Albistea entzun

Carlos Hernando. Altitoyko zuzendari teknikoa

«Sekulako ardura da Grand Coursen sartzea»

Ohi baino erronka handiagoa dute Hernandok eta laguntzaileek aurten, mendiko eskiko Grand Coursen sartu baita aurten Altitoy. Eskiatzaile onenak izango dira han.
JON URBE / ARGAZKI PRESS

Unai Ugartemendia -

2016ko otsailak 16 - Donostia

Altitoyren bi buru nagusietako bat da Hernando, Christine Coumetekin batera. Elkarlanaren emaitza eredugarria da proba.

Joan gaitezen hasierara. Nor izan zen Altitoyren sortzailea?

Andoni Areizaga. Esan dezakegu bera izan zela mendiko eskiko lehiaketetan ibiltzen hasi zen lehena, hamabost urte izango dira jada. Val d'Iseren [Frantzia] zegoen batean, Pierra Menta lasterketaren kartel bat ikusi zuen, eta galdezka hasi zen. Han zeuden batzuek berarentzat ezinezkoa zela esan zioten, eta ahazteko gomendatu zioten. Urte hartan ez, baina hurrengoan jada irteera puntuan egon zen. Handik etorri zitzaion horrelako lasterketa bat egiteko gogoa. Aurrena Euskal Mendizale Federazioarekin jarri zen harremanetan, baina, haiekin izandako arazo batzuk zirela medio, gurera etorri zen, Club Vasco de Campingera. Zazpi urte egitera goaz aurtengoarekin.

Zein da zuzendari teknikoaren lana?

Zuzendari gehienek egiten dutena: gauza gutxi egitea baina dena kontrolatzea, kar-kar. Gauza guztien ardura izaten dut, baina ondoan laguntzaile mordo bat dauzkat. Urte asko daramatzagu, eta bakoitzak badaki zein den bere eginbeharra. Bestalde, Luz Ardidenen ere laguntzaile asko dauzkagu; Christine Coumet, esaterako. Bera da hango mendi taldearen zuzendaria, eta berak izaten ditu harremanak hango laguntzaileekin eta erakundeekin. Biok gara lasterketaren buru, eta biok antzeko lana daukagu.

Zuen arteko elkarlana noiztik dator?

Lasterketa hiru lagunen artean sortu zuten: Andoni Areizagak, Didier Nogue mendiko gidari frantziarrak eta Bernard Laporte Luz Ardideneko turismo bulegoko zuzendariak. Altitoy mendi elkartea sortu behar izan zuten, diru laguntzak lortzeko eta eskariak egiteko. Geroztik, elkarlanean gabiltza.

Zenbat boluntario dituzue?

180 lagun inguru, lasterketarako bakarrik.

Zein dira Altitoyren datuak?

Ia 650 parte hartzaile izango dira: A ibilbidean, 160 bikote; B ibilbidean, 137, eta gazteak, berriz, 25. Gehienezko kopuru bat jartzen dugu urtero, baina handitu egin behar izan dugu, aurtengo eskaerei erantzuteko. Erdiak euskal herritarrak izango dira. Beste hamabi herrialdetatik ere etorriko dira eskiatzaileak.

Zer ekarri du zuentzat berriro ere Grand Course nazioarteko txapelketan sartzeak?

Lehenik, lasterketa Europa osoan ezagutaraztea; gero, guretzat, sekulako ardura. Izugarrizko aldea dago iazkoarekiko. Prentsari begira, esaterako, bikoiztu egin da lana. Frantziako kirol agentzia bat kontratatu behar izan dugu, lasterketa zabaltzeko.

Kontraste handiko lasterketa da. Adibidez, lasterkari gehienak euskal herritarrak dira, eta Euskal Herrian jada oso ezaguna da; baina oso zaila da boluntarioak lortzea. Frantzian, ordea, oso jende gutxik ezagutzen du, eta lasterkari gutxi ateratzen dira; baina boluntario asko ditugu. Ikaragarria da laguntzeko duten gogoa.

