Segurtasun saila. Legegintzaldiko lan ildoak

Europan ez da parekorik

Europako Batasunak gomendatzen du 1.000 biztanleko bi polizia egotea; Euskal Herrian sei daude egun. Datu hori eskatu zuen Espainiako Kongresuan Amaiurrek, baina ez zioten eman.
Tamaina handiagoan ikusi

Irati Sarasua Arabaolaza -

2013ko otsailak 5

Euskal Herria da Europako Batasunean polizia dentsitate handiena duen lurraldea. Zipreren atzetik, Europan polizia kopuru handiena duen herrialdea ere bada. 2011n Eurostatek kaleratutako datuen arabera, 165 biztanleko polizia bat dago Euskal Herrian, hau da, 1.000 biztanleko sei polizia daude. Datu horietan ez dira kontuan hartzen Espainiako eta Frantziako ejertzitoetako soldatuak, zerbitzu sekretuko agenteak, ezta bizkartzainak ere. Beraz, Europako Batasunak gomendatutako 1.000 biztanleko bi poliziako ratio hartatik urrun dago Euskal Herriko egungo errealitatea.

Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak, Ertzaintzak, Frantziako Poliziak, Jendarmeriak eta Nafarroako Foruzaingoak osatzen dute Euskal Herriko polizien puzzlea. Zehazki 4.800 guardia zibil eta Espainiako Poliziako 2.000 agente inguru daude Hego Euskal Herrian; 8.000 ertzain daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; 1.1000 agentek osatzen dute Nafarroako Foruzaingoa; eta Frantziako Poliziako eta Jendarmeriako 2.200 agente inguru daude Ipar Euskal Herrian, datuen arabera.

Armadako soldaduak —Hego Euskal Herrian 1.200 dira— eta udaltzainak kontuan izan gabe 18.100 polizia inguru daude, beraz, Euskal Herrian. Horietako 9.000 inguru Espainiako eta Frantziako polizia indarretako agenteak dira.

Adibidez, 2011n, Ameriketako Estatu Batuetako mafia bateko ustezko 127 kide atxilotzeko, estatu hartako FBIak 800 agente inguru erabili zituen. Aste hartan bertan, 5.300 kilometrora, Euskal Herrian Espainiako Poliziako eta Guardia Zibileko 390 bat agentek parte hartu zuten Ekineko eta Askatasuneko ustezko hamar kideren atxiloketan. Hots, lehenengoan atxilotutako pertsona bakoitzeko 6,2 polizia aritu ziren lanean; bigarrenen kasuan, 50.

Datu horiek guztiak Espainiako eta Frantziako Barne Ministeriotik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik eta Europako Eurostat Ikerketa Zentrotik eskuratutakoak dira. Hego Euskal Herrian dagoen polizia kopuruaren datua eskatu zuen Amaiurrek joan den urteko martxoan Espainiako Kongresuan, baina ez zieten daturik eman nahi izan.

Euskal Herrian dauden polizia guztiek —udaltzainek eta Foruzaingoak izan ezik— dituzte eskumenak «terrorismoarekin» lotutako gaietarako. Argi esan daiteke Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako poliziak egoteak lotura zuzena duela gatazka politikoarekin. Horregatik, ETAk borroka armatua utzi zuenetik urtebetetik gora pasatu delarik, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu dio Espainiako polizia indarrak EAEtik joateko.

Bizkartzain kopurua, esaterako, denbora horretan izugarri jaitsi da. 3.000 bizkartzain inguru zeuden 2011n Hego Euskal Herrian. Horien %80, hau da, 2.500 inguru enpresa pribatuetakoak ziren. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 2012ko aurrekontuetan jaso zutenez, bizkartzainak kontratatzeko diru sailak nabarmen gutxitu zituzten; Jaurlaritzak, zehazki ,%57. 2010ean 140 milioi euro izan zen diru saila, 2011n 88 milioi euro eta iaz, 2012an, 36 milioi.

Murrizketen eraginez, iaz 2011 urtean baino 1.000 bizkartzain gutxiago ari ziren Hego Euskal Herrian aktiboki jardunean. Joan den urteko martxoan enpresa pribatuetako 789 bizkartzain zeuden aktibo, eta hilabete hartan Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak %55 murriztu zuen kopuru hura. Lehen, 789 bizkartzain zituzten; aurrerantzean, 364. «Murrizketa hori oso kolpe gogorra izan da. Desagertzear da gure kolektiboa», adierazi zuten haiek.

Beraz, urtebete pasatu ostean, eta atzo Eusko Jaurlaritzak Rajoyren Gobernuari eskaera hori egin ondoren, Espainiako Gobernuaren esku egongo da polizia eta guardia zibilen etorkizuna. Bizkartzain kopurua murriztu zuten bezala, poliziaren presentzia ere murrizteko eskaera egina dago. Orain gobernu hark du hitza.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna