Albistea entzun

Azken jardunaldirako gidaliburua

Bihar arte ez da jakingo zeinek jokatuko duten binakako finala. Bengoetxea-Larunbek gaur irabazi egin behar dute itxaropenari eusteko
Oinatz Bengoetxea, pilota astintzeko zorian, lehen ligaxkan Jaka-Zabaletaren aurka jokaturiko partida batean.
Oinatz Bengoetxea, pilota astintzeko zorian, lehen ligaxkan Jaka-Zabaletaren aurka jokaturiko partida batean. J. U. / ARP

Imanol Magro Eizmendi -

2017ko martxoak 25

Asteburu honetan jokatuko da binakako txapelketako finalerdietako azken jardunaldia, eta lehian dauden lau bikoteek dute sailkatzeko aukera. Gaur jokatuko da lehen partida, Iruñean (17:00), Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Jaka-Zabaletaren artean. Elezkano eskuko minez dago, eta Jakak ordezkatuko du. Hona hemen bikote bakoitzak finalean sartzeko behar dituen emaitzak.

IRRIBARRIA-REZUSTA

Errazen dutenak dira, lehen bi partidak pilatu izanaren abantailarengatik. Etzi 11 tanto edo gehiago egiten badituzte, finalean egongo dira, edo gaur Bengoetxeak eta Larunbek galtzen badute. 11 tanto horiek egiten badituzte, finaleko aurkaria hautatzeko aukera dute: Olaizola II.a-Untoria edo Bengoetxea VI.a-Larunbe. Binakakoaren historian, haien egoeran edo antzeko batean iritsi diren ia bikote guztiak sailkatu dira finalerako.

OLAIZOLA II.A-UNTORIA

Euren esku dute sailkatzea, etzi irabazten badute finalean izango baitira. Hori bai, ez da lan erraza izango, ligaxkan Irribarria-Rezustaren aurka jokaturiko bi partidak galdu egin baitzituzten (22-7 eta 22-19). Dena den, galduta ere, aukerak dituzte, betiere hiru kasu hauetako bat gertatzen bada: Jaka-Zabaletak 22-13 eta 22-20 arteko emaitzarekin irabazten badute; 15 tanto baino egin eta, aldi berean, Jaka-Zabaletak 22-21 irabazten badute; eta, azkenik, hamasei tanto edo gehiago egin eta Jaka-Zabaletak 22-12 irabazten badute.

BENGOETXEA VI.A-LARUNBE

Gaurko partida irabazten badute eta Olaizola II.a-Untoriak biharkoa galdu, finalean izango dira. 22-21 galduz gero ere aukera dute; kasu horretan, baina, Olaizola II.a-Untoria hamalau tantora ez iristea beharko lukete. Irabazita ere, badituzte urduri egoteko arrazoiak, egon izan baitira bi garaipenekin berdinduta hiru. Binakakoan ez, baina lau t'erdikoan bai: Barriolari bi aldiz pasatu zitzaion (2008 eta 2010), eta Irujori behin (2010). Txapelketa oso orekatua izan da, eta ez litzateke harritzekoa hiruko berdinketa batekin amaitzea.

ELEZKANO II.A-ZABALETA

Oso zail dute, eta hiruko berdinketa da haien itxaropen bakarra. Hasteko, gaur 22-11 edo emaitza hobeago batekin irabazi behar dute, eta, aldi berean, Irribarria-Rezustak bihar irabaz dezaten itxaron. 22-12 irabazteak ere balio diezaieke, baina, kasu horretan, Olaizola II.a-Untoriak irabazi gabe, baina hamalau tanto baino gehiago egitea behar dute. Emaitza konbinazioa oso zaila da, baina aukerak hor daude. Binakako txapelketako aro modernoan bikote bat ez da inoiz sailkatu finalerdietako partida bakarra irabazita, ez lehen mailakoan, ez bigarrenekoan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langile batzuk Tourreko elastiko bat jartzen, gaur, Bilboko eraikin batean. ©Luis Tejido / EFE

Bilboko etxebizitza turistikoen prezioa gaueko 8.000 euroraino helduko da Tourraren aurreko egunetan

Paulo Ostolaza

EH Bilduk eskatu du «beharrezkoak diren mekanismoak» ezartzeko etxebizitza horien legezkotasuna kontrolatzeko eta «prezioen igoera indiskriminatua» eragozteko. Bihartik aurrera hainbat ekitaldi antolatuko dituzte lasterketari ongietorria emateko.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan»

Unai Ugartemendia

Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da.
Jose Luis Mendilibar Sevillan (Espainia), gaur eguerdian. ©David Arjona / EFE

Jose Luis Mendilibar da Sevillaren entrenatzaile berria

Paulo Ostolaza

Iaz Alaves entrenatu zuenetik talderik gabe zen Zaldibarko prestatzailea. Mailari eusteko lehian dabil Sevilla, eta Europa Ligako final laurdenetan Manchester Uniteden aurka jokatuko du.

'Harri jasotzaile onenen lurraldea?'

Martins Licisek argitaratu du Euskal Herrian grabatutako dokumentalaren lehen atala

Paulo Ostolaza

Munduko gizonik indartsuena izandakoak argitaratu duen ikus-entzunezkoak 'Harri jasotzaile onenen lurraldea?' izena du. Euskaldunen historiaz hitz egin du, eta, besteak beste, Iñaki Perurenarekin izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...