez, %28k erantzuten dute lagunagatik poztuko liratekeela. Harekin ezkonduko dela entzunez gero, berriz, %43 poztuko lirateke. Eta haurrak adoptatzeko asmoa erakutsita, azkenik, %65ek animatuko lukete laguna. Ondorio argia ateratzen dute hortik ikerketaren egileek: heteroarautik hurbil dagoen bizitza izan nahi duten homosexualek onarpen handiagoa dute bertzelako bizi ereduak hautatzen dituztenek baino. Bikoterik ez dutenei buruz ez diete galdetu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Janssen txertoaren banaketa atzeratu egin dute EBn, AEBetako tronbo kasuak argitu artean

Janssen txertoaren banaketa atzeratu egin dute EBn, AEBetako tronbo kasuak argitu artean

Arantxa Iraola

AEBetako CDC eta FDA osasun erakundeek txertoa jartzeari uzteko eskatu dute, hainbat tronbo kasu «arraro eta larrirekin» lotura dutelakoan. Osakidetza bihar da lehen dosiak jasotzekoa.

Aurtengo Herri Urrats edizioa aurkezteko pentsaurrekoa egin dute goizean, Kanbon. ©Guillaume Fauveau

30 Herri Urrats Ttiki eginen dituzte maiatzaren 9an, herriz herri

Oihana Teyseyre Koskarat

Egoera sanitarioagatik ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatuko du Boga lelopean. Seaskak, bestalde, ikastola bat irekiko du Bardozen, irailean. 

Labiren batzorde teknikoaren bileraren buru izan da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria ©Adrian Ruiz de Hierro /Efe

Urkulluk baztertu egin du, oraingoz, Labiren bilerara deitzea

Edurne Begiristain

Eusko Jaurlaritzak uste du indarrean dauden neurri murriztaileak betetzea nahikoa dela birusaren hedapena eteteko.

Guardia Zibila Nafarroaren mugetan kontrolak egiten, artxiboko irudi batean. ©RAQUEL MANZANARES, EFE

Nafarroako lau herri itxiko dituzte: Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes

Uxue Rey Gorraiz

Herriak ostegunetik egonen dira itxita, eta neurria bi astez izanen da indarrean, gutxienez. Gainera, testak egitera deitu dituzte Etxarri Aranazko eta Alesbesko hainbat herritar.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.