Albistea entzun

Kritikoek ez dute baztertzen EA ez sartzea EH Bildun, gero koaligatzeko

Iruñeko batzarraren zuzenketak dio euren alderdiak koalizioan ezarritako kuoten araberako presentzia izan behar duela, eta hori ez bada betetzen proposatu dute hauteskundeetarako litzatekeen formula
EAko hainbat militante, atzo, Gasteizen, Pello Urizar alderdiko idazkari nagusiaren aldeko agerraldian.
EAko hainbat militante, atzo, Gasteizen, Pello Urizar alderdiko idazkari nagusiaren aldeko agerraldian. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2017ko maiatzak 21

EH Bilduk hartu nahi duen egitura berriaz EAn dagoen desadostasunak ekainaren 3ko eta 4ko bere ohiko kongresuan har dezake mailarik gorena, koalizioan EAren presentzia jakin bat ez bada bermatzen alderdiko ildo kritikoak EA EH Bilduren egituran ez sartzea aurreikusten baitu, eta gero hari bozetarako koaligatzeko proposatuko lioke, BERRIAk jakin duenez. Iruñeko EAko batzarrak aurkeztutako zuzenketak dakar aukera hori. Bi ildoei bi aste geratzen zaizkie negoziatzeko.

EAko zuzendaritzarekiko kritiko den taldean kezka dute alderdiak ez ote duen presentzia eta eragina galdu EH Bildun, eta ez ote duen gehiago galduko koalizioan independenteak sartuta. Iazko ekaineko ezohiko biltzarreko zuzenketa batean defenditu zuena jasoz, Iruñeko batzarrak dio EH Bilduko koordinazio organo guztietan izateko estrategia «indartu» egin behar duela EAk, eta, ondorioz, euren alderdiak koalizioan izan beharreko espazioa hasieratik ezarritako kuoten araberakoa izan behar dela —EAk %20koa du EAEn, eta Nafarroan, %30ekoa—. Zuzenketaren egileentzat, kuota horiek islatu behar dira hauteskunde zerrendetan, bozeramaileetan, karguen txandatzean, baliabide ekonomikoetan eta foro batzuetako ordezkaritzan —hedabideetan, harremanetan...—. Halakorik gertatu ezean, eta EH Bilduk «alderdi berri baten gisako talde integratu bat izatea erabakitzen badu —«zuzendaritza egiturekin eta hierarkizatuarekin...», EAko kritikoek orduan planteatuko lukete euren alderdia ez sartzea EH Bilduren egitura berrian, baina, 2011ko «zalantzarik gabeko apustuari» segida emateko, «hauteskunde koalizioak osatzeko prest» egotea, «aurrez zehaztutako baldintza argiak» mahai gainean jarrita.

EH Bilduk ekainaren 17an egingo du bere I. kongresua, eta proposamenen artean dator bilkide figura sortzea. Alderdietan izena emanda ez dauden lagunak lirateke bilkideak, baita alderdietako afiliatuak ere, eta «instituzio nagusietako» hautagaien %50 haiek hautatuko lituzkete; beste erdiak, Alderdien Mahaiak —Sortu, EA, Aralar eta Alternatibak—. Zuzendaritza organoetan alderdien ordezkarien batura, gehienez, erdia litzateke; besteak, bilkideak.

Etzi, EAren Batzar Nazionala

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak ordezkatzen duen taldeak dio, alderdia «indartuz», EH Bildu «irekiago» bat behar dela, independenteak ere erabakiguneetan sartuz. Gainera, nabarmentzen dute Alderdien Mahaia eratuko litzatekeela. Kritikoek ere esaten dute EH Bildu «zabal» bat nahi dutela, baina diote «indar handiena» alderdiek izan behar dutela. EAren kongresuko beste zuzenketa batek argudioen artean dio koalizioa lau alderdiek osatzen dutela; «beste kontu bat da proiektura pertsonak batzea».

Kritikoen eledun Iratxe Lopez de Aberasturik atzo Iruñean adierazi zuen «aniztasuna» dela EH Bilduren balio nagusia. «Hori galduko balu, Euskal Herriarentzat duen balio estrategikoa galduko luke». Iragarria du biltzarrerako zerrenda bat aurkeztuko dutela.

EAk etzi Batzar Nazionala egingo du, Gasteizen (19:00). EH Bilduren lau aste barruko kongresua hizpide izango dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Egitasmoa babesten duten zenbait kide, gaur, Nafarroako Jauregiaren aurrean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Nafarroa XXI dinamika sortu dute, Foru Hobekuntzaren inguruko «herri kontakizun bat» sortzeko

Ane Eslava

Nafarroaren «autogobernu galerarekin larrituta», herrialdearen orainaren eta etorkizunaren inguruko eztabaida «plural eta parte hartzailea» sustatu nahi dute.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Presoek egiteko bat dute elkarbizitzaren eraikuntzan»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Dudouetek uste du euskal prozesua «berritzailea» eta «inklusiboa» izan dela, aldebakarrekoa ez ezik: «Egon da elkarrizketa bat; euskal elkarrizketa bat». Itxaropenez egiten die so azken aitzinamenduei.

 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna