KRITIKA. Beldurrezko Astea

Batzartuta

Beñat Eizagirre Indo.
2016ko azaroaren 1a
00:00
Entzun

'Shin Godzilla'

Zuzendariak: Hideaki Anno eta Shinji Higuchi. Herrialdea: Japonia. Iraupena: 120 minutu.

Iaz Attack on Titan sagaz gozatzeko aukera eduki zuten Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteko ikusleek, eta aurtengoan Hideaki Anno (Neon Genesis Evangelion-en sortzailea) ospetsuarekin batera Shin Godzilla aurkeztu du Higuchik Donostian. Kaijyu mono-n ez bezala, baliabide handiak izan ditu lantaldeak bere eskura filma gauzatzeko garaian, eta, hortaz, ikusgarria dela ezin uka daiteke.

Eta, hala ere, Shin Godzilla ez da aurreikus zitekeen bezain ikusgarria. Anno eta Higuchirena akzio handiko filma izango zela pentsa zezakeen jendeak hasiera batean, baina proposamena bestelakoa da; izan ere, ia eszena guztietan batzartuta ageridira protagonistak. Burokrazia demokraziaren oinarria dela diote egileek. Hasieratik amaierara arte gobernuko kideak, politikariak, militarrak, zientzialariak, burokratak… behin eta berriz batzartzen dira arazoari irtenbide bat eman nahian. Era guztietako batzarrak beha ditzakegu, talde txikienetik hasita ehunka pertsonara iristen direnera arte, eta ikuslea gehiegi aspertu ez dadin areto desberdinetan egiten dituzte hil ala biziko bilera horiek. Horrenbestez, denborarik gehiena iritziak partekatzen eta erabakiak hartzen igarotzen dute.

Horrexegatik, Ghost in the Shell telesaila ekar dezake gogora proposamenak, agente bakoitzak daukan informazioabanatu behar baitu erabaki egokiak hartu ahal izateko.

Baina, kasu honetan, ez dago identitatearen auziaren inguruko hausnarketa mamitsurik; munstroa akabatzeko modurik ba ote dagoen jakin nahi dute. Esan daiteke primeran islatzen duela egungo gizarteen konplexutasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.