Albistea entzun

Saharako kultura: Artea hondar artean (I). Poesia eta musika

Artea haima baten aterpean

Donostia 2016ko 'Hondar artean' egitasmoak bi herrien arteko elkarrizketa sortu nahi du; euskal eta saharar artisten arteko elkarlana askotarikoa da hainbat alorretan.
Federico Guzman artistaren <em>Tuiza</em> izeneko artelana. Elkarlana esanahi du hassaniaz; emakumeek oihalez egin dute haima, elkarrekin.
Federico Guzman artistaren Tuiza izeneko artelana. Elkarlana esanahi du hassaniaz; emakumeek oihalez egin dute haima, elkarrekin. FEDERICO GUZMAN Tamaina handiagoan ikusi

Kristina Berasain Tristan -

2016ko maiatzak 3

Haima aterpea da, babeslekua, elkartzeko espazioa, tea hartzeko txokoa, solas egiteko tokia, ongietorria egiteko lekua, eta, haimaren abaroan, espazio magiko eta sakratu horren abaroan, sortu da saharar herriaren kultura, itzalpe eta gerizpe horretan eutsi zaio, belaunaldiz belaunaldi, ahozko transmisioari esker, herri baten tradizio eta memoriari. «Gure etxea da haima, gure arimaren bihotza, gure identitatearen ikurra». Ali Salem Iselmu (Dahkla, Mendebaldeko Sahara, 1970) idazleak dio nola ezin den ulertu herri nomada horren kultura haimarik gabe: «Hegoaldeari begiratzen dio beti haimak; atarian sua dago, tea; alde batean gizonak, eta bestean emakumeak eta haurrak. Gure topalekua da, eta, iluntzean, kontakizunek hartzen dute tartea».

Donostiako San Telmo museoko Tuiza izeneko haimak, hainbat adierazpen artistikoz baliatuta ? zinema, musika, arte plastikoak eta poesia, kasurako?, egitarau oparoa antolatu du uztailaren 3a bitartean haimen kulturaren berri emateko. Donostia 2016ko Hondar Artean proiektuaren muina da haima, eta emakume sahararren soineko tradizionalez, melhfa-z, egindako etxearen barruan, hainbat ekitaldi egiten ari dira, beti ere, hausnarketa sustatu eta herrien eta kulturen arteko elkarrizketa bat sortu nahian.

Euskarazko liburuak

Euskal Herriak saharar herriarekin duen lotura historikoa kulturaren alorrean ere garatu da; bi kulturen arteko zubia sendoa da aspalditik, eta ugariak dira gurean bizi den saharar komunitatearekin garatu diren proiektuak. Ali Salem Iselmuren beraren azken liburuaren irakurketarekin inauguratu zen haima. Gasteizen bizi den poetaren lana euskaratu du Xabier Monasteriok; Erroa argitaletxeak argitaratu du Beduino bat Karibe aldean.

«Inaugurazioan gazteleraz aritu nintzen ni, eta lagun bat euskaraz. Ekainaren 7an, beste emanaldi bat emango dugu». Iselmu Adiskidetasunaren Belaunaldia taldeko kidea da, erbestean bizi eta gazteleraz idazten dutenen belaunaldikoa. Hainbat liburu idatzi ditu, eta beste hainbat antologiatan hartu du parte.

Fatma Galia Mohamedekin (Aaiun, Mendebaldeko Sahara, 1971) partekatu ditu horietako batzuk. Bilbon bizi da idazle eta kazetari hori, eta bera izan zen hassania-euskara-gaztelera hiztegiaren arimetako bat. «Ongi etorri-Marhaban wa sahlan izena jarri genion liburuxkari. Euskal eta saharar kulturek badute antzekotasunik, ahozko transmisioko kulturak dira biak, idatzizko testurik gabe eutsi diogu tradizioari, eta bertsogintzan ere badago parekotasunik». Uztarri Kultur Taldeak argitaratu zuen hiztegia duela hamar urte. Gerora ere hainbat lan idatzi ditu Galiak. Lágrimas de un pueblo herido (Zauritutako herri baten malkoak) poema sorta argitaratu zion EHUk.

Saharako belaunaldi gazteek «poesia politikoa eta soziala» egiten dutela dio Galiak: «Badi Uld Mohamed Salem, Bachir Uld Ali Uld, Beibuh Uld Buddi Uld El Hach, Fatma Ahmed Salem garai bateko poeta handiek maitasunaz eta naturaz hitz egiten bazuten ere, gu gerrako umeak gara eta borroka dugu ardatz, gure herriaren askatasuna eta duintasuna aldarrikatzeko baliatzen dugu hitza, erresistentzia egiteko». Gabriel Zelaiak esan zuen moduan «etorkizunez kargatutako arma da poesia», eta horrela ulertzen dute idazle saharar gazteek.

Haima aldizkaria da horren adibide. Identitate ikur den heinean, protestarako tresna ere bihurtu da haima, eta lurralde okupatuetan editatzen den argitalpenari horregatik jarri zioten izen hori. Bachir Ben Taled Mendebaldeko Saharako Ondarea eta Kultura Babesteko eta Zabaltzeko Elkarteko presidenteak dio kultura erresistentzia egiteko tresna dela: «Haima debekatuta daukagu lurralde okupatuetan, gure etxeetako teilatu lauetan jarri behar dugu, ezkutuan, memoria kolektiboari eusteko eta okupazioari aurre egiteko».

Ipuinak eta elezaharrak

Mendebaldeko Saharan eta Tindufeko errefuxiatu guneetan bizi diren sahararren artean oraindik errotuta daude elezaharrak, alegiak, igarkizunak, eta ipuinak. Batzuk Euskal Herrira iritsi dira. Oiartzungo Udalak Astralamustrika bildumako zortzigarren zenbakia ipuin saharar eta palestinarrei eskaini zien. Xabier Susperregik jaso zituen ipuinak 2014ko edizioan. Eta Hernaniko Dobera euskara elkarteak, iazko udan, beste ipuin bat argitaratu zuen: Chertat eta lehoia. Chej Ahmed Bahia (Smara, Mendebaldeko Sahara, 1973) Hernanin (Gipuzkoa) bizi den sahararrak idatzi zuen arabierazko zatia, eta, Jexux Eizagirrek, euskarazkoa.

Euskal Herrian eta basamortuan lausoa da poesiaren eta musikaren arteko muga. Aziza Brahimek (Tinduf, Aljeria, 1976) ederki daki hori. Ljadra Min Mabruk olerkari ezaguna dauka amona kantariak eta «iraultzaren olerkaria» izan du inspirazio: «Kultura borrokarako tresna dela erakutsi dit, eta, hark poesiaren bidez eta nik musikaren bidez, erresistentzia egiten dugu biok».

Oreka TX taldearekin 2009an egindako bira oso gogoan du oraindik Brahimek: «Bi herrien arteko lotura oso estua da, eta han jotzen dudanean sentitzen dut; gure borrokarekin bat egiten duen herria da zuena». Eñaut Elorrietarekin kanta bat grabatu zuen iaz, eta euskal kantariekin elkarlanean jarraitzeko prest da. Bitartean haul musika tradizionala beste erritmoekin uztartuz, eta t'bala, emakumeek jotzen duten danborra, kantatzen jarraituko du haima baten aterpean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miren Billelabeitiaren aurkezpena, Elkar liburu dendan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gazteen inguruko aurreiritzien aurka

Olatz Silva Rodrigo

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' saiakera kaleratu du, Pamiela argitaletxearekin. Urteetan gazte eta ikasleekin liburuen inguruan izandako solasaldietan oinarritu du liburua

Robert Treviñok zuzenduko du orkestra. ©JUAN HERRERO / EFE

EOk 'Lorratz' estreinatuko du, Elkanori buruzko proiektuko azken obra

Mikel Lizarralde

Zuriñe F. Gerenabarrenarena da lana, eta Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertu programaren barruan joko dute

Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Harkaitz Cano idazlea, bere poema liburu berria esku artean duela, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du

Ainhoa Sarasola

Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...