Noiz sortua: 2015-03-14 00:30:00

Turismoan ere, zazpiak bat

Euskal Herriko zazpi herrialdeetako turismo eskaintza bateratzen duen webgune bat sortu dute: 'www.basklink.com'. Kanpoko bisitarientzat eta euskal herritarrentzat egina dago.
Eskualdeka eta gaika bildutako ibilbideak, lo egiteko eta jateko lekuak eta agendako ekitaldiak biltzen ditu, besteak beste, Basklink webguneak.
Eskualdeka eta gaika bildutako ibilbideak, lo egiteko eta jateko lekuak eta agendako ekitaldiak biltzen ditu, besteak beste, Basklink webguneak. BERRIA

Ilargi Agirre -

2015eko martxoak 14

Eeuskal Herriko turismo eskaintza guztia, zazpi herrialdeetakoa, webgune bakar batean biltzen du. Horixe da Basklink. «Gisa horretako plataforma digital bat sortzen den lehen aldia da. Aitzindaria da», azaldu du Leire Agirrezabala Basklinken sortzaile eta komunikazio eta marketin arduradunak.

«Hutsunea nabarmena zen. Izan ere, mugaz alde bateko edo besteko turismo eskaintza zegoen, baina ez zegoen ezer bateratuta», esan du Agirrezabalak. Basquetourren webguneak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen zituen; Nafarroakoak beste atari bat zuen, eta Ipar Euskal Herriko informazioa zatituta zegoen.

«Euskal Herrian modu natural batean, lasai eta erraz, leku batetik bestera mugitzeko bidaide bat sortu nahi izan dugu, turismo baliabideak leku bakar batean izateko asmoz», esan du komunikazio arduradunak.

Joana Mendiburu eta Leire Agirrezabala 2013ko irailean hasi ziren proiektua gorpuzten. Informazio webgune bat sortu nahi zuten, eta, iazko martxoan, lantaldea handitu egin zen. «Jakin genuen Ipar Euskal Herriko talde bat ere ideia berarekin zebilela bueltaka. Turismo eskaintzak erreserbatu ahal izateko tresna bat ari ziren prestatzen», jarraitu du Agirrezabalak. Hala, bi lan taldeak eta bi tresnak batzea erabaki zuten. Komunikazio eta marketin arduradunak azaldu du interesgarria iruditu zitzaiela, gainera, leku ezberdinetako lagunez osatutako lantaldea osatzea.

Orotariko informazioa aurki daiteke www.basklink.com webgunean. Mugaz gaindiko ibilbide gastronomikoak, ondarearen berri ematen dutenak eta euskal kostaldea ezagutzeko txangoak daude, esaterako. Festak, familientzako eta mendizaleentzako irteerak eta bidegorriak ere bildu dituzte, beste gauza askoren artean. «Lapurdiko Getariatik hasi eta Bertizeraino doan Euroveloa, Bardean bizikletaz egin ahal izateko txangoak, Plazaolakoa eta abar aurki daitezke». Eguraldia ere ez dute ahaztu, eta Euria ari badu, zer? atalean estalpean egin daitezkeen zereginak aipatu dituzte.

Ibilbideez gain, agendaren atala ere badago. Euskal Herriko ekitaldiak sartuz joango dira egunez egun, eta ostatu, jatetxe eta hainbat museo eta jardueratan erreserba egiteko zerrenda bat egin dute. «6.000 agente inguru daude. Ezagutzen ditugun guztiak sartu ditugu. Ordaindu dutenek informazio osatuago bat dute, eta doakoek, oinarrizkoagoa». Horrez gain, blog bat sortu dute, eta turismoarekin lotutako gaiekin elikatzeko asmoa dute, astean behin.

Webgunea hiru hizkuntzatan dago oraingoz —euskaraz, espainieraz eta frantsesez—, eta ingelesezko bertsioa osatzen ari dira.

Norentzat egina dago?

Euskal Herrikoak ez diren bisitarientzat zein hemengoentzat egina dago. Webgunearen xedea da bisitariek muga naturaltasunez gainditzea. Barne turismoari begira lan asko dagoela egiteko uste du Agirrezabalek. «Muga administratiboak amildegi moduko bat sortzen du, oraindik ere, bidaiatzeko. Jendeak esaten du 'nik ez dakit frantsesez', eta kosta egiten zaie Ipar Euskal Herrira joatea. Eta alderantziz berdin gertatzen da. Horrekin apurtu nahi dugu. Izan ere, gauza asko dauzkagu ezagutzeko etxetik gertu».

Hemen inguruan oporraldi motzetan, zubietan eta asteburuetan txango politak egin daitezkeela pentsatzen du Agirrezabalek.

Etorkizunean erreserba sistema bat martxan jarri nahiko lukete webgunean bertan. «Lo egiteko lekuak, ostatuak eta bestelako zerbitzu turistikoetarako sarrerak erreserbatu ahal izateko aukera jarri nahi dugu. Izan kontzertu bat edo izan bisita gidatu bat».

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:

www.basklink.com

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.944 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 846 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.601 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lesbos irlan lehorreratutako errefuxiatu talde bat, Mitileneko portuan. ©ORESTIS PANAGIOTOU / EFE

Italiak portuak itxi dizkie erreskate ontziei

Berria

Italiako Gobernuak herrialdean lehorreratzeko debekua ezarri die Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen dituzten ontziei. «Osasun larrialdiak irauten duen bitartean, ezin dira oinarrizko baldintzak bermatu», adierazi dute.

Irakasleak azterketa batean, Barakaldoko BECen. ©Monika Del Valle, FOKU

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu hezkuntzako lan deialdiak

Ainhoa Larretxea Agirre

Ez du zehaztu noiz izango diren, baina Uriartek erran du zaila iruditzen zaiola azterketak uda aitzinetik egitea.

Osasungintzako langileak txaloka Nafarroako ospitale gunean ©Idoia Zabaleta, FOKU

Koronabirusaren hedapena geldotzen ari da Nafarroan, baina ez EAEn

Ainhoa Larretxea Agirre

Lau hildako eta 112 kutsatu berri izan dira Nafarroan azken orduetan. Euskal Autonomia Erkidegoan, ordea, izurriak utzitako hildako kopururik altuena izan da azken orduetakoa: 52.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna