Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Talkaren klimaxa

Publizitatea

Iritzia

ENBAXADA BILA

Talkaren klimaxa

 

2017-06-18 / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Mendeko eztabaida da. Beste konturik ez dago gurean Kataluniako prozesuan interesatuta daudenen artean. «Egingo al dute katalanek erreferenduma?», «utziko al diete egiten?», «ez al dute atzera egingo katalanek»... horiek dira gehien entzuten diren galderak.

Ez naiz sekula oso trebea izan igarpenak egiteko orduan, baina nik erantzuten diet katalanek bortxakeria judizialaren ondorioz atzera egiten ez baduzue Espainiako Justiziak eta Gobernuak ezin izango dituztela poliziak bidali hauteslekuak indarrez ixtera. Puntu horretan dago trenen talkaren klimaxa: zein izango den aurrena, edo azkena, balazta zapaltzen.

Nire apustua da erreferenduma egin egingo duzuela.

Gogoratuko zara, Vicent, PSOEren primarioetako eztabaida bakarrean (Sanchez, Diaz, Lopez) nola ibili ziren eztabaidan Sanchez eta Lopez nazio hitzaz. Argigarria izan zen espainiarra (Sanchez) ikustea, Katalunia, Euskal Herria eta Galizia gogoan, plurinazionala eta nazio adieren onargarritasuna azaltzen euskal herritarrari (Lopez); jakinda Lopezek ez dituela hitz horiek sartu nahi bere alderdiaren hiztegi politikoan, are gutxiago alderdiko praktikan.

Nor jarriko du Sanchezek alderdiko batzorde eragile berrian lurralde politikaren ardurarekin? Patxi Lopez, bingoa! Jar zezakeen barne antolaketan, eta ingurugiroan; ez, lurralde antolaketan jarri du. Ulertzekoa da Kataluniako sektore askotan, sozialisten artean ere bai, iragarpenak sortu duen haserrea.

Eguneroko jardunean, noren irizpidea nagusituko da? Sanchezena edo Lopezena? Alderdiko sektore batzuek lasaitzeko helburuarekin egindako izendapen horrek arazoak sortuko dizkio PSCri, nazio hitzaren auzian behin eta berriro esan duelako ez dagoela amore emateko prest.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak