Bukatzeko eskaria

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak gaur aztertuko du 'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoan epaiketa egin ala ez.

Jende asko bildu da elkarretaratzean
<em>Egunkaria</em>-ko auzi ekonomikoan epaiketarik ez dadila egin eskatzeko atzo Donostian egindako bilkura.</em>
Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik ez dadila egin eskatzeko atzo Donostian egindako bilkura. JON URBE / ARP

Enekoitz Esnaola -

2014ko irailak 19

Carmen Zubimendik Egunkaria-ko auzi ekonomikoa itxitzat jotzeko emandako sententzia, fiskaltzaren helegitea, defentsaren inpugnazioa eta auziko ehunen bat tomo, horiek kontuan hartuta aztertuko du gaur Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak epaiketa egin ala ez. Kasua bukatuta dagoela berresten badu, auzia orduan amaituko da. Bestela, epaiketa. 2003an hasi zen hau guztia. «Aski da. Nahikoa sufrimendu izan dugu. Buka dadila», esan du Iñaki Uriak, auzipetuen izenean, Donostian, hango auzitegiaren aurrean Egunkaria-ren alde elkarteak deitutako bilkuran. Leloa: Epaiketarik ez.

Zubimendi Donostiako Zigor Epaitegiko epaileak maiatzean eman zuen itxitzat auzia, ustezko delituak preskribatutzat jota —diru laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuen faltsutzea—. Gipuzkoako Fiskaltzak ekainaren 11n apelazio helegitea aurkeztu zuen, auzia preskribatuta ez dagoelakoan; haren arabera, 2003ko auto batek eten zuen preskripzioa. Defentsak helegitea inpugnatu egin zuen, eta kasua Gipuzkoako Auzitegiko 3. sekzioko epaimahaiak aztertuko du; hain zuzen, Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz epaileek.

Gaur goizean hasiko dira aztertzen. Auzipetuak eta defentsa abokatuak ez dira epaitegian izango, eta ez dakite epaileek noiz jakinaraziko duten erabakia. «Auzian ez dago kalteturik eta deliturik. Bultzada politikoa dauka», esan du, aurrez, Uriak.Harez gain, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu dira auzipetuak. Fiskaltzak, denera, 128 urteko kartzelaldia eta 221 milioiko isuna eskatu izan ditu.

Sostengua auzipetuei

Instituzio, alderdi eta sindikatuetako ordezkaritza zabala izan da elkarretaratzean: Patxi Baztarrika (Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea), Garbiñe Errekondo, Iñaki Errazkin eta Ikerne Badiola (Gipuzkoako Aldundiko diputatuak), Zigor Etxeburua (Aldundiko Euskara zuzendaria), Nora Galparsoro eta Nerea Txapartegi (Donostiako udal gobernuko zinegotziak), Pernando Barrena (Sortu), Ainhoa Galdos eta Zorione Etxezarraga (EAJko Gipuzkoako batzarkideak), Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), Ainhoa Beola (Aralar), Mikel Izagirre (EAEko Ezker Anitza), Patxi Agirrezabala eta Xabi Anza (ELA), Jabi Garnika (LAB) edo Jesus Uzkudun (EAEko CCOO).

Han egon dira, halaber, Paul Bilbao (Kontseiluko idazkari nagusia), Iban Arregi (BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria), Garbiñe Petriati (Behatokiko zuzendaria), Joserra Olano (IKA), Oskar Elizburu (AEK), Mariano Ferrer eta Jaime Otamendi (kazetariak), Lorea Agirre (Jakin-eko zuzendaria), Estitxu Eizagirre (Argia-ko zuzendaria), Pello Zubiria (Egunkaria-ko lehen zuzendaria eta auzipetu ohia), Aizpea Goenaga (Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria), Joxe Azurmendi (euskaltzale eta pentsalaria), Jabier Muguruza (kantaria), Kirmen Uribe (idazlea), Maialen Lujanbio (bertsolaria)...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

<b>EH Bilduren mahai politikoa bilduta, atzo.</b> ©EH BILDU

Madrilgo aurrekontuak babesteko eskatu die EH Bilduk militanteei

Gurutze Izagirre Intxauspe

Espainiako Gobernuaren aurrekontuei baietza ematea hobetsi du, «eskubideak lortzeko eta eskuina geratzeko». Militanteek etzi bozkatuko dute. EAJk esan du aurrerapausoak eman dituztela
Jaione Jauregi, joan den igandean, Espainiaratu berritan. ©BERRIA

Abokatuak preskripzioa argudiatu arren, espetxera bidali dute Jaione Jauregi

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Duela ia 40 urteko hilketa bategatik Espainiaratu dute Belgikan zegoen iheslaria. Fiskalak espetxeratzeko eskatu, eta hala erabaki du epaileak
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea ©Javier Etxezarreta / Efe

EH Bilduren militantziak Madrilgo aurrekontuei buruz bozkatuko du; mahai politikoak baietza eskatu du

Berria

Otegik iragarri du PSOE-Podemosen aurrekontu proiektuari baietza ematearen alde dagoela mahai politikoa, baina azken hitza militanteek izango dute. Ostegunean 18:30ean egingo den ezohiko batzarrean bozkatuko dute militanteek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna