Albistea entzun

Arnaldo Otegi aske. IRITZIA

Zimendua badugu, irribarrea

Laura Mintegi - Irakaslea eta idazlea

2016ko martxoak 2

Sei urte luze espetxean injustuki ematea gutxi balitz, orain dator kanpoko espektatibari aurre egin behar izatea. Pertsona batzuk profetaren zain dauden bitartean, beste batzuek muturra okertuta hartuko zaituzte, mesias guztiekiko mesfidati. Ez dute aintzat hartuko presoenik presoena izan zaitezen. Badago goratuko zaituenik eta egongo da, ifrentzuan, kritikatuko zaituena zuk ahoa zabaldu baino lehenagotik. Horra hor sinbolo izatearen zama. Ez nuke nahi zure larruan egon, Arnaldo.

Kalera atera eta gogoa Rafarengana eta barruan gelditzen diren ia 400 presoengana joango zaizu, ziur naiz. Zein latza izango den sentimendu zirimola kamera eta mikrofonen aurrean bizitzea. Norbera ez da aske sentitzen kideak aske ez dauden bitartean. Injustizia ez da amaitzen zigorra konplitzearekin.

Bihotza oraindik barruan, kanpoko presioari egin behar diozu aurre, sinbolo bihurtuta, norberak ondo asko dakienean hezur-haragizkoa dela.

Asmatu beharko duzu gobernatzen oraingo gehiegizko laudorioak eta urtetan pairatu dituzun bazterketa, erdeinu eta destainak. Kanpoko askoren loreak eta hurbileko batzuen gutxiespenak. Sentsazio kontrajarrien zirimola, seguru. Ez da erraza izan behar.

Nerau irrikan nago jakiteko zer hausnartu duzun ?denbora eta irakurketak lagun? orainaz eta geroaz. Nahi nuke zure proposamenak eztabaidatuak izan daitezen eta ibilbide berriak jorratzen ikas dezagun, elkarrengandik ikasiz eta batera abiatuz; nahiago baitut astiroago joan baina kuadrillan, eta ez lau sprinterrek aurrera hartu eta gainontzekoei esan diezagutela nondik nora doan bidea.

Ezker abertzalean badago indarra, soberan, baina nora ezean dabil, iparra galduta. Baliteke zuri egokitzea katalizadore lana egitea. Baina take it easy, Arnaldo, ez da pertsona batek egin dezakeen lana, auzo lanean egitekoa dugu.

Euskal Herri alaia eraikitzeko garaia da, aspaldion tristurak jota gabiltza-eta. Irribarrea egundo ez zaizu itzali, hortxe zimendua. Gainontzekoa lana da, lan eskerga.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

11 ekintzaileak, Baionako auzitegi aitzinean ©Guillaume Fauveau

Martxoaren 9an emango dute 11 'bakegileren' aurkako deliberoa

Ekhi Erremundegi Beloki

Hamar auzipeturentzat 950 euroko isuna eskatu du fiskalak, gibelapenarekin. Uztailaren 23ko protestetan errepidea blokeatzea egotzita epaitu dituzte.

Iratxe Sorzabalen zauriak, 2001eko atxiloaldiaren ostean. ©Berria

Iratxe Sorzabalen kontrako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, torturak ukatuta

Berria

Euskal preso horrek pairatutako torturen berri eman izanak ez du «egiaztatzen» halakorik sufritu zuenik, Gorenaren arabera.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, iazko azaroan, Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Artolazabalek otsailaren 14an utziko du sailburu postua

Mikel Elkoroberezibar Beloki

EAJren Gasteizko alkategaia izango da Artolazabal, eta kanpainaurreari heltzeko utziko du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu postua. Esan duenez, «oso gustuko» izango luke bere ordezkoa emakume arabar bat izatea.

GKSko kide baten atxiloketa salatzeko mobilizazioa, iazko ekainean ©Bob Edme

GKSko kide bat epaituko dute Pauen

Ekhi Erremundegi Beloki

Asteartean eginen diote epaiketa, Paueko Dei Auzitegian. Margoketak egitea leporatzen diote.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.