Albistea entzun

Ahal Dugu-k Roberto Uriarte hautatu du EAEn, eta Laura Perez Nafarroan

Ahal Dugu-ko idazkari nagusirako Euskal Hiria hautagaitzak irabazi du EAEn, eta Nafarroa Aldatu Ahal Dugu-k Nafarroan.

Perezek adierazia du ez duela sinatuko itunik UPNrekin, PPrekin eta PSNrekin
Roberto Uriarte hautatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkari nagusi kargurako.
Roberto Uriarte hautatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkari nagusi kargurako. BERRIA

Edurne Begiristain -

2015eko otsailak 15

Espainiako Estatuko erkidegoetako zuzendaritzak aukeratu ditu jada Ahal Dugu-k. Euskal Herrian, EAEkoa eta Nafarroakoa aukeratu dituzte: EAEn Roberto Uriarte aukeratu dute idazkari nagusirako, botoen %35,29rekin; eta Nafarroan, Laura Lucia Perez, botoen %52,37rekin. Roberto Uriarte (Bermeo, Bizkaia, 1960) Euskal Hiria hautagaitzako buru da. 968k egin dute haren alde. Laura Perez (Iruñea, 1980) Nafarroa Aldatu Ahal Dugu hautagaitzako zerrendaburua da, eta 1.291k eman dute haren aldeko boza. Ahal Dugu-k atzo gauean eman zituen erkidegoetako zuzendaritzen izenak. Azken hamabost egunetan, milaka lagunek izan dute idazkari nagusiak eta Herritarren Kontseilua —zuzendaritza— osatuko duten kideak hautatzeko parada. Bozketa telematikoaren bidez egin da aukeraketa prozesua, eta bereziki, Internetez.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hiru hautagaitza aurkeztu dira barne hauteskundeetara, eta beste hainbeste Nafarroan. EAEn honako hiru hautagaitza lehiatu dira: Orain Ahal Dugu (Luis Angel de Lachina da hautagaitzaren burua), Euskal Hiria (Roberto Uriarte) eta Euskadi (Iratxe Osinaga). Hiruretako batek ere ez du Espainiako Podemosen zuzendaritzaren babesa jaso, baina guztiek esan dute ildo berekoak direla. Nafarroan, berriz, honako hiru hautagaitza hauek aurkeztu dira: Nafarroak Ahal Du(Joan Bosch buru), 100% ADN Podemos (Sandra Gonzalez) eta Nafarroa Aldatu Ahal Dugu (Laura Perez).

Bi erkidegoetako Idazkaritza Nagusia, Herritarren Kontseilua eta Bermeen Batzordea ere aukeratu dituzte. EAEn 34 pertsona aurkeztu ziren Herritarren Kontseilua osatzeko, eta hamasei Nafarroan. Hain justu ere, EAEn osatutako Herritarren Kontseiluaren esku egongo da maiatzeko foru hauteskundeetara aurkeztu ala ez erabakitzea. Ondoren, herrialde bakoitzean izango duten egitura aukeratu, eta Espainiako Gorteetarako zerrendak osatuko dituzte.

Kanpainan zabaldu dituzten mezuen arabera, hautagaitza denek bat egiten dute: gaurko sistemaren aldean beste bat behar dela eta herritarrei «boterea» eman behar zaiela. Estatuan «prozesu eratzailea» egitearen aldekoak dira denak. Herrien erabakitzeko eskubidea defendatzen dute hautagaitza denek. Roberto Uriarte buru den Euskal Hiria unibertsitatetik bultzatutako hautagaitza irabazleak, besteak beste, herrien autodeterminazioaren alde egin du, baina Espainiako estatu federala desio du, eta barruan Euskal Estatua ikusten duela.

Orain Ahal Dugu hautagaitza eredu sozialaz, ekonomikoaz eta politikoaz gain, lurralde mailakoa ere «birdefinitzeko» erabakitzeko eskubidearen alde agertu da. Hautagaitza aurkezten azkenetarikoa izan da Euskadi, baita plataforma ere. Hasiera-hasieratik Podemosek Madrilen duen zuzendaritzarekin lerrokatu zen Iratxe Osinagaren hautagaitza.

Nafarroan aldaketaren alde

Nafarroan, bozen ondoren oposizioko talde batzuekin edo besteekin sinatu beharreko itunen inguruan izan dituzte ikuspuntu kontrajarriak, eta bereziki EH Bildurekin akordioak egin ala ez izan dute kanpainaren ardatz. Nafarroa Aldatu Ahal Dugu-ren hautagaitzako buru Laura Perez Ruano mintzatu da argien. Adierazi duenez, itun eta koalizioei irekita dago, baita Bildurekin ere. Gainera, UPN, PP eta PSNrekin ez duela itunik egingo hitzeman du. Are gehiago, horiek boteretik kentzea lehentasuna dela beretzat.

Nafarroako hautagaien artean, Laura Perezek egin du indar handien euskararen normalizazioaren alde kanpainan. Alderdi barruan ere euskararen sustapena bultzatuko duela esan du, eta politika sozialen alde egin du. Enplegu plan bat ontzea, banka publikoa sustatzea eta zerga politika progresiboa ezartzea ere proposatu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Jose Perals fiskala, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ©ESPAINIAKO AUZITEGI NAZIONALA

Guardia zibilen kontraerranak azaleratu ditu 13/13 auziko defentsak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Akusazioaren eta defentsaren perituek deklaratu dute gaurko auzi saioan. Epaiketa azarora arte luza daitekeela iragarri du Angela Murillo epaileak.

Euskal presoen eskubideen aldeko protesta bat, artxiboko irudi batean. ©Monika del Valle/FOKU

ELAk salatu du Jaurlaritzak egungo espetxe ereduari eutsiko diola

Oihane Puertas Ramirez

Sindikatuaren arabera, Jaurlaritzak «oraindik» ez du proposamenik aurkeztu, eta daukan jokaerak «agerian» uzten du Espainiako Estatuko ereduarekin jarraitzeko asmoa.

Eneko Andueza ©Gorka Rubio / Foku

PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du bihar Eneko Anduezak

Berria

Idoia Mendiak asteartean lema utziko zuela iragarri ondotik, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izango da lehena hautagaitza aurkezten. Ez da aurreikusten beste hautagaitzarik

Aranzadi elkarteko Lourdes Herrasti eta EHUko Jon Penche, atzoko jardunaldietan, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Hegoaldeko bi gobernuek batera aritu nahi dute memoriaren arloan

Gotzon Hermosilla

Gerraren eta frankismoaren biktimen erroldei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte elkarrekin. «Egiarako eskubidea» gauzatzeko datu baseek duten garrantzia nabarmendu dute adituek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna