Albistea entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. PSE-EE

Aurreikusitako kolpea jaso du PSE-EEk, zazpi aulki eta 87.000 boto galduta

Bederatzi legebiltzarkide eskuratuta, parlamentu berrian laugarren indar politikoa izango dira sozialistak. Emaitzak «txarrak» izan direla onartu du Idoia Mendiak. Zazpi urtean ia 200.000 boto galdu ditu PSEk
Oso serio agertu zen atzo Idoia Mendia hedabideen aurrean.
Oso serio agertu zen atzo Idoia Mendia hedabideen aurrean. JAVIER ZORRILA / EFE

Maite Asensio Lozano -

2016ko irailak 26

ESERLEKUAK

9

BOTOAK

126.139

LEGEBILTZARKIDEAK

Araba: Natalia Rojo, Txarli Prieto, Gloria Sanchez.

Bizkaia: Idoia Mendia, Jose Antonio Pastor, Alexia Castelo.

Gipuzkoa: Susana Corcuera, Eneko Andueza, Rafaela Romero.

Kolpe latza jaso zuen atzo PSE-EEk. Bozkalekuak itxitakoan oraindik itxaropen izpi batekin mintzatu zen Jose Antonio Pastor eleduna, behin betiko emaitzen berri izan aurretik: «Tradizio bihurtu da inkestetan baino emaitza hobeak lortzea». Baina azken asteetako aurreikuspenak bete egin ziren: bederatzi ordezkari izango dituzte sozialistek Eusko Legebiltzar berrian, 2012an baino zazpi gutxiago, ia 87.000 boto galduta. Inoizko emaitza txarrenak lortu arren, baina, Eusko Jaurlaritzan eragin dezakete, EAJrekin 2013an sinatutako «egonkortasunerako» ituna zabalduz gero. Halakorik ez zuen aipatu, ordea, Idoia Mendia lehendakarigaiak atzo iluntzean eginiko balorazioan: Iñigo Urkullu jeltzalea zoriondu zuela jakinaraztera mugatu zen.

«Ez dira espero genituen emaitzak; txarrak dira, argi dago». Porrota ukatu ezinik atera zen Mendia prentsaren aurrera. Agerraldi laburra egin zuen, eta eduki handietan sartu gabe. «Indar berrien agerraldiari» eta «parte hartze apalari» egotzi zien jaitsiera: «Bederatzi hilabetean hirugarren aldiz bozkatu dute herritarrek, eta Espainian egoera politiko asaldatua izanda».

Datuek argi adierazten dute sozialisten beherakada. Hauteskundeetan parte hartu dutenen %12k baino ez dute PSEren alde bozkatu: 126.000 boto pasatxo lortu ditu, 2012an baino 86.670 gutxiago. Hiru ordezkari eskuratu ditu lurralde bakoitzean: hiru galdu ditu Araban, eta bina Bizkaian eta Gipuzkoan. Sinbolikoki ere pisua galduko du datozen lau urteetan: parlamentuko laugarren indarra izango da —PPren legebiltzarkide kopuru berdinarekin—; Elkarrekin Podemosek kendu dio 2012an lortutako hirugarren postua.

Kolpea ikusita, Idoia Mendiaren postua bera arriskuan egon daitekeen arren, dimisioaren aukerarik ez zuen aipatu lehendakarigaiak atzo. Etorkizunera begira mintzatu zen, eta esan bederatzi legebiltzarkide sozialistak buru-belarri arituko direla: «Euskal gizarteak, bere botoekin, legebiltzar plural bat marraztu du. Eserlekuen banaketa oso segmentatuta dago, eta horrek hitz egitera eta akordioak lortzera behartuko gaitu alderdiok».

Gotorlekuak ere galduta

PSEk jasotako zigorra, baina, are handiagoa da azken urteetako bilakaera kontuan hartuz gero. 2012ko hauteskundeetan ere galtzaile nagusia izan zen Patxi Lopez, Eusko Jaurlaritza gidatzetik zetorren arren. 2009ko bozekin alderatuta, 100.000 boto baino gehiago eta bederatzi aulki galdu zituzten. Dena den, bereziak izan ziren 2009ko emaitzak, ezker abertzaleak ez baitzuen bozetara aurkezterik izan, eta horrek ohi baino ordezkari gehiago lortzea ahalbidetu baitzien sozialistei: 25 eserleku eskuratu zituzten orduan, 318.112 botorekin (%30,70); bigarren indarra izan ziren. Azken zazpi urteetan, beraz, ia 200.000 boto galdu ditu PSEk.

Maldan beherako bidean, gotorlekuak galtzen jarraitzen du PSEk. Barakaldon eta Eibarren, adibidez, hirugarren indarra izan dira, EAJren eta Elkarrekin Podemosen atzetik. Barakaldon 8.766 boto eskuratu ditu, 2012ko 5.514 boto galduta. Eibarren, berriz, 2.784 boto lortu ditu, duela lau urte baino 1.170 gutxiago, eta EAJk baino 1.439 gutxiago. Ermuan, Portugaleten eta Zumarragan lehen indarra izateari utzi diote sozialistek, eta Irunen bigarren segitzen dute, 3.000 bototik gora galduta. Hiriburuetan ere, behera: laugarren postuan geratu dira Donostian, eta bosgarrenean Bilbon eta Gasteizen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Euskal presoen eskubideen alde joan den urtarrilean Donostian egindako protesta. ©JON URBE / FOKU

Hiru preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Ainhoa Barbarin Iurrebaso da Euskal Herrira ekarriko dutena: Zaballara ekarriko dute, Valentziatik. Xabier Makazaga Azurmendi eta Eneko Goieaskoetxea Arronategi A Lamatik El Duesora mugituko dituzte, eta Ana Belen Egues Gurrutxaga, Kordobatik Asturiasera.

Fernando Grande-Marlaska eta Josu Erkoreka, gaur, Gasteizen. ©EUSKO JAURLARITZA

Espetxe eskumenaren transferentziaz aritu dira Grande-Marlaska eta Erkoreka

Maddi Ane Txoperena Iribarren - Jon O. Urain

Espainiako Barne ministroa Gasteizen izan da gaur, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuarekin bilduta. Aitor Estebanek esan du espetxe eskumena «Aste Santua baino lehen» eskualdatu beharko luketela.

Ezkerretik, Xabier Madariaga, Roberto Moreno eta Pilar Kaltzada, atzo, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Haur motxiladunen arazoari heltzeko ikuspuntua aldatzea beharrezkoa dela diote adituek

Gotzon Hermosilla

Adituek uste dute gurasoren bat edo biak espetxean dituzten umeen arazoari heltzeko beharrezkoa dela ikuspuntua aldatzea, umeen beharrak beste edozein irizpideren gainetik jarriz.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Gasteizen izanen da martxoaren 4ko ekitaldian. ©Emilio Naranjo / EFE

ETAren armak suntsitzeko ekitaldi sinboliko bat eginen du Espainiako Gobernuak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Gasteizko Zentroak antolatu du ekitaldia, martxoaren 4rako. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea han izanen da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.