Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Garen patronalak dio Confebask diruarengatik mugitu dela

Publizitatea

Ekonomia

Garen patronalak dio Confebask diruarengatik mugitu dela

 

2017-01-11 / X.M.

Garen patronalak salatu du Lan Harremanen Kontseiluak ez duela erakutsi Confebaskek bere ordezkaritza nola egiaztatu duen, baina, hala ere, enpresei dagozkien eserleku guztiak eman dizkiola, zazpiak. Juan Ramon Apezetxea idazkari nagusiak uste du LHKren erabakia «fede kontua» dela. «Confebaskek bere ordezkaritza egiaztatu duela dio LHK-k, baina ez du esaten nola egiaztatu duen, zein metodologiaz».

«Lehen patronal bakarra zegoenez, hari ematen zioten ordezkaritza osoa LHKn, eta horrekin batera dagokion finantzaketa. Orain beste patronal bat azaldu denez, legeari erreparatu diote, baina neurketa nola egin den azaldu gabe», esan dio Apezetxeak BERRIAri. Jaurlaritzak berak patronal bakarra egotea nahiago duela uste du Gareneko zuzendaritzako kideak. «Confebaski eman diote babesa, mintzaide bakarra egotea nahi dutelako; kudeaketarako errazagoa zaie, izan ere. Finantzaketa haiei ematen diete, hark banatu ditzan laguntzak. Hori da nahi duten sistema».

Dirua, akordioen akuilua

Apezetxearen ustez, finantzaketaren gaia oinarrizkoa da ulertzeko Confebaskek azken hilabeteetan sinatu dituen hainbat sektoretako esparru hitzarmenak. «Garen agertu delako mugitu da Confebask; erabat ados gaude ELArekin horretan. Akordio horiek egiteko prest ginen gu, eta Confebaskek bere estrategia aldatu zuen gure asmoak jakin bezain laster». Alegia, Apezetxea esaten ari da Garenek arriskuan jar dezakeela Confebaskek duen finantzaketaren monopolioa, edo hori pentsatu dutela Confebasken, eta horrek azaltzen duela hein handi batean azken asteetan zabaldu diren akordioetarako ateak».

Garenen idazkari nagusiak iragarri du negoziazioa bultzatzeko estrategiarekin jarraituko dutela nolanahi ere, eta urrats zehatzak egin dituztela Gipuzkoako merkataritzaren mahaiak martxan jar daitezen. Urtarrilean bertan negoziazioak hastea nahi du Apezetxeak. «Confebasken benetako jarrera ikusi nahi dugu mahai horietan».

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak