Albistea entzun

55 urteko zigorra eskatu du fiskalak De Miguel EAJko buru ohiarentzat

Legez kanpoko elkarte bateko buruzagi izatea eta legez kanpoko komisioak kobratzea egotzi diote.

26 auzipetu daude, ia denak jeltzaleak
De Miguel —erdian—, Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordean agerraldia egin zuenean, 2011n.
De Miguel —erdian—, Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordean agerraldia egin zuenean, 2011n. RAUL BOGAJO / ARP

Hodei Iruretagoiena -

2016ko martxoak 12

Legez kanpoko elkarte bat eratu eta komisioak kobratzea, EAJk gobernatutako erakundeen kontratu eta adjudikazio publikoak modu irregularrean eskuratzea, egin gabeko lanengatik dirua lortzea, kapitala zuritzea, eroskeria, bortxaz jendea behartzea, dirua bidegabe erabiltzea... Arabako Probintzia Auzitegiko fiskala ez da bigunkerian ibili De Miguel auzian. Hogeiren bat delitu egotzi dizkio Alfredo de Miguel auzipetu eta EAJko buruzagi ohiari. Zigor eskaera gogorra egin du Josu Izagirre fiskalak, ahozko epaiketara bidean den auzian: ia 55 urteko kartzela zigorra, eta 25 milioi euroko bermea.

Fiskalak atzo argitaratutako idatzian dioenez, «EAJko kide izateagatik unean-unean zeuzkan ardura politiko eta administratiboak baliatuta, eta beste auzipetuen laguntzarekin», legez kanpoko elkartea erabili zuen De Miguelek «bera eta beste pertsona batzuk aberasteko». Izan ere, denera, 26 lagun daude auzipetuta. De Miguel bera, Araba Buru Batzarreko kide ohi eta Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako diputatu ohia; Aitor Telleria ABBko kide ohia; Koldo Otxandiano Arabako burukide eta Arabako Ongizate Institutuko zuzendari izandakoa; Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde ohia; eta Alfonso Arriola eta Juan Sanchez Alegria EAEko teknologia parke sareko buru ohiak, besteak beste.

Horietako batzuen aurka ere zigor gogorrak eskatu ditu fiskalak; Telleria eta Otxandianorentzat, esaterako, 32 urte. Fiskalaren esanetan, bi horiek izan ziren ustezko ustelkeria sarea sortu zutenak, De Miguelekin batera.

EAJk ohar bidez esan duenez, «eginkizun eta gertakari guztiak argitzea» nahi du, eta, «erantzukizunik balego, horiek guztiak ere argitzea». Errugabetasun presuntzioa errespetatzeko eta auzia «ez politizatzeko» ere eskatu dute, «jatorria ez baitago talde baten jardueran, pertsona partikularren ustezko jokaeran baizik».

EH Bilduk, berriz, auziaren «atzerapena» salatu du. Sei urte dira dagoeneko De Miguel-eta inputatu zituztela. «Arabako herritarrak eta inplikatuta dagoen alderdia dira interesatuenak kasu hau azkartzeko eta argitzeko», esan du Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak.

Zigorra Gonzalori

Lau urte eta erdiko zigorra eta zortzi urte eta erdiko inhabilitazio berezia jarri diote Jose Maria Gonzalo Bizkaiko Etxebizitza ordezkari ohiari. Javier Madrazo (Ezker Batua) Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza departamentuko buru ohiak aukeratu zuen kargu horretarako, eta, Bizkaiko Epaitegiko epaileak ebatzi duenez, bidegabe erabili zuen diru publikoa 2006 eta 2009 artean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Juan Alberto Belloch, artxiboko irudi batean. ©Javier Cebollada / EFE

Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen»

Iosu Alberdi

Justizia eta Barne ministro ohiak adierazi du bera izan zela Galindori jeneral kargua ematea ahalbidetu zuena, nahiz eta jakin atxilotuak torturatzen zituela.

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak berriz egiteko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu du EAren eskaera, eta alderdiaren primarioak berriz egiteko agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...