Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Lur planetan astronauta

Agus Perez -

2016ko otsailak 18

'Adarretatik zintzilik'

Konpainia: Gilkitxaro. Antzezleak: Ane Zabala eta Galder Perez. Lekua: Bilboko Kafe Antzokia. Eguna: Otsailak 16.

Astronauta itxurarekin agertu dira Galder Perez eta Ane Zabala Kafe Antzokiko sototik eszenatokira bidean, «Irten gaitezen lur azpitik, har ditzagun agertokiak!» esango balute bezala eta hasiera horrekin ezin hobeto irudikatuz emanaldiaren esangura.

Berrogeietako adinaren atarian egon arren, adarretatik zintzilik bizi dira antzezlaneko bi protagonistak, hau da, ez autorik, ez hipotekarik, ez seme-alabarik... gizarteak eskatzen duen moduan, eta, urtemugaz baliatuta, beraien bizi-ibilbidea birpasatzeari ekin diote, umoretsu eta ironia finez, ohikoa duten legez.

Egia esan, emanaldian zehar ez dakigu inoiz non amaitzen diren Zabalaren eta Perezen pertsonak eta non hasten diren beraiek gorpuztutako pertsonaiak, hain da lausoa bi planoen arteko muga. Beste batzuetan ere ?gehiegitan ere esango nuke nik? ikusi dugu horrelako planteamendu autobiografikorik, gaztelaniaz gehienetan, euskaraz ere bai, eta antzerki eskola batzuetan bultzatzen den infantilismo militantearen bidetik. Emaitzak, noski, negargarriak izan dira, produktu mota horietan dena dagoelako sortzaileen bizi-dentsitatearen menpe. Baina kasu honetan, zelan ez, kontrakoa gertatu da, eta ez bakarrik bi protagonistek bizitza pertsonalean duten gogo eta kemen agortezinagatik edo munduaz duten kontzientzia argiagatik, baizik eta beste kategoria bat eman dietelako beren bizipenei, samurtasuna eta gogorapenak ederto dosifikatuta eta norberaren gaineko umorearen aldarria eginez.

Elementu gutxiko eremu eszeniko batean aritu dira bi antzezleak, Tintinen abenturetako kohete zuri-gorriak espazioa zeharkatzen zuela eta aulki bi, ardo botila eta edalontzi bana zituztela lagun. Esan bezala, beren bizipenek ihes egin dute hutsalkeria eta zozokerietatik, eta haien artean lehen espazio-bidaiak, Oskorriren disko mitikoa, baten zein bestearen jaunartzeak, Kili-kili eta Ipurbeltz aldizkariak eta garai haietako iruditeri kolektiboaren ikonoak agertu dira, nostalgia puntu batekin, jakina, baina gehienbat nortasunaren osagai bihurtuta.

Azkenik, esan beharrik ez dago denak emanda ibili direla Zabala eta Perez beren antzezpenean, bizitzan bezala bide batez esanda. Galderrek parodia bihozberarako duen gaitasun guztia eskaini digu eskuzabal eta Ane Zabala bide beretik joan da, abegikortasunaz eta gauzengatiko distantzia kritikoaz hornituta. Bien artean umore mamitsua oparitu digute, eta bide batez mundu honetan astronauta ibiltzea zer den erakutsi.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hasi da EHZ Festibala

Piztu da EHZ festibaleko argia

Ainize Madariaga

EHZ jaialdiak laguntzaile gazte asko ditu aurten. Kontrara, rock zale adinduak izan dira Irisarriko karriketan. Elektrika joandurak Delirium Tremens eten du.
Xutik taldeko kideak; bigarren lerroan, erdian, Patxi Bidart. ©XUTIK

«Beti atxikitzen dugu rock zaharraren filosofia aldarrikatzaile hori»

Ainize Madariaga

Xutik taldeak 'Kantu berrien azalean' diskoa atera badu ere, zuzenekoari beha daude beti, hor baitute «indarra», kantuen garai iragankor hauetan. EHZn erakutsiko dute haien artea, 19:00etan, pentzean.

 ©IÑIGO URIZ

Gortinak itxita

Oihana Arana

Eskoriatzan jaio zen (Gipuzkoa), 2001ean. Txikitatik izan du bertsotarako zaletasuna, eta Gipuzkoako eskolarteko txapelduna izan zen 2017an eta 2018an, eta Erre ikuskizunean parte hartzen du egun. Portuak eleberria eta Lazunak azkazaletan poema bilduma eman ditu argitara.

Txaranga Urretabizkaia taldeak performance bat eginen du, <em>Partiturak/s</em> liburua aurkezteko. ©FOKU

23 artistak beren argitalpenak aurkeztuko dituzte Azpeitian

Yasmine Khris

Liburu formatutik harago doazen argitalpenak jarriko ditu ikusgai Mahai Editoriala egitasmoak gaur eta bihar, eta performanceak ere izanen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...