Albistea entzun

AEBetako hauteskundeak. Ekonomia. ANALISIA

Tximinien kea noiz itzuliko

Iker Aranburu -

2016ko azaroak 10

Joan den larunbatean Hego Euskal Herriko kaleetan merkataritza itunen aurkako manifestazioetan busti zirenek eskura dute garaipen bat: Europako Batasunaren eta Kanadaren arteko itunak (CETA) agian aurrera egingo du, baina jaio aurretik hila dirudi haren senideak, TTIPek. Merkataritza libreak AEBetako industrializatutako eskualdeetan eragin duen kalteari zor dio garaipenaren zati bat Trumpek, eta nekez jarriko die alfonbra gorri bat orain Europako Batasuneko inportazioei.

Merkataritza politika errotik aldatuko duela agindu du Trumpek bere kanpainan, eta ez baditu Ohio, Pennsylvania, Michigan eta inguruko estatuetako langile zuri haserretuak gehiago haserretu nahi, keinu indartsuak espero daitezke alor horretan. Txinako inportazioei muga zerga handiagoak jartzeak egingarria dirudi, horrek Pekinekin merkataritza gerra bat hastea ekar lezakeen arren; gatazka arriskutsua, ez soilik kontsumo handiko produktu askoren garestitzea ekar dezakeelako, baizik eta Txina delako AEBetan gehien inbertitzen duena ?eta hori arma boteretsua da?.

Zailagoa izango zaio Trumpi Mexikorekin hesi komertzial bat jartzea. Ipar Amerikako merkataritza libreko ituna, NAFTA, berriro negoziatuko duela agindu du Trumpek. Mexikar maltzurrak ez ezik, Mexikon egindako produktu gutxiago sartzea ere nahi du. Oztopo gehiago espero ditzake adar horretan, kongresukide errepublikanoen aita pontekoak baitira fabrikak Rio Granderen hegoaldera lekualdatu zituztenak. Auto ekoizleek dagoeneko iragarri dute auto askoren prezioa 5.000 dolar igoko dela agian.

Protekzionismoaren eskutik Midwest-eko eta Appalacheetako zeruak tximiniaz betetzea espero dute haren jarraitzaileek. Hori sinetsarazi die Trumpek, inoiz ezer ekoitzi gabe aberastu den gizonak. Gertatuko al da? Esatea erraza da; egitea, zailagoa. Egia da globalizazioa geldialdian dagoela, baina goizegi da haren heriotza iragartzeko. Are gehiago kontuan hartuta AEBetako enpresak direla globalizazioaren motorra, eta hartan interes handiena dutena. Lantokiak berriro irekiko balira ere, robot gehiago izan ditzakete langileak baino.

Trumpek ez du erraza izango bere programa ekonomikoaren beste atalak indarrean jartzeko, iragarpen oso irrealistetan oinarritzen direlako. Zergak jaitsi nahi ditu, baina gastu publikoa igo. Herritar xumeenek errenta zergarik ez pagatzea proposatu du, baina jaitsiera handienak aberatsenentzat izango lirateke, eta enpresentzat ere bai ?%35etik %15era jaitsi nahi du sozietate zerga?. Kongresuko gehiengo errepublikanoen oztopo handirik ez luke jaso beharko aberatsei opariak egiteko, baina beste gauza bat da planaren bigarren zatia: gastu publikoa igotzea errepublikano askoren instintu nagusiaren aurka doa ?«zenbat eta gobernu gutxiago, orduan eta hobeto»?. Obamari gobernua geratu diote zorra gastuarekin duten obsesioarengatik.

Eta nola pagatu gastua? Mantra reaganzalea du horretarako Trumpek: zergak jaisteak ekonomia bizkortuko du, eta horrekin konpentsatuko da galera. Zerga txikiagoekin hazkundea bizkortzen dela zalantzazkoa izateaz gain ?AEBetan kontrakoa gertatu dela erakutsi du Paul Krugmanek?, Trumpen zenbakiak sinesgaitzak dira: bere politikarekin hazkunde tasa %3,5era edo %4ra igoko litzatekeela dio, baina historia modernoan halakorik ez da gertatu hamar urtean ?2010az geroztik %2,1 da batezbestekoa?.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sudango Kontseilu Subiranoa osatu duten bi sektoreen ordezkariak, 2019ko udan, gobernabide ituna sinatzen. ©EFE

Botere borrokan kateatuta

Ander Perez Zala

Sektore militarraren eta zibilaren arteko tirabira Sudango Kontseilu Subiranoa osatu zenetik egon da. Nola edo hala aurrera jarraitu dute, tentsioak eztanda egin duen arte.
Artalde bat, eta, haren atzean, hainbat ke zutabe, Alemaniako Bergheim hiriko lantegi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

Berotegi gasen kontzentrazioa inoizko handiena izan zen 2020an

Gorka Berasategi Otamendi

Karbono dioxidoaren zenbatekoa %149 handitu da industrializazio aurreko garaikoarekin alderatuta, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera. Estatuak Parisko helburuetatik «oso urrun» daude

Estatu kolpea salatzeko eta gobernuari elkartasuna adierazteko atzo Khartumen egindako protestetako bat. ©MOHAMMED ABU OBAID/ EFE

Sudanen, militarrek estatu kolpea eman dute, eta gobernua desegin

Arantxa Elizegi Egilegor

Armadak atxilo hartu du lehen ministroa, eta bakea «arriskuan» jartzea egotzi dio trantsizio gobernuari. Armadaburuak iragarri du «gobernu teknokrata bat» osatuko dutela datorren hilabetean
Emakumezko bat eta haur bat Kabulen, joan den irailean, errefuxiatuentzako kanpaleku batean. ©EFE

Afganiarren erdiak baino gehiago «elikadura krisi larri baten» atarian daude

Igor Susaeta

NBEren bi agentziak eskatu diote nazioarteari «urgentziaz» esku hartzeko, hurrengo hilabeteetan «hondamendi humanitario bat» izatea eragozteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.