Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

UGTren eta CCOOren gainbeherari etekina atera diote sindikatu abertzaleek

Gehiengo absolutuak ihes egin die Nafarroan, eta nagusitasuna galtzen ari dira. Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua desegitea exijitu du LABek

Oihan Vitoria -

2016ko ekainak 15

Astiro, baina etenik gabe ari dira marrazten indar korrelazio berriak Nafarroan. Horren isla, azken hauteskunde sindikalak. Aspaldian ikusi gabeko erretratua erakutsi dute: UGTk eta CCOOk gehiengo sindikal historikoa galdu dute, eta are gehiago higatu dute urteotako gainbehera. Egoera hori hazteko baliatzen ari dira sindikatu abertzaleak; LABen eskutik, bereziki. Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Sailaren arabera, ELA eta LAB 2009an baino %9,6 indartsuagoak dira egun; UGT eta CCOO, -%11 ahulagoak.

Kolpe handiena UGT eta CCOO sindikatuek jaso dute, 535 eta 268 ordezkari galduta, hurrenez hurren. Biek ala biek lehen eta bigarren postuari eusten diote oraindik, baina ez orain arte bezain tinko. Azken zazpi urteotako galera jasa eten ezinik dabiltza, urte batetik bestera indarra galtzen, eta bien batuketa inoizko ahulena da (%49,71): 2009az geroztik 803 ordezkari galdu dituzte bi sindikatuen artean, eta, Nafarroan oraindik ia hamahiru punturen aldearekin nagusi badira ere, gehiengo absolutuak ihes egin die eskutik.

Sindikatu abertzaleak (%36,93) daude beste muturrean. 2009. urtean baino 42 ordezkari gutxiagorekin, hirugarren tokian egonkor jarraitzen du ELAk, eta LAB gora begira jarri da laugarrenetik, zazpi urteotan 50 ordezkari irabazita. Enpresa itxieren eta lantalde murrizketen erruz ordezkari kopurua apaldu dela aintzat hartuta, LAB da ordezkariak irabazi dituen sindikatu bakarra. Hazkunde orekatua pilatzen ari da, sendo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere joera bera izaten ari da: 2014. urtean baino 166 ordezkari gehiago erdietsi zituen LABek iragan urtean; ELAk, halako lau ia-ia.

Ainhoa Etxaidek gidatzen duen sindikatuaren esanetan, datu horiek argi eta garbi erakusten dute Nafarroan egin den aldaketarako apustua isla izaten ari dela eremu sindikalean ere. «Enpresari askoren babesa izan arren, hogei urtez patronalarekin eta UPNrekin batera hitzartze sozialaren protagonista nagusi izan diren sindikatuek galdu egin dute gehiengoa».

Organoa, zilegitasunik gabe

Sindikatu abertzaleak, halaber, aldaketa sozialaren alde egindako esfortzuari esker «saria» eskuratu duela nabarmendu du, 2009tik %19,9 handitu baitu ordezkaritza. Goraldian dagoela aprobetxatu, eta Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua desegin dezala eskatu dio Uxue Barkos buru daukan gobernuari. «Ingurumari honetan are ulergaitzagoa da Nafarroako Gobernuak hura mantentzeko hartu duen erabakia». LABek abisatu du ordezkaritza sindikalaren garapena ikusita geratzen zitzaion «zilegitasun apurra» galdu duela organo horrek, eta zentzugabea dela horri eustea. Hala eta guztiz ere, oraindik ere badu itxaropenik: foru gobernuak hausnartzea eta atzera egitea espero du LABek.

Trukean, euskal lan harremanak sustatzeko esparru propio baten osaketan parte hartzeko prest dagoela berretsi du. Horren alde urratsak egiteko ordua dela deritzo. «Oraindik inork ez dio heldu gai horri: ez gobernuak eta ez parlamentuak», gogoratu du LABek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jose Luis Escriva ministroa, Espainiako Kongresuan, gaur, ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

EAJk pentsio erreforma babestu du, eta EH Bilduk abstentziora jo du

Xabier Martin

Alderdi jeltzaleak baiezkoa eman dio Belaunaldi arteko Ekitate Tresna jaso duen erreformari, «bidezkoagoa delako». Koalizio abertzaleak «abstentzio kritiko» batera jo du, «bidea egiteko».

LPEEren ikurra, Vienako egoitzan. ©CHRISTIAN BRUNA / Efe

LPEEk eta aliatuek ekoizpena poliki handitzen jarraituko dute

Iker Aranburu

Azken hilean %20 merkatu da Brent upela, gehienbat omikron aldaera agertu zenetik.

Bidesariak N1 errepidean. ©JON URBE / FOKU

Gipuzkoak hirugarren foru araua onartu du kamioientzako bidesariak legezko izan daitezen

Xabier Martin

EAJk eta PSEk aurrera atera dute arau berria A-15 autobidean eta N-1 errepidean bidesariak ezartzeko. Oposizio osoak ezezkoa eman dio proiektuari Batzar Nagusietan.

Lanbideren bulego bat, Barakaldon. ©Luis Jauregialto¡zo / Foku

Azaroan, 1.076 langabe gutxiago Hegoaldean

Iker Aranburu

Gizarte Segurantzak beste 2.614 kotizatzaile irabazi ditu, eta inoizko kopururik handiena du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.