Albistea entzun

Durangoko 50. Azoka. ARAZOKA

Aknearen alde

Iñigo Astiz -

2015eko abenduak 5

Segurtasun sarerik gabeko funanbulista nola, hala euskal kultura ere Durangoko Azokako lehen egunean. Ikasle eguna da, orgatxodun aita-amarik ez, kaskoa zuritutakorik apenas, eta gauza bakarra esan nahi du horrek: hasi da gerra. Zabaldu ateak, eta minutu gutxira dator esaldia: «Esto es una mierda, vamonos de aquí». Eta gehiago etorriko dira. Gisakoak, asko. Esperantzarako tarte bat ere bai aurreraxeago; literaturan interesatutako mutiko bat pasillo erdian, eta horregatik lagunen errieta entzuten. «¡¿Eres tan tonto como para robar un puto libro, en serio?!». Lehen eguna, eta korrika eta oihuka sartzen da mundua erakusmahaien ordena puskatzera. Ateak parez pare zabaltzen ditu azokak lehen egunean, eta munduarekin batera hotza ere sartzen da kaletik.

Errealitate txekeo zuzena da ikasle egunarena, eta ulertzekoa da horregatik profesional batzuen ezerosotasuna, azken finean horixe baita lehen egunekoa: errealitate kolpe bat. Salmentarik ez, gainera. Eta galderena ere badago. Koadernoa eskutan ikasle batek, adibidez, Xabier Mendiguren editore eta idazleari. «Idazlea zara?». «Bai». Eta azalpena ikasleak. «Eske idazle baten sinadura behar dugu, eta selfie bat». Umorez kontatu ditu Twitterren gehiago ere. «Zein da Uxue ALberdiren azkena?». «Besarkada. Ikusi nahi?». «Ez». Bai, bai, komediaren eta tragediaren arteko puntu zehatz horretan dena.

Eta hala behar. Izango bada, mundu etsai horretan izango baita transmisioa. Salmentei buruzko galdera artean, munduko kultur produktu guztien munduko marketin kanpaina erraldoi guztien aurka. Horri ere egin behar zaio aurre. Ezin da zuritutako eta soildutako buruen alde soilik egon kultura bat; aknearen alde ere egon behar du. Egin behar da. Badaude irudi ederrak ere. Burua erakusmahai gainetik doi-doi gaztetxo bat esaterako. «Zenbat da?». CD bat baino ez darama —bai, bai CD bat, benetan-, eta CDarekin batera, kimu sorta bat.

Etorkizunari begiratzen dio aurrez aurre azokak ikasleei ateak irekitzen dizkien aldiro. Eta 2015ean azokatik dena kaka bat dela esanez atera diren haurretariko batzuk baino ez dira itzuliko nerabe Durangoko tabernetara lehenik, eta gero agian burua zurituta azokara ere bai. 2065. urtea izango da, eta umeak esango die, «This is a kaka, let's goazen». Eta ezetz esango diete. Ikusteko, ikusteko, ze gauza politak. «Nik hemen CD bat erosi nuen behin». Eta akneak irri egingo du. «CD bat? Bua, ze zaharroldiea!».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.

1 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Artea hezkuntzari so

Aitor Biain

'Pentsatzeko leku bat. Arte eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian 1957-1979' erakusketa jarri du Artiumek. Ekainaren 5era arte egongo da zabalik
<em>Zura eta ura</em> egitasmoaren sortzaile eta sustatzaileak, Aquariumeko atzoko aurkezpen agerraldian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Itsas portuen erradiografia bat

Alex Uriarte Atxikallende

Argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen 'Zura eta ura' egitasmoa aurkeztu dute Aquariumean
Langile bat Donostiako Trueba zinema aretoak desinfektatzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

Kulturak 2021ean emandakoaren errepasoa dakar 'Jakin' berriak

Erredakzioa

Ismael Manterolak eta Ainhoa Urienek idatzi dituzte 247. zenbakiko artikulu nagusiak. Beste hainbat sinadura ere bildu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.