Albistea entzun

Hizkuntza oparotasunaz jabetzeko

Donostia 2016k eta Bagera elkarteak Euskarriak egitasmoa jarri dute abian, jendeak hizkuntza aniztasunaz gogoeta egin dezan
Tabakalera kanpoaldean jarri dute Europako hizkuntzen mapa.
Tabakalera kanpoaldean jarri dute Europako hizkuntzen mapa. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Ihintza Elustondo -

2016ko martxoak 11 - Donostia

Euskara, galiera, errumaniera, islandiera, ingelesa... Zabala da Europako hizkuntzen mapa. Aniztasun horren inguruan gogoeta bultzatzeko asmoz, Donostia 2016k eta Bagera elkarteak Euskarriak egitasmoa sortu dute. Hiru ardatz landuko ditu proiektuak: Europako hizkuntza aniztasuna, Donostiako hizkuntza aniztasuna, eta euskararen normalizaziorako egindako lana. Gai horiek lantzeko, publizitatea eta artea uztartzen dituzten askotariko euskarriak jarriko dituzte Donostiako kaleetan. Herritarrek ustekabean aurkituko dituzte euskarri horiek, propio ikustera joan beharrik gabe. «Sorpresa» da sortu nahi dutena, Aroa Huarte Bagera elkarteko arduradunaren arabera.

Lehen euskarria kalean da dagoeneko: Europako hizkuntzen mapa bat, bost metro zabal eta lau metro altu dena. Manex Izagirrek eta Iñaki Rifaterrak sortu dute, kontinenteko jatorrizko 91 hizkuntza bilduta. Hizkuntza bakoitzak egurrezko pieza bat du, eta, kasu askotan, herrialde berean hizkuntza bat baino gehiago daudela erakusten du. Begiratu hutsean adierazgarria izateaz gain, maparen ondoan lagungarri izan daitezkeen idatzi batzuk jarri dituzte. Tabakalera kanpoaldeko Nestor Basterretxea plazan jarri dute, Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute lelopean. Haren ondoan esaldi hori idatziko dute euskaraz eta beste zenbait hizkuntzatan. «Ziur nago elkarrizketa interesgarriak sortuko direla maparen aurrean», adierazi du Rifaterrak.

Hizkuntza bat bestearengandik bereizteak eta horien hedadura geografikoa zehazteak sortzen dituen zailtasunak direla eta, ez dago Europako hizkuntzen mapa osatzeko eredu bakarra. Horregatik, iturri bat hautatu behar izan dute egileek: Azkue fundazioak Europako hizkuntzen inguruan eginiko mapa hartu dute erreferentzia moduan, eta haren berrinterpretazio bat egin dute.

Hiztegi makina izango da bigarren euskarria. Tresna horren bidez, herritar bakoitzak bere hiztegia eraiki ahal izango du, euskara eta beste hizkuntza bat aukeratuta —50 daude aukeratzeko—. Orduan, makinak hiztegi bat inprimatuko du, eguneroko bizimoduan gehien erabiltzen diren hitzen itzulpenekin. Xabi Paya Donostia 2016ko programaren arduradunaren esanetan, «sandwich» makina baten moduan funtzionatuko du. Hirikilabsen ari dira makina hori sortzen, Topagunearen hiztegiak oinarri hartuta. Udaberrian jarriko dute Donostian, baina oraindik zehazteko dago non.

Egitasmoa abian jarri aurretik, parte hartze prozesu bat egin zuten. 30 bat pertsona bildu ziren proiektuaren nondik norakoak zehazteko: hizkuntzaren esparruan adituak edo arituak direnak, Donostiako herritarrak eta askotariko sortzaileak. Haien artean adostu zuten zeintzuk ziren hizkuntza aniztasunaren inguruan zabaldu beharreko mezuak, zein izango ziren horretarako erabiliko ziren euskarriak, eta non ezarriko ziren. Orotara, 40 proposamen bildu zituzten, eta hamar hautatu dituzte. Horietako bi martxan dira, eta gainontzekoen berri apiriletik irailera izango du jendeak, Donostian zehar, ustekabean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, 2 itzulia: Bilbo

Bertsolariek hasi dituzte ariketa puntuagarriak Bilbon, azken finalaurrekoan

Olatz Enzunza Mallona

Sei bertsolari ari dira Bizkaia pilotalekuko oholtzan: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Jone Uria, Joanes Illarregi eta Saioa Alkaiza.

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...