Lasterketak Altitoy-Ternua izena du. Funtsezkoa al da Ternuaren laguntza?

Bai, bai. Oso beharrezkoa izaten da babesle handi baten laguntza. Oso garrantzitsua da kanpora begira. Lasterkariei ematen diegun oparian ere izugarri laguntzen digute, eta gure arteko elkarlana eskertzekoa da benetan. Norekin egongo gara Ternuarekin baino hobeto?

Zenbateko aurrekontua du lasterketak? Eta nola osatzen duzue?

100.000 euro, gutxi gorabehera. Grand Coursen sartzeak %20ko igoera eragin du. Aurrekontuaren erdia izen emateetatik etortzen da. Hortik aurrera, erakundeetatik, Luz Ardidenen inguruko udal txikien komunitateetatik, Ternuatik?

Lasterketako izarra Kilian Jornet izango da. Hasi al zarete nabaritzen horren eragina?

Prentsa aldetik, asko. Guretzat poz ikaragarria izan zen gure lasterketan egongo zela esan zuenean. Hala ere, ni ez nengoen hain ziur izena eman duen arte; orain lasaitu naiz. Ez neukan asmorik haren atzetik ibiltzeko. Nekien gauza bakarra zera zen: gogotsu eta sasoian bazegoen, gurera etorriko zela.

Baina berak eman al du izena?

Bai. Oso gauza bitxia izan da. Bera izan da elitekoen artean izena eman duen bakarra. Nire telefonoa lortu eta deitu ere egin zidan, esanez: «Lasterketan atera nahi dut; oraindik posible al da?». Ufa! Bere umiltasuna agerian utzi du beste behin.

Andoni Areizaga ordezkatzea egokitu zaizu. Erantzukizun handia.

Kolpe gogorra izan zen guretzat. Hileta egunean bazkari bat egin genuen Luz Ardidengo lagunekin, eta jada hasi zitzaizkidan esaten Andoniren lekua bertakoren batek hartu behar zuela. Denbora pixka bat igaro eta gero, Txema Garai elkarteko zuzendaria eta biok bilera batera joan ginen Luz Ardidenera. Bidean gindoazela, Txemak jada esaten zidan nik hartu behar nuela ardura.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Argazkian irteteko gogo handia dago, eta gauzak egiteko, aldiz, oso txikia»

Julen Etxeberria

Urtetik urtera, handituz doa Zuazok jokalariekin eta entrenatzaileekin duen zorra. Haitok eta Velascok argi dute «kito» esan behar zutela: «Normaltzat jo dugu prekaritatea, eta ezin da onartu».
Sherpa Ai binakako txapelketako finalistak, herenegun, aurkezpean. ©AITZIBER ARZALLUS / UROLA KOSTAKO HITZA

Xerpak, txapelaren bila

Jon Ander De la Hoz

Sherpa Ai binakako aizkolari txapelketa jokatuko dute gaur, Zestoan. Lau bikote ariko dira maila nagusiko finalean, eta hiru promoziokoan
Iker Muniain Iñaki Williamsen bizkar gainera igota, gaueko lehen golaren ospakizunean. ©BIEL ALIÑO / EFE

Mendekua urtebetera hartu dute

Beñat Mujika Telleria

Nagusitasunez lortu du Athleticek garaipena. Laugarren urtez jarraian izango dira Kopako finalerdietan

 ©RAFA GOMEZ / SPRINT CYCLING / SPRINTCYCLING

«Behar nuen aldaketa; gogoa eta ilusioa berreskuratu ditut»

Eñaut Agirrebengoa

Movistarren «urte zailak» bizi ostean, sasoi honetan Kern Pharman ariko da Elosegi. Gora egiten lagundu nahi dio taldeari, ondo arituz «lasterketa guztietan».

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Unai Ugartemendia

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.