Noiz sortua: 2014-11-29 00:30:00

Ekialde Hurbila. Loretxu Bergunian. Brigadista

«Boikotak nazioarteko elkartasuna adierazten du»

Yallah plataforma aurkeztuko dute gaur Gernikako Astran (Bizkaia), Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat egiten duten euskal eragileak biltzeko. 11:30ean aurkeztuko dute.

Samara Velte -

2014ko azaroak 29

Abuztuan Palestinan izan zen Loretxu Bergunian (Makea, Lapurdi, 1981), Askapenak antolatutako brigada batekin. Gazako erasoaren amaiera zen, eta Zisjordanian ere tentsio handia sumatzen zuten. Euskal Herrira itzulita, palestinarrei babes emateko modu eraginkorrenaz mintzo da: Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDS) kanpaina.

Zergatik da hain garrantzitsua boikota?

Estatu sionista ekonomikoki hunkitzeko modu bakarrenetarikoa delako. Israel potentzia nuklear eta militarra da, eta aliatua Mendebaldearentzat; beraz, beti babesten dute edozer egiten duelarik. Baina nazioartetik solidarioak garenok gizartetik eragin ahal dugu ekonomikoki. Argentinak boikotarekin bat egin zuenean, Israelek milioiak galdu zituen; orain, gobernuak BDS mugimendua Estrategia Ministerioaren esku utzi du, Irango auzien pare. Beraz, haientzat eragin handia du. Batetik, presio egiteko balio du, palestinarrei bizitzen uzten ez dieten sarraski horiek geldi ditzan; bestetik, nazioarteko elkartasuna badela erakusten du.

Kanpaina, gainera, Palestinako gizartetik sortua da zuzenean.

Hasieran, 173 eragile ziren, eta fite gehitu dira beste ehunka. Kanpaina oso orokorra da, eta palestinar guziak hunkitzen ditu: egunerokotasunean, guztiek boikotatzen dute Israel. Garai batean, kontsumitzen zituzten produktuen %99 Israelgoa zen; orain, lortu dute %50era jaistea. Hori biziki polita da, erran nahi baitu palestinarren produkzio burujabea ere bultzatzen dela.

Yallah plataforma norentzat da?

Parte hartu nahi duen ororentzat da. Euskal Herrian aspaldi hasi zen BDSa zabaltzen: kanpaina 2005ean abiatu zutenean, nazioarteko lehenbiziko abiapuntua Bilbo izan zen. Jende asko dabil mugimenduan, baina ez dago agerlekurik. Beharbada, gutako asko joan dira Palestinara, eta, itzuli ostean, ez dakigu nola egin laguntzeko; plataforma honekin, herriz herri ikus dezakegu zein elkarte dauden Palestinarekin, eta hortik abiatu Palestinaren aldeko lana.

Euskal Herrian, oro har, nolakoa izaten da erantzuna Palestinaren eta Israelen aurkako boikota aipatzen dituzuenean?

Orokorrean, oso positiboa da, sentimendua partekatua delako. Boikotarekin zailagoa da: jendeak, gehienetan, ez du ulertzen nola izan daitekeen eraginkorra, eta zergatik erran behar zaion ezetz zerbaiti. Guk erosketak egiten ditugunean, nahi gabe kontsumitzen ditugu Israelgo produktuak. Beraz, ez badugu kasu egiten, ekonomia kolonialista bat bultzatzen ari gara. Ez gara ohartzen egunero esaten diogula baietz zerbaiti, eta axolagabekerian onartzen ditugula berez kontra gauden gauza batzuk. Bizitzan beti hautatzen duzu zerbaiten alde egitea, eta, elkartasunaren alde egitea erabakitzen baduzu, horrek esan nahi du zapaltzaile horren aurka egin behar duzula.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bilboko errepideak konfinamendua hasi berritan. ©Marisol Ramirez / Foku

Nafarroako Gobernuak udako herri bestak bertan beheiti uzteko gomendatu du

Berria

Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak nabarmendu du herri bestetan zaila dela segurtasun eta osasun neurriak betetzea. Hala, halakoetan birusa zabaltzeko arriskua ikusita, bestak bertan beheiti uzteko gomendioa egin du gobernuak. 

Gallartako agerraldiaren irudia, Josu Erkorekaren Twitter kontuan agertua ©@Jerkoreka

Urkulluk Euskal Herri osoan ibiltzea baimentzeko eskatu die Frantziari eta Espainiari

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak espero du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hirugarren fasera pasatuko direla astelehenetik aurrera. Salvador Illak aurreratu du hirugarren fasean ezingo dela erkidego batetik bertzera mugitu. 

Adegiko zuzendaritzako kideak, gaurko agerraldian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Adegi bat dator ELArekin erregulazioan daudenen soldata osatzeko

Xabier Martin

Osatze horiek egin ahal izateko finantzaketa, ordea, ez du nahi "bakarrik enpresaren bizkar uztea". Ekonomia %7 eta %10 artean uzkurtuko dela aurreikusi du Gipuzkoako patronalak, eta azken bi urteetan sortu diren 12.000 enpleguak galdu egingo direla.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna