Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Nafarroa

UPNk eta Ahal-Dugu-k bi diputatu lortu eta EH Bildu kanpoan geratu da

Bi koalizio abertzaleek ez dute ordezkaritzarik lortu, eta 2011ko emaitzekin alderatuta, 27.500 boto galdu dituzte.

Historiako datu txarrenak izan arren, sozialistek diputatua errepikatzea lortu dute
Sabino Kuadra eta Oskar Matute, atzo, Hasier Arraizen alboan, Iruñean.
Sabino Kuadra eta Oskar Matute, atzo, Hasier Arraizen alboan, Iruñean. JESUS DIGES / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar Iruñea -

2015eko abenduak 21

Duela lau urte bi koalizio abertzaleak diputatu bana lortu zuten, eta atzokoan biak Kongresutik kanpo geratu ziren. Ez Sabino Cuadrak (EH Bildu) ez Koldo Martinezek (Geroa Bai) ez dute ordezkaritzarik lortu. Haren ordez, Ahal Dugu-k eman du ezustekoa, eta Nafarroan bigarren indar izatea lortu du: inkestek diputatu bat ematen bazioten ere, azkenean, Eduardo Santos zerrendako bigarrenak ere eserlekua lortu du. UPN eta PPren arteko koalizioak hauteskundeak irabazi dituzte eta bi diputatu izango dituzte. PSOE hirugarren geratu da eta diputatu bat lortu du.

Lehen datu deigarria herritarren mobilizazioa izan da. Duela lau urteko zein maiatzeko foru hauteskundeekin alderatuta sei puntutan handitu zen partaidetza: %74,3koa izan zen, guztira.

UPNk eta PPk jakin zuten euren boto-emaileak mobilizatzen, eta botoen %98 zenbatuta, 99.873 boto bildu zituzten. Lehen indarra izatea lortu izanagatik, 2011ko hauteskundeekin alderatuta, %21eko jaitsiera izan zuten, eta 26.000 boto inguru galdu zituzten. Dena den, portzentualki Espainian PPk lortutakoa baino jaitsiera txikiagoa izan zuen koalizioak Nafarroan, neurri handi batean aldaketaren aldeko gobernuaren aurkako kritika zorrotzean oinarritu duelako kanpaina. Hala, Mariano Rajoy Espainiako presidentegai izateak izan zezakeen higadura ahalik eta gehien saihestea eta euren boto-emaileak mobilizatzea lortu du.

Eskuineko koalizioak 2011n botoen %38 lortu zituen eta atzo %29. Galdutako boto gehienak Ciudadanosera zuzendu ziren, baina Albert Riveraren erakarmena ez zitzaion aski izan. Ciudadanosek Itun Ekonomikoaren eta foru erregimenaren aurkako mezua izanagatik, maiatzeko bozekin alderatuta 14.000 boto gehiago lortu zituen, eta, guztira, 24.250 boto lortu zituen. Ez zitzaion nahikoa izan Kongresuan diputatu bat eskuratzeko.

Boto-emaileen mobilizazioa batik bat Ahal Dugu-k baliatu zuen, eta duela lau urte abstenitu zirenetako batzuk erakarri ditu beregana. Hala ere, horrek soilik ez du azaltzen 79.134 boto lortu izana, eta zentro-ezkerrekotzat jo litekeen eremu zabal osoan arrantza egin du: PSOEri zulo handia eragin zion, baina baita aldaketaren aldeko hiru indarrei ere. Maiatzean baino 32.927 boto gehiago bildu zituen, eta emaitza on horiei esker bi diputatu lortu.

PSOEren emaitzak argi-ilun ugari uzten ditu. Duela lau urte lortutako diputatua errepikatu du, eta maiatzeko odolustea gerarazi du: Foru hauteskundeekin alderatuta, 8.500 boto gehiago izan ditu. Dena den, historikoki PSOEk beti PSNk foru hauteskundeetan baino emaitza hobeak lortu ditu Gorteetarako bozetan. Orain dela lau urteko emaitzekin alderatuta, 19.200 boto galdu ditu. Horri gehituz gero historikoki PSOEk Nafarroan izandako emaitzarik txarrenak izan direla badu kezkatzeko arrazoirik, baina Espainiako gaitzen isla dira.

Espainiako Gorteetarako hauteskunde izateak bereziki bi koalizio abertzaleei egin die min. Botoen %98 zenbatuta, EH Bilduk 34.153 eta Geroa Baik 29.943 boto bildu zituzten, eta duela lau urteko bozekin alderatuta 15.055 eta 12.469 galdu zituzten, hurrenez hurren. Boto horiek guztiak gehienbat Ahal Duguren zakura joan dira. Foru hauteskundeetan biek 100.000 botoren langa historikoa gainditu bazuten, atzo 64.099 botora baino ez ziren ailegatu. Espainiako bozak izateak kalte egin die, baina ez dute jakin boto-emaileak mobilizatzen.

Espainiako bozak izateak irakurketan distortsioa eragin arren, aldaketaren aldeko indarrei (142.800) gailendu egin zaie erregimenaren laukotea (UPN, PP, PSOE eta C's: 162.334).

Aldaketa, bigarren

Aldaketaren aldeko indarren porrota, dena den, Senatuan islatu da. Nahiz eta Kongresuan Ahal Duguk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Orain Baterak 142.800 boto bildu zituzten, baina indar hori ez zen islatu Senatuko Aldaketa hautagaitza bateratura. %80 zenbatuta, UPN/PPren hiru hautagaiek aurrea hartzen zioten Aldaketakoei. 15.771 boto baliogabe eta20.409 boto zuri izateak erakusten du herritar ugarik ez zutela ezagutzen hautagaitza bateratuaren marka.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Juan Alberto Belloch, artxiboko irudi batean. ©Javier Cebollada / EFE

Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen»

Iosu Alberdi

Justizia eta Barne ministro ohiak adierazi du bera izan zela Galindori jeneral kargua ematea ahalbidetu zuena, nahiz eta jakin atxilotuak torturatzen zituela.

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak errepikatzeko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak EAren eskaera tramitera onartu du, eta alderdiaren primarioak errepikatzea agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.