ERREAKZIOAK

2017ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Nire mirespena azaldu nahi dut Manchesterreko herriak eman duen erantzunarengatik, ekintza basati honi gizatasunez eta sentikortasunez erantzun baitio».

Elizabeth II.a Erresuma Batuko erregina

[Erasotzaileei] Ez diet munstro deituko, agian izendapena gustatuko baitzaie. Galtzaile deituko diet».

Donald Trump AEBetako presidentea

Manchesterreko erasoak argi erakusten du terrorearen mehatxua handia dela gure kontinenteko herrialde guztietan. Aurten kirol eta kultura ekitaldi asko daude, eta antolatzaileei hainbat agindu eman dizkiegu gure herritarren segurtasuna berma dezaten».

Gerard Collomb Frantziako Barne ministroa

Gure eta zuen [Erresuma Batuaren] gaitasuna gutxietsi dute. Eraso koldar hauek indartu baino ez dute egingo gure konpromisoa elkarrekin lan egiteko halako ekintza maltzurrak egiten dituztenak garaitzeko».

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea

Errusiako estatuburuak berresten du prest dagoela gure bazkide britainiarrekin terrorismoaren aurkako elkarlana indartzeko, bai bien arteko harremanean, baita nazioarteko ahaleginen marko zabalagoan ere».

Vladimir Putin Errusiako presidentea

Terrorismoa garaituko da neurri zabalak hartuta bakarrik, eta neurri biko erregela alde batera utzita. Aliantza artifizialek ez dute geldiaraziko terrorismoaren minbizia munduan hedatzea».

Bahram Qasemi Irango Atzerri Ministerioko ordezkaria

Orain eta beti, gure erantzunik onena izango da sendo egotea, eta ausardia eta elkartasuna erakustea, gure balioak hondatu nahi dituztenei, gure haurren aurka jo nahi dutenei eta gure bizimodua suntsitu nahi dutenei garbi uztekoez dutela arrakastarik izango».

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa

Nik, beste askok bezala, hunkituta eta izututa ikusi ditut bart gauean jakinarazitako gertakariak, eraso izugarri honen tamaina jakin ahala. Pentsaezina da horrelako zerbait gertatzea jende gaztea dibertitzen ari den toki batean».

Michelle O'Neill Sinn Feinen liderra Ipar Irlandan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.