Albistea entzun

Bertsolaria eta pertsonaia, biak batera

'Mañukorta bertsonajea' liburua atondu du Xabier Amurizak.

Mañukortari egindako elkarrizketa luzeek osatzen dute atal nagusia
Gregorio Larrañaga <em>Mañukorta</em> eta Xabier Amuriza, atzo, Bilbon, liburua aurkeztu aurretik.
Gregorio Larrañaga Mañukorta eta Xabier Amuriza, atzo, Bilbon, liburua aurkeztu aurretik. LUIS JAUREGIALTZO / ARP

Gotzon Hermosilla -

2014ko azaroak 28 - Bilbo

Aspaldi ez dela, herrikide batekin egin zuen topo Gregorio Larrañaga Mañukorta-k (Markina-Xemein, Bizkaia, 1943), eta bertsolariak, umorez, esan zion Xabier Amuriza ari zela Mañukorta baserrian jaiotako bertsolariari buruzko liburu bat prestatzen. Harritu egin zen solaskidea albistea jakindakoan. Eta Mañukortak erantsi: «Horixe izango duk Amurizak orain arte egin duen libururik onena».

Xabier Amurizak (Etxano, Bizkaia, 1941) ez daki Mañukorta bertsonajea (Bizkaiko Bertsolari Elkartea) bere libururik onena ote den, baina ziur dago gehien irakurriko dena izango dela. Mañukorta bertsolaria baino gehiago delako: «Edozein lekutan, gehienek Mañukorta entzun dute, eta bertsolaritzaren zirkuituan, entzun baino gehiago: bertsolaritzak eman duen pertsonarik ezagunenetarikoa da». Eta, horrez gainera, gertaturiko edo asmaturiko pasadizo askoren protagonista, telebistan sarri agertutakoa eta atzean imitatzaile andana utzi duena. Euskal iruditerian leku bat lortu du Mañukortak. Bertsolaria da, eta pertsonaia. Edo bertsonajea, Amurizak dioen legez.

Ikuspegi horretatik, tradizio luzea duen baina egun hain ohikoa ez den bertsolari mota eta bertsogintza molde baten ordezkaritzat ere har daiteke Mañukorta: plazako bertsolaria, herrian sustraiturikoa, umoretsua, baserritarraren jakintzaz jantzia. Desberdintasunak desberdintasun, Txirrita eta Lazkao Txiki ere aipatu zituen Amurizak atzo liburuaren aurkezpenean. Baina argi utzi nahi izan du Mañukorta bakarra dagoela munduan: «Bere burua, pentsaera, arrazoitzeko modua bezalakorik ez da existitzen; bera baino ez dago». Esan duenez, elkarrizketak egin aurretik horretaz zuen «intuizioa» erabat gainditu du Mañukortaren etorriak.

Txinparta

Mañukortari egindako elkarrizketek osatzen dute liburuaren atal nagusia. «Luze» jardun du Amurizak harekin, haren bizitzaz, mundu ikuskeraz, bertsogintzaz, telebistaz, Euskal Herriaz eta beste hainbat kontuz. Den-denak, ateraldi jakingarriz ederto hornituak, Mañukortak ohi duen txinpartarekin atonduak.

Mañukortaren zuzeneko testigantzez gain, besterik ere agertzen da liburuan. Bertsolariaren ekarpena ere bildu nahi izan dute, eta, alde batetik, Mañukortak gogoan dituen hainbat bertso eta kopla jaso dituzte; bakar batzuk beste zenbait bertsolariri entzundakoak, baina gehien-gehienak Mañukortak berak paratutakoak; eta, beste aldetik, Xenpelar dokumentazio zentrotik zein beste hainbat iturritatik hartutako bertsoak ere ageri dira, Mañukortak txapelketa, saio, eta abarretan ondutakoak, haren bertso moldearen erakusgarri.

Liburuaren azken atalean bertsozaleen ikuspegia jaso dute. Mañukorta ondo baino hobeto ezagutzen duten herrikideek, eta Markinako Amallo eta Larruskain auzoetako bizilagunek euren testigantza eman dute; eta giro urbanoko bertsozaleen adierazgarri, Algortako bertso eskolaren inguruan ibilitako lagunen esanak ere agertzen dira.

«Amuriza handiak nire gauza txikiak ipini dizkit liburu batean», esan du Mañukortak, eta pozik agertu da hori dela-eta liburuaren aurkezpen ekitaldian. Bertsolaritzak poz handiak eman dizkio. «Jende artean bertsoak kantatu, txiste batzuk kontatu, umorea eta giro ona» gogoko izan ditu beti. Eta horretan jarraitzen du: «Batzuetan, autoan gustura joaten naiz bertsoak egiten, trankil-trankil, eta atzetik burrunba entzuten dut, ehun metroko auto ilara egin delako».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...