Noiz sortua: 2014-11-29 00:30:00

Ekialde Hurbila. Palestinaren onarpena Europako Batasunean

Frantziako Asanblea Nazionala, Palestinaren inguruan banatuta

Alderdi Sozialistak aurkeztutako adierazpen bat eztabaidatu dute Asanblea Nazionalean, Palestinako Estatua onartzeko.

«Frantziak onartuko du», esan du Fabiusek: «Ez da txeke zuria; eskubide bat da»
Udan Palestinaren alde egin zuten protesta bat, Parisen.
Udan Palestinaren alde egin zuten protesta bat, Parisen. ETIENNE LAURENT / EFE

Samara Velte -

2014ko azaroak 29

Stockholm, Londres eta Madrilen ostean, Parisko legebiltzarrera heldu da Palestinako Estatuari buruzko eztabaida. François Hollanderen gobernuari Palestina onartzeko eskatzen dion adierazpen bat aurkeztu zuen Frantziako Alderdi Sozialistak, eta osoko bilkuran eztabaidatu zuten diputatuek. Datorren asteartean bozkatuko dute, eta, emaitza bete beharrekoa ez bada ere, gobernuak dagoeneko adierazi du halako keinuren bat egiteko asmoa. «Frantziak onartuko du Palestinako Estatua», esan du Laurent Fabius Atzerri ministroak: «Ez da mesede bat, ez eta txeke zuri bat ere. Eskubide bat da».

Europa Mendebaldean zabaltzen ari den argumentazioari jarraituta, Ekialde Hurbileko egoera «ez aurrera eta ez atzera» dagoela dio PSren testuak. «Lurralde palestinarretako legez kanpoko kolonizazioak kalte egiten dio Palestinako Estatuaren bideragarritasunari, Palestinako Aginte Nazionalak dauzkan eskumen instituzionalak gorabehera, eta Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak hari zilegitasuna onartzen dion arren». Jerusalemen eta Zisjordanian hazten ari den tentsioa baretzeko, bi aldeek berriro bake negoziazioei heldu behar dietela defendatzen du: «Beharrezkoa eta erabat presazkoa da gatazka behin betiko konponduko duen irtenbide bat adostea, Palestinako Estatu demokratiko eta burujabe bat eraiki ahal izateko, Israelen alboan bakean eta segurtasunean biziko dena, 1967ko mugetan oinarrituta». Jerusalem bi estatuetako hiriburua litzateke, eta «elkarrekiko onarpenean» oinarrituko litzateke guztia.

Asanblea Nazionaleko alderdi nagusiak, ordea, banatuta daude gaiaren inguruan. Oro har, onartzearen alde agertu dira Alderdi Sozialista, ekologistak eta komunistak; eta, aurka, UMPren diskurtso nagusia eta Fronte Nazionala. Nolanahi ere, PSko hamar diputatuk jada iragarri dute ebazpenaren aurka bozkatuko dutela; aldiz, UMPko batzuek ontzat jo dute agiria.

EBko beste kideekin

Oraingoz, Europako Batasuneko herrialde bakarrak onartu du Palestina estatu gisa: Suediak, joan den hilabetean. Erresuma Batuko eta Espainiako legebiltzarrek ere onartu dituzte horren aldeko adierazpenak, eta Federica Mogherini EBko diplomaziaburu berriak ere babestu du halako irtenbide bat. Frantziako Atzerri ministroak iragarri du Paris ere prest legokeela EBko beste kide batzuekin batera Palestina onartzeko, baldin eta Ekialde Hurbileko lurralde gatazka negoziazioen bidez ebatziko balute.

Europa Mendebaldeko eskaerek, ordea, ez diote bake prozesuarekin konprometitzeko aski presio egin Tel Avivi. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak haserre erantzun du halako keinuren bat heldu zaion bakoitzean; atzoko bozketa baino lehen, «akats larria» egiten ari zirela ohartarazi zien Asanblea Nazionaleko diputatuei, eta UMPko eskuindarrenek bere egin zuten diskurtsoa. «Honek muturrera eramango du Israelen jarrera, eta ez dio lagunduko Mahmud Abbas PANeko presidenteari Hamasen gaineko agintea lortzen», esan du Pierre Lellouche UMPko diputatuak. Alderdi Sozialistari Frantziako komunitate musulmanaren botoak eskuratzeko kanpaina egitea egotzi dio. Bruno Le Roux PSko ordezkariak ukatu egin du bozketak hauteskundeekin lotura izatea: «Ez genuke Ekialde Hurbileko gatazka Errepublikako arazoekin nahastu behar. Hemen badago antisemitismoa, baina han gertatzen denak ez du hauspotzen».

Legebiltzarkideak gaiari buruz eztabaidatzen ari ziren bitartean, 250 lagun inguruk protesta egin zuten Asanblea Nazionalaren kanpoaldean, Frantziako hainbat elkarte sionistek deituta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 28an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 23 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta sei gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.976 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.037 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Baionako ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Mugak irekitzeko eskariak ugaritu egin dira

Berria

Edouard Philippek aipatu du mugako kontrolak kentzeko aukera. Ekainaren 15etik aitzinera izanen litzateke. Iñigo Urkulluk eta Alain Roussetek eskari horixe egin dute; Urkullu Espainiako presidenteari zuzendu zaio, eta Rousset, Frantziakoari, gutun bidez. «Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna errazteko» eskatu diete. Nafarroako Gobernuak ere bat egin du eskari horrekin.

Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko mugako saltokiak. Muga ekainaren 15ean zabaltzea «litekeena» dela esan du Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak. ©Jon Urbe / Foku

Ipar Euskal Herria bigarren fasean sartuko da ekainaren 2tik aitzina

Oihana Teyseyre Koskarat

Ostatuak zabalduko dituzte, baina neurri zorrotzak errespetatzeko baldintzarekin. Hirugarren fasea ekainaren 22an hastea espero dute.

Irun eta Hendaia arteko muga, apirila erdian ©Guillaume Fauveau

«Mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko» eskatu dute Urkulluk eta Roussetek

Berria

Gutun bat bidali dio Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari, «Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko». Gutun beraren kopia helarazi dio Alain Rousset Akitania Berriko presidenteak Edouard Philippe Frantziako Gobernuko lehen ministroari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna