Albistea entzun

Athleticek gorako bidean beste urrats bat egin gura du Getaferen aurka

Haritz Gallastegi -

2014ko azaroak 29

Athleticek Ukrainan utzi du depresioa. Lvivetik bueltan ez dago Xakhtarren aurka lehiatu aurretik zegoen zalantza arrastorik. Jakina da aurrez ere bidea zuzentzen hasia zela taldea, baina Txapeldunen Ligako azken partidan egindako lan onak indarberritu egin ditu zuri-gorriak. Hori da talde on baten aurka ondo lehiatzeak eta irabazteak ekarri duen ondorio nagusia. Baina gorako bidea hasi baino ez da egin. Larriak eta ugariak izan dira aurrez egindako okerrak, eta, goiko postuetara ailegatzeko, behartuta dago emaitza on asko lortzera.

Ligako azken hamabost puntuetatik 11 irabazita, zulotik irten eta beheko multzoa osatzen duten taldeen artean aurrena kokatu da Athletic. Jaitsiera postuetatik bost puntura eta Europako Liga jokatzeko aukera ematen duen postutik seira dago taldea. Bidearen erdian. Atzera begiratzeari utzi eta sasoi hasierako helburuetara gerturatzeko, Getafe mendean hartzen ahaleginduko da gaur Athletic. Ez da lan samurra izango.

Besteak beste, ia ezinezkoa delako Alfonso Perez Coliseumean baino futbol giro apalagoa aurkitzea, eta giro hotzarekin jokatzea kontrako giro beroarekin aritzea bezain ezerosoa da. Zelai hotza da, eta berdegunea gogor egoten da ia beti. Eta, horrez gain, maila oneko taldea izan ohi du Getafek. Athleticek behin baino ez du irabazi Madrilen, aurreko denboraldian. Bolada ona ez eteteko, Aduriz eta Laporte hasierako hamaikakoan jarriko ditu, berriz ere, Valverdek.

GETAFE-ATHLETIC

Getafe. Guaita; Arroyo, Naldo, Velazquez, Escudero; Juan Rodriguez, Lacen; Yoda, Sarabia, Hinestroza; eta Lafita.

Athletic. Iraizoz; De Marcos, Gurpegi, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Unai Lopez, Beñat, Muniain; eta Aduriz.

Epailea. Alvarez Izquierdo.

Lekua. Alfonso Perez Koliseoa (17.393 ikusle).

Ordua. 16:00 (C+L / Gol T).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Partida batera, Athleticek irabaz diezaioke Bartzelonari»

Aitor Manterola

Badaki zer den Espainiako Kopa irabaztea Athleticekin: entrenatzaile zen 1984ko finalean. Aukerak ikusten dizkio taldeari kopa lortzeko, baina sinetsi egin behar dutela dio. Klubaren egungo bidearekin baikortasun gutxiago dauka.
Jokin Altuna, finalerdietako ligaxkarako sailkatu berritan, herenegun, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Baita hirugarrenean ere

Julen Etxeberria

Elezkano-Zabaleta eta Altuna-Mariezkurrena ariko dira larunbatean Iruñean, eta Peña-Albisu eta Ezkurdia-Galarza igandean Logroñon
Axularren jaiotetxea, Urdazubin. Egun jabetza pribatua da. ©MIKEL ARRIZABALAGA

Axularren txokoa

Mikel Arrizabalaga

Xareta osatzen duten herriekin batera Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi, Urdazubi ere ezaguna da leize, kontrabandista eta sorginen istorioengatik. Axularren jaiotetxea han dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna