Albistea entzun

Silabaz silaba jin da finalaren txapela

Gaur eramanen du txapela Xilaba Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketako irabazleak.

Aitor Renteria 'Txato' zena omenduko dute
Xilabako sei finalistetatik bost —Maddalen Arzallus falta da irudian—, Baionan, ekitaldiaren aurkezpenean.
Xilabako sei finalistetatik bost —Maddalen Arzallus falta da irudian—, Baionan, ekitaldiaren aurkezpenean. SYLVAIN SENCRISTO

Ainize Madariaga -

2014ko azaroak 15

Azken orenak ditu Amets Arzallusen txapelak Ipar Euskal Herrian. Bertze bat bilatu beharko du negua beroki pasatzeko. Izan ere, gaur, Baionako Lauga gelan, arratsaldeko 17:00etan hasirik, beren burua eskaini dute Xumai Murua, Ramuntxo Christy, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina eta Eneritz Zabaleta finalistek. Aurtengo Xilaba Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketak sorpresak dakartza, maila ederra eta jendalde handia bildu baita hiru kanporaketa eta bi finalerdietan.

Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakariak emanen ditu gaiak. Epaile lanak, usaiakoek ez ezik, bertze hiruk ere eginen dituzte aurten Aitor Renteria Txato zenaren omenez, Txato saria plantan ezarri baitute. Hala, Eneko Bidegain, Beñat Soule, Lierni Elortza, Joakin Arregi eta Erik Etxart laguntzaileez gain, Pantxika Solorzano kantari lapurtarra, Mixel Aire Xalbador bertsolari baxenabartarra eta Jojo Bordagarai kantari baxenabartarra ere izanen dira epaile. «Kantaera aberatsena erabiltzen duen bertsolaria saritzea izanen du helburu. Kantaera aberatsena erratean, doinutegi aberatsena aipatzen dugu bereziki, eta baita doinuen erabilera ere, hots, airearen eta bertsoaren edukiaren arteko koherentzia», diote antolatzaileek.

«Sari hori biziki ideia ona iruditzen zait, zeren eta doinuetarako zaletasun handia bazuen, eta uste dut biziki ideia ona dela. Ez naiz finalera joanen doinuei pentsatuz. Beti bezala, saiatuko naiz doinu ezberdinak erabiltzen, baina gehiago kontzentratuko naiz bertsoetan doinuetan baino», dio Maddalen Arzallusek.

Odei Barrosok ere ideia ona dela azpimarratzen du: «Berri ona da seiontzat». Eta gaineratu du «Txatoren ekarpena kontuan hartzea» eta nolazpait «presente» izatea ideia bikaina dela.

Sariketa berriak, beraz, harrera ona du bertsolarien partetik.

Txapel bat buru batentzat

Bertsolariek zeri erantzun beharko diote? Nolakoak dira hilabete luzeotan gai-jartzaileek prestatu dizkieten ariketak?

Xilabako ariketak usaiako txapelketetako berak dira. Agurrak dio hasiera ematen saioari; puntuatu gabekoa da, eta, pentsa daitekeenez, aitzinetik pentsatua. Baina ba omen du bere funtzio eta garrantzia: «Bertsolariaren zainak askatzeko eta norbere aldartearen tenperatura hartzeko balio ohi du. Gaia, neurria eta airea bertsolariak hautatutakoak dira», erran du Karlos Aizpurua bertso irakasle izandakoak.

Bigarren ariketa binakakoa da; gaia emana zaie, eta zortziko handian kantatu behar dute. Orduan da saioa zinez partitzen, «batez ere lehen bikotearentzat, saioan ez baita izan aitzineko erreferentziarik. Eta komeni ongi hastea, besteak beste autokonfiantzarako», gehitu du Aizpuruak.

Ondoko ariketa berbera izanen dute, baina zortziko ttikian aritzeko. Gai-jartzaileek, usu, umorezko gaiak proposatzen dituzte, ikusirik neurria laburragoa dela eta, beraz, galdera-erantzunak biziagoak.

Segitzeko, banaka, hiru punturi erantzun. Bat-batean erantzun behar izate horrek bertsolaritzaren «ohiko estrategia» deuseztatzen duela azpimarratu du Aizpuruak, bertsoaren azken lerroko errimatik ez baitira hasiko.

Hamarreko ttikian ofiziotan, binaka, hiruna bertso botatzea izanen dute ondoko betekizuna. Badirudi hemen direla gai «serio edo drama kutsua» dutenak sartzen. Bertsolariak araberako doinua ere bilatzen du.

Kartzelaren bakardadea

Bat salbu, bertsolari guziak «kartzelan» sartzen dituzte, gaia nehork ez dezan entzun, taula gainekoak salbu. Beraz, gai berari bertsolari bakoitzak beharko dizkio hiru bertso bota. Doinu eta neurri librean bada ere, usaian, neurri luzeak hautatzen dituzte. «Bakarkako ariketan ageri ohi da etxeko lanaren emaitza», deritzo Aizpuruak. Izan ere, bertsoak osatzeaz gain, gai zabalari gidoia ere marraztu behar dio bertsolariak.

Hamabost bertso ditu bakoitzak kantatuak. Baina zintzurrak badu oraino lanik, bederatzi bertso gehiago osatu beharko baitituzte bukatu aitzin, bazterrean utzi gabe agurra: seiko motzean, ofiziotan hiruna bertso; zortziko ttikian, ofiziotan hiruna bertsu; eta kartzela bakarka, gaia emanda, hiruna bertso doinu eta neurri librean. Aizpuruak erantsi du zirtoka aritzean datzala ariketa horien funtsa. «Azken hiru ariketak buruz burukoak dira. Tema emanda binaka edo ofiziotan ari direlarik bertsolariek elkarri erantzutea da bertsogintzaren esentzia; baten azken puntuaren ideiari bestearen azken puntuaren ideiarekin ihardestea. Aldiz, ez du askorik balio arrapostu ezdeusak emateak; ziriari zotza sartzeraino ihardesten arituz gero, elkarrizketak komunzki interesa galduko du. Baina noiztenka arrapostua ematea, lagunak aipatu erreferentziak baliatzea... elkar erantzuteak egiten du bertsoaldia oso, ez bi bakarrizketek».

Sei bidelagunek taularen gaina agurtuko dute, bi urteren buruan beharbada arra-jiteko eta txapelari buru berri baten eskaintzeko, Xilabaren ondoko silabaren menturan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...