Albistea entzun

Lorentxa Gimoni elkartasuna adierazteko bidaia Rennesera

Ekhi Erremundegi Beloki -

2016ko urtarrilak 29 - Baiona

Manifestazioa eginen dute otsailaren 20an Rennesen (Bretainia), Lorentxa Gimon euskal presoaren sostenguz. Bagoaz kolektiboak autobusak antolatu ditu Euskal Herritik, eta Bretainiako norbanako eta kolektibo andanak ere parte hartuko duela jakinarazi du. Otsail bukaeran emanen dute Gimonen baldintzapeko eskaeraren erantzuna. Atzo, berriz, Lorentxa Beirieren eskaera ukatu zuen Dei Auzitegiak —gaur emanen dituzte ezezko horren xehetasunak—.

Bagoaz kolektiboak prentsaurrekoa eman zuen atzo, Baionan. Urtarrilaren 9ko manifestazioaren bilan baikorra eginagatik, lanean segitu beharra azpimarratu zuten bertan. Presoak Euskal Herrira hurbiltzea eta larriki eri direnak askatzea dituzte lehentasun. Alde horretan, Gimonen egoera larria salatu zuten. Angeluarrak Chron eritasuna pairatzen du 1991tik, eta azken hilabeteetan anitz okertu da haren osasun egoera. Abenduan bi aldiz eraman behar izan zuten erietxera, urgentziaz.

Azaroaren 24an baldintzapean askatzeko eskaera onartu zion epaileak, baina prokuradoreak dei egin zuen. Bagoaz-eko kideen hitzetan, epaiketan argi gelditu zen Gimonen egoera hobetzeko, askatzea zela aterabide bakarra; preso atxikitzea «mendeku politika» dela salatu du kolektiboak. Otsailaren 26an jakinen da Dei Auzitegiaren azken erabakia.

Azken asteetan sostengu anitz bildu ditu Bagoaz-ek Gimonen kasuaren harira. Urtarrilaren 9ko manifestazioan S.O.S Lorentxa zioen pankarta bat eraman zuten pankarta nagusiaren gibelean. Christiane Taubira ministro ohiari ere abisua eman zioten eragile eta norbanako ezberdinek bidalitako gutunetan. Hala ere, ez dute uste ministro aldaketak ezer zailduko duenik. «Elkarrizketak baziren Taubirarekin, baina ez da aldaketarik izan. Ez ditu ministro batek hartzen halako erabakiak, Frantziako Gobernuaren jarrera da jokoan», adierazi du Emili Martin Bagoaz kolektiboko kideak. Otsailaren 20ko manifestazioarekin, Frantziako Gobernua zuzenki interpelatzea da xedea.

Sakabanaketa jomugan

Etxerat elkarteak agerraldia egin zuen atzo, Iruñean, Olga Comes euskal presoaren senide eta lagunekin. Igande goizaldean Comesen hurbileko batek istripua izan zuen presoa bisitatzera zihoala. Anbulantzian ospitalera eraman zuten, eta bisita galdu zuen.

Etxerat-ek sakabanaketa politika salatu du, eta senideentzat «prezio altua» duela ohartarazi. Euskal gizartearen gehiengoak «salbuespeneko kartzela politikekin» amaitzea nahi duela azpimarratu du, eta Nafarroako Gobernuko bake, bizikidetza eta giza eskubideen idazkaritzak zaurituari eta Comesen senideei elkartasuna erakutsi izanak hori islatzen duela uste du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jose Maria Aznar eta Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburu ohiak, maiatzean, Madrilen. ©BALLESTEROS / EFE

BASOARTE ZARBATSUA

Iosu Alberdi

Espainiako Gobernuak desklasifikatu zituen lehen agiri sekretuak GALen ingurukoak izan ziren, 1997. urtean. Halere, zenbait dokumentu ezkutuan mantentzea erabaki zuen Moncloak, «estatuaren segurtasunaren» izenean.

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

 ©J. DANAE / FOKU
 ©J. DANAE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...