Albistea entzun

Nestor Basterretxea. (1924-2014)

Nestor Basterretxea, in memoria

Juan A. Urbeltz - Folklore ikerlaria

2014ko uztailak 15

Bizkaiko itsasoan jaioa, Bermeoko portua bere gabai begien aurrean, Nestorren arimak egin du jada azken hegaldia eta sendia eta lagunak besarkatu ondoren, zirkulu handietan dabil biraka, inor itzultzen ez den lurretako paisaia berriak ikuskatuz.

Lehen gaztaroan Argentinan erbestean, Nestor Basterretxeak bere izate sortzailea bilatu zuen itsaso beretik etorritako beste espiritu baten eskutik, hamasei urte lehenago bere begiak Orion zabaldu zituena: Jorge Oteiza. Bera ondoan zuela ekin zion artista ororen konpromisoa eta patua den abentura biziemaileari. Eta bizitzaz hitzeginez, Nestor Basterretxearena beti izan zen itsasora jaurtiriko erbesteratu batena, horregatik bere-berezko Itaka pertsonalaren betiereko bilaketara derrigortua. Zeluloidea eta zura, papera eta burdina, brontzea eta harria izan ziren materialak zeinekin eraiki zuen Basterretxeak bere ontzia, guretzat, bere aberrikideontzat deskubrituz, galdutako munduen grazia eta edertasuna.

Nestor ezagutu genuen Ama Lur filmaren pasioan, eta ordutik, gertutasuna izan genuen haren izaera sendotik jario zen bizitasun sortzailearekin. Eta norberari dagokionez, Piriniotako artzai zaldi hazle eta cromlech eraikitzaileen seme izanik, bihotzaren ondoan badaukagu amerikar Mendebalde Urruneko gure artzaiei eginiko omenaldia, guztioi dagokigunez, eta milurtekoak beteak dituen herri baten izaerari erantzunez, eskertzen diogu Nestorri, ikertu eta erantzuna eman izana originaltasunez betetako Euskal Serie Kosmogonikoan, magdalendar ikonostasio batetik eratorriak diruditen, gorpuzkera lanbrotsuko jainkotasunen galeria. Bere lanaren bitartez eta bere grina sortzaileari erantzunez, Nestor Basterretxeak argi eta garbi utzi du, artearen lehen oinarria ez dela edertasuna, hori agian izan daiteke bigarrena, zeren eta artearen, arte ororen, lehen oinarria bizi-indarra da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.