Albistea entzun

Donostiako 76. Musika Hamabostaldia. KRITIKA. Antzinako Musika Zikloa

Ikuzgailuaren erritmoan

Forma Antiqva taldea.
Forma Antiqva taldea. BERRIA

Arkaitz Mendoza -

2015eko abuztuak 6

Forma Antiqva

Lekua: Donostiako Santa Teresa komentua. Eguna: Abuztuak 4.

Zapico anaiak, komentuko kaperatik irten eta jendetza agurtu ondoren, erdi ilunpean zeudela konturatu ziren. Argiztapena falta eta horren beharra ez zen ezinbestekoa izan. Argia partitura irakurtzeko premiazkoa da, baina, Aaron Zapicok adierazi zuen bezala, ehun kontzertuko zama daraman egitarau honek ez du argi beharrik. Hirukoteko zuzendariak argibide zehatzak eman zituen: ez da obra originalik entzungo; denak moldaketak izango dira klabe, tiorba eta gitarra barrokorako eginak. Hasiera ona, bikain, lehen pieza freskoa, Jose Blasco de Nebrarena, eta itxaropentsu gindoazen hurrengorantz. Santiago de Murcia, Gaspar Sanz, Giovanni Girolamo Kapsberger eta abarren musikak igarotzen joan ziren, itxuroso, joko dantzan, gertutasunetik hurbil. Hori bai, gitarraren inprobisazioak alboan zuen tiorba jotzaile anaiaren euskarri harmonikoa zeraman, eta bestetan alderantziz, gehienetan klabea egituraren baxua trinkotasunez mantentzen zuen bitartean. Lasai hasi, abiadura bizkortu, geroz eta apaindura gehiago txertatu, eta berriro ere lasaitasunerantz edo amaiera txalogarrirantz abiatzen ziren.

Inori errespetua galdu gabe, ikuzgailuaren irudia etorri zitzaidan burura; garbigailua martxan jarri, lehenengo bueltak lasaiak oso, erdibidean abiadura bizkortzen hasi, eta amaieran etenaldirantz pausoka. Ikuzgailuaren zirkulu bira bakoitzak parekotasun xelebrea du musikaren ostinato erritmiko amaiezinarekin. Bueltaka, ezin amaitu, hasieran dibertigarri, gerora deseroso, eta amaieran nekagarri. Sentsazio hori izan nuen Zapico anaien moldaketak entzutean; obrak aldatzen zihoazen, baina Zapicotasuna betiere txertatuta zegoen xiringa zirudien. Une berezi argitsuak gozatzeko aukera izan genuen, XVII. eta XVIII. mendeetako obra txatalen dotorezia begi bistakoa izan baitzen Zapico anaien musika aukeraketan, bakarlariaren izar desioa guztiz baztertuz, lantalde polita gauzatzeraino. Barkatu, ikuzgailua eten egin da, egindako lana txukun atera dela dirudi, garbi-garbi. Arropa esekitzera noa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Itziar Aizpuru aktorea, <em>Loreak</em> filmeko eszena batean. ©JON URBE / FOKU

AMONATXOAREN IDEIA ZARTATZEN

Olaia L. Garaialde

Zaharrak eta zahartzaroa modu askotara irudikatu daitezke zineman eta antzerkian; BERRIAk gai horri buruz gogoetan jarri ditu zenbait aktore eta zinemagile. Batzuek nabarmendu dute gero eta pertsonaia gehiago sortzen ari direla, nahiz eta asko rol jakin batzuetara mugatuta egon.

Irene Nemirovsky. ©BERRIA

Literaturaren maleta galduak

Joannes Jauregi

Aurten laurogei urte dira Irene Nemirovsky idazlea Auschwitzen hil zutela. Haren 'Suite frantsesa' eleberriak naziek Frantzia okupatu zutenekoa kontatzen du.

James Baldwinen irudiarekin egindako muntatzea. ©ANE GARCIA
Girlschool taldeko Kim McAuliffe, herenegun, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Girlschool, bigarren lerroan duin

Gotzon Hermosilla

Girlschool taldeak Music Legends jaialdian jo zuen herenegun, Bilbon, eta rock gogorraren eremuan lau hamarkada baino gehiago iraun duen ibilbideari errepasoa egin zioten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...