Albistea entzun

SERIEA. Errefuxiatuak (I). EB-Turkia akordioa

Laudorio gutxiko akordioa

NBEk zalantzak agertu ditu berriz Europako Batasunak eta Turkiak errefuxiatuen auzian egindako akordioaren legezkotasunari buruz. EBk iaz hitzartutako 160.000tik soilik 1.500i eman die babesa
Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Rodriguez -

2016ko maiatzak 17

Bruselak eta Ankarak joan den martxoaren 18an sinatutako hitzarmenak ezarri du errefuxiatuen auziak zer esparru berri duen Europan. Oso harrera prozesu motela, kanporatzeak, hesiak... dira hilabeteotako jardunaren ezaugarriak.

Betetzear dira bi hilabete EB Europako Batasunak eta Turkiak akordioa egin zutela errefuxiatuei oztopatzeko batasunean sartzea. Ordutik, laudorio gutxi eta kritika anitz jaso ditu hitzarmen horrek. NBE Nazio Batuen Erakundeak berak ere zalantzak agertu ditu. «Migratzaileak bidaltzea ez da ongi aterako», adierazi zion atzo Filippo Grandi UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak Erresuma Batuko BBC kateari. Zorrotzago mintzatu zen François Crepeau NBEren giza eskubideetarako ordezkaria Greziara egindako bidaian, bertzeak bertze, erran baitzuen Turkiarekin egindako akordioaren legezkotasuna ez dela «argia». Azken egunotan zalantza sortu da akordioaren etorkizunaren inguruan, baina ez kritikoek agertutako zalantza legal eta etikoengatik, EBko eta Turkiako agintariek «terrorismoaren» kontrako legediaren harira izan dituzten eztabaidengatik baizik.

Iazko udan nabarmen igo zen EBn sartu nahi zuten errefuxiatuen kopurua, nagusiki Siriako gerraren luzatzeak eraginda. EBk irailean eman zuen lehenbiziko erantzuna: hilabete hori baino lehen ailegatutako 160.000 errefuxiatu 25 estaturen artean banatzea erabaki zuen, biztanle kopuruan eta BPG barne produktu gordinean oinarritutako kuota sistema bat ezarrita —Danimarka, Erresuma Batua eta Irlanda salbuetsita gelditu ziren, mugen arloan duten estatus bereziagatik—. Zortzi hilabetean soilik 1.500 inguru kokatu dituzte, eta EBn babes eskaria egin dutenen kopurua 160.000 baino dezentez handiagoa da, milioia gainditzen baitu. Errefuxiatu gehienek erabilitako bide nagusia Turkiatik Greziarakoa denez, EBko agintariek erabaki zuten Ankararekin akordio bat egitea, hark bidea oztopa diezaien. «EBk krisiari erantzun beharko lioke aitzinetik prestatutako tresnekin», adierazi du Crepeau NBEren mandatariak Grezian. «Ez luke horiek asmatzen ibili behar krisi bat gertatzen den aldi oro».

Kanporatzeak legeztatuta

«Akordioa gogor kritikatu dute erakunde anitzek», erran dio BERRIAri Itziar Ruiz-Gimenez UAM Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko Harremanen irakasle eta nazioarteko giza eskubideen sisteman espezialistak. «UNHCRk berak uko egin zion akordioan parte hartzeari, uste baitu ez dituela eskubideak bermatzen». Ruiz-Gimenezek uste du akordioa «legez kanpokoa eta moralaren aurkakoa» dela. «Alde batetik, kanporatze kolektiboak eta unean bertan egindako kanporatzeak legeztatzen ditu, eta hori Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren eta nazioarteko giza eskubideen inguruko edozein hitzarmenen aurkakoa da. Bertzalde, akordio honen oinarrian dagoen ideia da Turkia herrialde seguru bat dela; horren arabera, Turkiak ez luke inor kanporatuko giza eskubideen urraketak jasateko arriskua dagoen herrialde batera». Baina ideia hori ez dela egiazkoa uste du Ruiz-Gimenezek. «Turkiak arazoak dauzka nazioarteko legediarekin. Genevako Hitzarmena 1951n sinatu zuen, baina soilik Europako herrialdeei aplikatzeko. Beraz, bertze herrialdeetakoek ezin dute estatusa legeztatu, eta Turkiak kanporatu izan ditu Siriara, Irakera eta bertze herrialde batzuetara. Beraz, erran daiteke Europa zeharka urratzen ari dela Genevako Hitzarmena».

Akordioaren aurka daudenek bi bide dituztela azaldu du adituak. Bata, politikoa, «gobernuei presio egiteko mobilizazio soziala». Bertzea, berriz, legala: «Turkiara kanporatutako herritarren kasuak Europako Giza Eskubideen Auzitegira eramanda».

Greziatik Italiara

EBren Frontex mugako agentziaren arabera, martxoaren 18tik %90 murriztu da Turkiatik Greziara ailegatutako errefuxiatu kopurua —2.700 lagun inguru—. NBEren arabera, ordea, handitu egin dira Italiara Libiatik ailegatutakoak —9.000 inguru—. Eta Sirian bertan, egoera ez da aldatu. Kurduen Afrin barrutiko agintarien arabera, Alepoko borroketatik ihesi 2.400 lagun jaso dituzte bi egunean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa, gaurko agerraldian, Espainiako Kongresuan ©J.C. Hidalgo / EFE

Grande-Marlaskak berriz esan du Espainian ez zela inor hil Melillako hesia igarotzeko ahaleginean

Ander Perez Zala

Espainiako Barne ministroak Guardia Zibila defendatu du, argudiatuta segurtasun indarren erantzuna «proportzionala» izan zela. Ikerketa batzuen arabera, gutxienez lagun bat hil zen Espainian sartzean.

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Gerra apartekoa da antolaketa sozial bat ezartzeko»

Igor Susaeta

Gerra erregimenaren eskema gobernatzeko eredu gisa aplikatzeak eragiten dituen egoerez eta ondorioez ohartarazi du Sanchez Cedillok 'Esta gerra no termina en Ucrania' liburuan.
NATOk berretsi du «behar beste denboraz» lagunduko diola Ukrainari

NATOk berretsi du «behar beste denboraz» lagunduko diola Ukrainari

Mikel O. Iribar - Igor Susaeta

Aliantzaren helburuetako bat da Putinek «irabazten ez duela bermatzea». G7ko herrialdeek adostu dute Ukrainako gerra krimenen ikerketak koordinatzeko sare bat egitea
Jiang Zemin, 2007ko argazki batean. / ©MICHAEL REYNOLDS, EFE

Jiang Zemin hil da, 1993tik 2003ra Txinako presidente izandakoa

Jon Ordoñez Garmendia - Maddi Iztueta Olano

Tiananmen plazako protesten ostean hartu zuen kargua, eta Alderdi Komunistan merkatu ekonomia sozialista kontzeptua txertatu zuen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...