Albistea entzun

Erkidegoetako zuzendaritzak aukeratzeko hauteskundeak Podemosen

Enekoitz Esnaola -

2015eko otsailak 10

Datorren larunbatean jakingo da zein taldek zuzenduko duen EAEko Podemos-Ahal Dugu eta zeinek Nafarroakoa, eta ondoren argituko dituzte gehiago maiatzeko hauteskundeei buruzko asmoak. Europako bozen eta azken inkesten arabera, behintzat, indar garrantzitsuak izan daitezke Podemos eta hark sustatutako hautesle elkarteak. Atzo hasi zituzten Espainiako Estatuko erkidegoetako zuzendaritzak hautatzeko bozak, eta alderdian izena emanda daudenek ostiral gauera artean izango dute botoa emateko aukera. Telematikoki emango dute.

Nafarroan hiru hautagaitza daude: Nafarroak Ahal Du (Joan Josep Bosch da idazkarigai nagusia), Nafarroa Aldatu Ahal Dugu (Laura Perez Ruano) eta Pertsonen Ilusioa Mantentzen (Sandra Gonzalez). EAEn ere hiru talde aurkeztu dira agintea hartzeko: Euskal Hiria (Roberto Uriarte), Orain Ahal Dugu (Luis Angel Sanchez de la China) eta Euskadi Baita Ere (Iratxe Osinaga).

34 lagunek eta idazkari nagusiak osatuko dute zuzendaritza bakoitza. Haiek hautatuta emango dio amaiera Podemosek barne eraketari. Idazkari nagusiak alderdiaren estatuko Herritarren Kontseiluko kide izango dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Euskal presoen eskubideen aldeko protesta bat, artxiboko irudi batean. ©Monika del Valle, FOKU

ELAk euskal presoekiko «jazarpen kanpaina» salatu du

Oihane Puertas Ramirez

Sindikatuak elkartasuna adierazi die presoei laguntzen dieten erakundeei.

Iñigo Urkullu 2019ko Alderdi Egunean, Forondan. ©Jaizki Fontaneda, FOKU

EAJk edukiera mugatuarekin ospatuko du Alderdi Eguna

Oihane Puertas Ramirez

Ekitaldi politiko «xumea» izango dela iragarri dute. Igandean ospatuko dute, Forondan, 12:00etatik aurrera.

Aranzadi elkarteko Lourdes Herrasti eta EHUko Jon Penche, atzoko jardunaldietan, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Hegoaldeko bi gobernuek batera aritu nahi dute memoriaren arloan

Gotzon Hermosilla

Gerraren eta frankismoaren biktimen erroldei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte elkarrekin. «Egiarako eskubidea» gauzatzeko datu baseek duten garrantzia nabarmendu dute adituek
Oihana Garmendia eta Haimar Altuna Sortuko kideak, atzo, Donostian, <em>Kalera Info</em> aldizkari bana eskutan. ©BERRIA

Espainiako Auzitegi Nazionalak 'Kalera Info' ixteko agindu du

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Epaileak «ongietorrien bidez terrorismoari gorazarre egitea» egotzita eskatu du aldizkaria eta webgunea ixteko. Sortuk salatu du «oso gertaera larria» dela. Helegitea jarri diote

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.